2020/05/05

52. EGUNA: ETA UMEAK EZ GARENOK ZER?

Gatikako Udalak saritu egin nahi izan die bertako umeei ondo portatu izana berrogeialdi honetan. Horretarako diploma bana eta euskarazko material didaktikoa banatu ditu 2-12 urte bitarteko ume guztien artean, guztira 199 ume.

Egitasmo honi ez deritzot txarto, baina uste dut umeei eskertu zaien bezala gainerako herritarrei ere eskertu ahal zitzaiela, ezta? Zergatik ez bidali diploma bana herritar guztiei? Badakit hori eginda diru asko gastatu behar izango litzatekeela, baina beti umeei dena egiteak ematen du zer pentsatu. Umeak izan ziren lehenak ateratzen, umeak ere izan ditugu presente txaloak emateko momentuan, eta, orain, udalerri honetan umeei eskertu zaie egindako ahalegina.

Segur aski pentsatuko duzue jeloskor nagoela, ez da hori, baina berrogeialdi honetan guztiok jarri dugu zerbait gure partez eta guztioi berdin eskertu behar digutela uste dut, ezberdintasunik egin gabe.

Zer deritzozue Gatikako udalaren asmoari? Zuen Udalak gauza bera egin beharko luke? Uste duzue umeak ez garenoi ere eskertu behar litzaigukeela egindako ahalegina? Nola?

12 iruzkin:

Álvaro erabiltzaileak esan du...

Nire ustez, ondo iruditzen zait Gatikako udalaren ideia, honekin umeak ikusiko dute ondo portatzen badira sari bat edukiko dute.

Nire ustez,nire udalak ezin du hori egin, ume asko daudelako, eta ezin dute diploma bat bidali ume bakoitzari. Ideia hau ona da herri txiki batean bazaude.

Uste dut umeei eskertu behar dugula ahalegin handi egiteagatik, oso zaila da ume bati ia 2 hilabete etxean geratzea. Horregatik, niretzat saria da orain egin duena: umeak kalean egotea jolasten.

Mikel erabiltzaileak esan du...

Kaixo:

Niri, zuri bezala, bakarrik umeei eskertzea ez zait idei egokiena iruditzen, egia da oso zaila dela ume txiki bati etxean mantentzea zazpi aste, baina ez zait iruditzen beste udalek egin behar dutenik. Beste guztioi bestalde, ez dut uste ezer bidali behar digutenik, nire bista puntutik hau guztia egin behar dugula elkarrekin saria barik hau amaitzerakoan.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Haurrek errekonozimendua behar dute beren ahaleginetan. Pozten naiz udalak diploma horrekin egin izanaz. Gutxienez, konfinamenduaren oroitzapen polita izango dute, eta batzuentzat, zoritxarrez, gauza polit bakarra izango da. Ordenagailurik ez izateagatik online hezkuntzarekin jarraitzerik izan ez duten haur batzuentzat, adibidez, zailtasun ekonomikoak dituzten familia batzuentzat, berrogeialdi honetako ahalegina ehuneko ehun biderkatu da.

Nik jai handi bat antolatuko nuke ahal denerako, eta denok batera txalo egingo liguke, helduek, haurrek eta zaharrek. Gutako bakoitza ahalegindu da eta denok behar dugu errekonozimendua.

Agur bero bat

Valentina

Amaia erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Horrela euskera bultzatzen bada eta material didaktikoa denez, ondo deritzot Gatikako Udalaren ekimenari. Are gehiago, banaketak umeak entretenitzeko eta konfinamendua arintzeko balio badu, uste dut egitasmoa onuragarria izan daitekeela. Izan ere, hainbeste egun etxean egotea, haurren kasuan ezta zaborra botatzera ere, oso gogorra da denontzat, baina batez ere umeentzat, ez dutelako behar den heldutasuna edukitzen ezohizko egoera hau ulertzeko (egia esan, egoera benetan ulertu, helduok ez dugu ulertzen ere, baina tira!).

Hala ere, ez dut uste beharrezkoa denik diplomak ematea, ez haurrei ez helduoi, gure eginbeharra betetzeagatik. Berrogeialdia derrigorrezkoa da denontzat eta zentzugabea iruditzen zait portaera egokia edukitzeagatik sari bat jasotzea.


Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egun on,

Ondo iruditzen zait udalak egingo duen haurrentzat, baina ni ados nago beti aipatzen eta eskertzen ari zaiela umeei konfimamendu honetan egin duten guztia, baina ahaztu egiten zaie denok egon garela konfinatuta. Uste dut, gainera, guztioi diploma bat emango baligute egin dugun guztiagatik, askori berdin liokete eta bota egingo ligukete, baina beste batzuei poztasuna egingo ligukete, ahalegin guztia eskertzeko modu bat da. Azkenean, zuk esan duzun bezala, haurrak irteten lehenak izan dira, balkoietan haurrak egon dira, eta oso garrantzitsuak diren arren, bestosk ere esfortzua egiten ari gara.

Dánae.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo!
Egia esan, ideia ona iruditzen zait. Herri txikietako beste udal batzuek haurrentzako eskola-materiala banatu dutela ere entzun dut. Ekimen ona da, batez ere bi arrazoirengatik: haurrak animatzen dira horrela jarraitzera, eta, gainera, seme-alabentzako eskola-materialik ez duten familia batzuek dituzten gabeziak betetzera.
Udal baten aurrekonturako ez da hainbestekoa, nahiz eta herri txikiagoetan egitea ulertzen dudan. Herri eta hirietan, dagoeneko zaila izango litzateke haien banaketa.
Ulertzen dut, halaber, heldu batzuk jeloskor egotea baina gu handiagoak gara egoera ulertzeko, eta haurrak zailagoa da hura kudeatzen jakitea, gehienak helduak baino hobeto ari diren arren.
Laster arte!
Natalia M.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Aupa!
Niri ondo iruditzen zait Gatikako udalaren ideia. Umeei asko gustatzen zaizkie halako gauxak, zariek normalean bultzatzen gaituzte gauxak ondo egiteko, umeak garenean batez ere.
Eta nire herrian gauxa berbera egingo balute, oso ideia ona izango litzatekela uste dut.
Eta helduenei diploma izan ezik, ardo botila bat...
Rubén

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo!

Niri ondo iruditzen zait Gatikako Udalaren ekintza. Ez dut uste hainbeste dirua gastatu denik diploma horietan eta segur aski umeei gustatu zaiela. Nire ustez, ume txikiek ez dute ulertzen zergatik geratu behar izan dutela etxean eta agian pentsatu dute zigortuta daudela ea zer egin duten txarto jakin gabe. Noski, 12 urte dutenek, badakite benetako zergatia baina txikiek, gixajoek ez.

Baten bati entzun diot esaten, normaltasunara bueltatuko garenean, ez garela kexatu behar umeak txarto portatzen direnean bai tabernetan, bai leku publikoetan denbora asko etxean egon direlako eta haiek ondo egin dituzten gauzak bakarrak izan direla. Egia esanda, ni ez nago batere ados honekin, gauza batek ez du kentzen bestea, eta edukazioa beti egon behar da.

Egoera honetatik ateratzen bagara, denon arteko kompromisoari esker izango da baina noski arduragabekeri asko egon direla.

Niri gustatuko litzaidake egoera hau ikusita diploma bat eman beharrean, osasuna arloa hobetzea, hau da, sanitario gehiago kontratazea, uste dut herriak merezi duela.

Ainhoa

Beg erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Guztiz ados nago zurekin. Umeek ahalegin handia egin dute baina besteok ere bai. Ala ez? Egunero, bakoitzak bere ahalegina egiten du, eta noizean behin horrela pentsatzen dut. Gainera, egoera honetan, nire ustez, Udalak dirua aurreztu behar du arazo asko konpontzeko. Nire iritziz, hau alferrikako gastua izango litzateke.

Uste dut ez dela beharrezkoa gure ahalegina eskertzea baina ondo legoke neurri berriak aztertzea, eta beraz hartzea, egoera honi aurre egiteko... Eta orduan guk haiei eskertuko genieke! 👌

Laster arte!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niri ondo iruditzen zait, umeei saritzea modu horretan. Nire ustez, umeek eskertuko dute askoz gehiago gazteok edo helduek baino. Zertarako nahi dut diploma bat? niri ez lirateke asmo handirik emango. Gainera, seguru nago, Gatikako udalak egin dituela sari hauek, oso ume gutxi daudelako. Hori aldiz, hemen Barakaldon egitea ez zait ondo iruditzen, diru gehiegi izango zen eta errealitatean ez du ezertarako balio.
Gazteontzat eta helduentzat gure artean laguntzen gara etxean geratzen, ni horrela ikusten dut. Nik eskertzen dut, jende guzti hori distantziak errespetatzen dituena, eta ez dituztenak gauzak txarto egiten. Espero dut, besteok berdin pentsatzea.

Arkaitz.

ANA erabiltzaileak esan du...

Arrazoi guztiak dira onak ospatzeko. Xehetasun txiki bat da, haurrak zoriontsu egiten dituena. Herri txikietan egin ahal da jarduera hauek, denek elkar ezagutzen dutelako eta ez delako diru gehiegi gastatzen. Herri eta hiri handiagoetan ezinezkoa da. Udalen diru guztia beharko dugu krisi ekonomiko honetatik ateratzeko.
Helduok ez dugu saririk behar, laguntza ekonomikoa behar dugu, eta ekonomikoki independente izatera itzuli behar dugu, hori da gure sari nagusia.

Ana Cobos

Unknown erabiltzaileak esan du...

Niri ondo deritzot opari bat egiteari. Umeek ez dute egoera ulertzen, batez ere txikienek, horregatik sari bat ematea idea ona iruditzen zait udalaren aldetik, baina hau gertatzen da herri txikietan,
Mery