2020/04/29

46. ZENBAT URTE DAUKAZU?

1.500 boluntario, bai, 1.500 pertsonak nahi dute koronabirusaren kontrako txertoan entsegu klinikoetan parte hartu. Beren gorputza, beren bizitza jarriko dute arriskuan txertoa aurkitzeko epeak laburtzeko. Ez dakit zerk bultzatzen duen pertsona bat horretan parte hartzeko. Badakit beste entseguetan dirutan ordaintzen dietela zer edo zer, baina irakurri nuen artikuluan ez zuten horretaz tutik ere aipatzen. Horrela bada, benetan, hauexek dira azken heroiak, kaparik gabeko heroiak.

Pentsatu une batez! Ondo zaude eta birusa eta txertoa jarriko dizkizute ikusteko txertoa eraginkorra den. Hostie!!! Haietako bat izango banintz, kakatan egongo nintzateke, teleberrietan ematen dutena ikusita. Ez naiz ausarta. Baina, ez naiz zoroa. Edo oso solidarioak dira edo ganbara pipiak jota dute edo…Ez dakit zein izan daitekeen arrazoia. Ezagutu nahiko nuke bat, galdetzeko arrazoia.

Onartu behar dut. Berria irakurtzen bukatu baino lehen egunkaria itxi nuen eta kirolak irakurri nituen. Baina ez dakit zergatik ez nintzen ondo sentitzen. Errudun konplexua nuen. Hor buruan neukan zifra hori, 1.500. Eta ni etxean, Jitsiren bidez klaseak ematen, sofan eserita. Boluntarioa izan behar nuen. Egunkaria berriro zabaldu nuen jakiteko non eman behar nuen izena. Erabakita neukan, prest nengoen, parte hartu nahi nuen entseguan. Hasi nintzen baldintzak irakurtzen: osasuntsu egotea, erretzailea ez izatea,… guztiak betetzen nituen,… Heroia izango nintzen… azken baldintza: 20-45 bitarteko adina izatea… ESKERRAK!!! Ea ezer esaten duten finalari buruz!!! Baina, zuk zenbat urte daukazu?

Parte hartuko zenukete horrelako entsegu batean? Zergatik? Zeren truke? Zerk bultzatzen du jendea parte hartzeko?

14 iruzkin:

Beg erabiltzaileak esan du...
Egileak iruzkina kendu du.
Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo,

Ez dakit badiltzak guztiak beteko nituzkete.. baina 26 urte ditut, osasuntsua nago eta ez dut erre egiten, beraz, uste dut parte-hartzaile ona izango nintzateke. Beldurra ematen du, baina pentsatu behar dugu nahi dugun azken helburua eta denbora osoan ikertuko lituzkegu.

Momentu honetan, ez dut uste jendeak parte hartuko lukete diruaren truke, baizik eta parte hartzea bultzatzen du pertsona ona izatea eta haien artean ezagun batek gaixotasuna edukitzea edo kasu txarrenetan.. hildakoak ezagutzea.

Argi dago eskerrak eman behar dizkigu parte-hartzaileei.

Ondo segi

Janire

Beg erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Askotan honi buruz pentsatu dut. Hasieran, Ingalaterran lau mila euro ordaintzen zizuten! Lan egiten ez baduzu ez dago hain txarto, ezta? Baina benetan hor bizi behar duzu, bestela, nola heltzen zara hara. Hemen uste dut ezetz, doan dela, eta orduan bakarrik izan ahal da solidarioa bazara, beno solidarioa, ausarta eta konorterik gabe...?

Gainera, beste gorputz batzuk nirea baino hobeak izango dira entsegu parte hartzeko. Ziur nago. Dena dela, adinaren mugan nago eta pentsatu nahi dut horregatik bakarkuta nagoela...🙏

Laster arte!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo talde,

Nik jarritako balditzak ez dut betetzen erretzailea naizelako.Hala ere, ez dut uste ausartuko nintzatekeenik honelako esperimentuan parte hartzen. Egia da, honelako jendea egongo ez balitz, hainbeste gauzak ez ziren asmatuko eta eskertu behar diogu.

Niri gustatzen zait ahal dudan moduan jendea laguntzea, baldin eta nire bizitza arriskurik hartzen ez badu. Adibidez, urtero bi edo hiru alditan odola ematen dut. Uste dut, betebeharra morala daukadala nire odolak ia denontzat balio duelako eta agian norbaiten bizitza salbatzen duelako.

Noski ez naizela sentitzen heroi bezala, baina egiten dudanean, oso ondo sentitzen naiz.

Ainhoa

Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Adina gainditu dut eta, gainera, erretzailea naiz, ez naiz hautagai egokiena.
Baldintza idealak banitu, gustatuko litzaidake pentsatzea egingo nukeela.
Baina ez dakit 20 urte nituela pentsatuko nuen. Orain badut kontzientzia bat adin horrekin ez nuena.
Benetan ausartak dira azterketari eskaini zaizkionak eta horiei esker lortuko dugu guztiontzako txertoa.
Beti daude besteen ongizatea beren ongizatearen gainetik jartzen duten pertsonak.
Gehiengoa izan beharko lukete zibilizazio honek arlo guztietan aurrera egin dezan.
Beraz, laguntzen aritzen naiz nire hurbilekoen ongizatea lortzeko, ahal dudan moduan, denok egin dezakegu zerbait besteen alde.
Bakoitzak bere ahalmenetatik abiatuta, mundu hobea egin dezakegu.

Agur bero bat
Valentina

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Aupa!
Nik ez nuke gustoko horrelako experimendu batean parte hartzea. Oraindik birusa oso ezezaguna da mundu guztiarentzat, beraz ez dakigu zer motako ondorioak ekar ahal dizkigun.
Hala ere, badago jendea diruaren truke edozein gauxarako prest dagoena, eta ulergarria da une honetan, badirudi etorkizuna zaila izango delako.
Orduan pertsona ausarta horiei «sorte ona» esango nieke
Rubén

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ezta pentsatu ere!!! Baldintza guztiak bete arren, zure osasuna arriskuan jartzen duzu eta ekonomikoki ezer jaso gabe.

Jendea entseguetan parte hartzen du baina normalean badu kontratu bat edo, non baldintzak adostatzen dute. Lan postu geratu diren jendea aukera “ona” izan ahal da, medikuntzako entseguetan ekonomikoki ondo ordaintzen dute eta hori izan ahal da arrazoietariko bat.

Xabier

Álvaro erabiltzaileak esan du...

NIk ez nuke horrelako entseguak parte hartu nahi, ez naiz asko fidatzen eta. GAinera, ekonomiaren arloan, ez dut azko irabaziko.

Normalea, entsegu honetan parte hartzeko kontratu bat sinatu behar duzu hasi baino lehen eta baldintzak bete behar duzu dirua lortzeko. Momentu honetan, badakit diruaren truke edozer gauza egin ahal dute.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik, baldintza guztiak betetzen ditut, egunero kirolak praktikatzen ditut, ez dut erretzen, eta hogeita zazpi urterekin, oso forma onean nagoela esango nuke. Baina, entsegu horretan parte hartzea, ez dut uste egingo nuenik, oso arriskutsua iruditzen zait. Gainera, berdin da ondo ordaintzen duten, niretzat garrantzitsuena, osasun ona izatea da.
Entsegu horretan parte hartu duten jendea, agian, ekonomikoki txarto daude, eta horregatik egiten dute. Nik diruarekin arazoak izango banitu, seguruenik pentsatuko nukeen entsegu horretan parte hartzea.

Arkaitz.

Marina erabiltzaileak esan du...

Kaixo,
Orain dela urte batzuk irakurri nuen antzeko entsegu baten inguruko albiste bat. Artikulu horretan hitz egiten zen entsegun klinikoetan parte hartzen zuen jendeari buruz. Gehienak ziren ikasle gazteak. Askok esaten zuten ondo ordaintzen zietela eta, aldi berean, zerbait onean parte hartzera laguntzen zuten.
Ez dakit zer pentsatu. Nahiz eta diru asko jaso, zure osasuna galtzeko arriskua duzu. Ondorioak izan ditzakezu betirako. Zeuk ere lagun dezakezu odola ematen... baina, hori dohainik da.
Argi dago jende hori ausarta dela. Heroiak, ez dakit. Agian, bai. Kaparik gabeko heroiak diruaren truke.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo,

Jendea erabilgarria eta generosoa da entsegu klinikoak parte hartzen duenez dirua jaso gabe, Egia da, beste persona batzuk diruagatik parte hartzen dute.Azkenean, garrantzitsuena birus baten aurkako txertoa aurkitzea da. Horrelako pertsonak egon behar dira
Nik ez nuke parte hartuko, ez naiz hain ausarta. Gainera, nire kasuan erantzukizunak ditut, ni ezin naiz gaixotu edo hil entsegua gaizki ateratzen bada.Hiltzea edo gaixotzea entseguetarako aukera bat delako.
Gauza bat da osasuntsu egotea eta entsegu bat egitea, eta beste bat gaixorik egotea eta zure bizitza hobetzeko edo salbatzeko egitea (adibidez, minbizia duen jendea).

Edurne

Amaia erabiltzaileak esan du...

Kaixo:

Halako jende altruista eta solidarioa benetan miretsi egiten dut, bere onuraren bila egon beharrean, besteengan eta besteei laguntza nola eman pentsatzen duelako, eta, ondorioz, gai delako dena arriskuan jartzeko, bizitza bera ere!

Urte batzuk soberan dauzkagu entsegu honetan parte hartzeko, aitzaki gisa oso arrazoi erabilgarria. Hala ere, aitortu behar dut ez naizela hain ausarta, ezta hain emankorra ere.

Benetan, jende honen aurrean txapela erantzi behar da!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Arratsalde on,

Nik ez nuke neure burua boluntariotzat hartuko horrelako saiakuntza bat egiteko, batez ere esperimentala bada, ez baitakigu zer emaitza edo albo-ondorio dituzten pertsonengan. Baliteke horrekin sendabidea lortzea, baina ondo ateratzen ez bada, albo-ondorio izugarriak izan ditzake, eta ni ez nintzen arriskatzen horretara.

Badakit jende askok bere burua eskaintzen duela horretarako, batez ere horren truke dirua eman ohi dielako, baina ondo ez ateratzeko arriskua ere badute, eta diru asko eman arren, ez du ezerk konpentsatzen.

Nire ustez, orain inork ez du esperimentu hauetan parte hartu nahi izango, denok beldurrak gaudelako horrek ekar ditzakeen ondorioengatik.

Dánae.

ANA erabiltzaileak esan du...

Nik sinetsi nahi dut hori ere egingo nukeela, agian beste egoera batzuetan, beste inguru batean biziko banintz.
Txertoaren ikertzaile bat ikusi nuen telebistan y txertoa probatzeko boluntario zen.
Zientzialariek guk ez bezala bizi dute. Ez dut uste pelikuletan bezala gertatzen denik, bigarren mailako ondorioak izango ditu, baina ez dira hain larriak izango. Asko jota, koronabirusa izango dute, eta badakigu sendatu egiten dela eta pneumonia handia dela.
Dena dela, eskertzen da hain ausartak izatea.

Ana Cobos