2020/05/26

73. EGUNA: NORENGANAKO MIRESMENA?

Egunotan denok ikusi dugu Adurizen agurra. Hedabide guztietan izan dugu honen berri eta asko izan dira jokalari honen kirol bizitzaz aritu diren egunkariak eta saioak. Denak izan dira hitz onak eta lausorioak jokalari honenganako. Bertako hedabideak, atzerrikoak, denek izan dute zer esan. Talde bereko jokalarien gorespenak, beste taldekoenak, … Bere erretiroa iragarri zuenetik, egun guztietan irakurri dezakegu jokalari honi buruzko iruzkinen bat. 

Badakit futbolariek diru asko dutela eta, erretiroa gazte hartu arren, ez duela diru arazorik izango eta gizaki xumeok izango ez dugun pentsioa izango duela. Bai, hori guztia badakit. Baina, egia esanda, inbidia apur bat diot. Ez izango dituen bizimoduagatik eta diruagatik, ez horregatik. Inbidia diot jendeak berak egindako lana mirestu egiten duelako eta oso polita izan behar delako norberarenganako onespen horiek guztiak irakurtzea.


Nahiko nuke neuk ere erretiroa hartzean egindako lanaz gauza onak entzun. Edo hobe erretiroa hartu baino lehen balitz, kar, kar, kar, …

Uste duzue baloratzen dizuetela zuen lana? Baloratzen dugu besteek egindako lana? Asko kostatzen zaigu baloratzea? Noren lana baloratuko zenukete? Zergatik?

9 iruzkin:

Olatz erabiltzaileak esan du...

Kaixo:

Bizi dugun gizartean ez dira gauza baloratzen, non eta famatua ez izan. Normalean beti esaten digute txar egiten dugun gauzak eta gauzak onak egiten ditugunean ez dira ikusten, ez da nabarmentzen. Hau guztia, beti nire esperientziatik hitz egiten.

Baina egia esanda, aitortu behar dut, nire gustukoa izango zela gauzak ondo egiten ditudanean, norbaitek Adurizek izan dituen bezain hitz esatea. Espero dut egun batean izatea, nahiz eta ospetsua ez izan, kar, kar, kar,...

Ondo izan!

Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo, guztioi:

Ia nire lan guztietan, baloratuta sentitu naiz. Zortea eta buruzagi onak izan ditut.
Horregatik da hain etsigarria nagusi bat edo lankide txar batzuk dituzunean.
Lankideen lan ona goraipatzea gustatzen zait, hitz atsegin bat lagungarria da bizikidetzarako, batez ere hitzak egokiak badira ondo egindako lanerako. Daukana eta egin duen ahalegina baloratzen ez duenak ez daki besteen lana baloratzen. Miserablea da bere buruarekin eta besteekin.

Nik bereziki baloratzen dut besteei laguntzea dakarren lan oro, dela erizain bat, dela psikologo bat, dela boluntario bat. Ordaindutako lanak badira ere, inplikazio pertsonala eta emozionala baloratzen ditut. Horrek markatzen du langile on baten eta ez den langile baten arteko aldea.

Agur bero bat
Valentina

Nerea erabiltzaileak esan du...

Kaixo, guztioi:
Pena handia eman dit Adurizen agurrak eta agurra horrelakoa izan behar duela. Pertsona maitea da eta bere lanean onartuta dago.
Nire lanean nire lana baloratzen dutela uste dut. Beti zerbait gertatzen da, eta nirenaga etortzen dira konpontzeko. Gero eta oso esker onekoak dira.
Beste batzuek egindako lana baloratzea gustatzen zait, ondo egindako lanak balorazio bat merezi duelako. Izan ere, medikuek egiten duten lana baloratuko nuke, bizitza asko salbatzen dutelako.
Guztioi gustatzen zaigu gure lana onartzea, eta, beraz, lana baloratu beharko genuke.
Ondo izan.

Beg erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Nire ustez, jende askori zaila egiten zaio gauzak baloratzea. Batzuetan nik haiek baino ahalegin handiagoa egiten dut eta neure buruari galdetzen diot zertarako egingo dudan, baina suposatzen dut bakoitzak bere etorkizunean bere erantzuna aurkituko duela. Edo ez? Inportantena da jarraitzea.

Dudarik gabe, baloratu nuke misiolarien lana sakrifizio handia egiten dutelako, batez ere Hirugarren Munduan.

Dena dela, omenaldi hori inbidia ematen dit! Zelako oroitzapen bizitza osorako! 👋

Laster arte!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!
Uste dut besteek guk baino errazagoa dela gure lana baloratzea. Orokorrean, harro nago egiten dudan lanaz, baina askotan ez diot garrantzirik ematen. Zergatik? Ez nago ziur. Lana lana da eta zure erantzukizuna da ondo egitea. Agian, gure kultura dela eta, ez gaude ohituta arrakastak aitortzea.
Argi dago, besteen lanari buruzko iritziak abantaila asko ekartzen dituela: personei ahalduntze, lanean giro ona, konfidantza, baita ongi izatea ere.
Horregatik, nire lankideen edo beste pertsonen lana baloratzea gustatzen zait, oso ondo egiten dit eta nire onarpenak besteei ondo sentitu eragiten die.
Uste dut gaur egun jende famatuaren eta ezagunaren lana asko baloratzen dugula, eta ez beste batzuek egiten duten lana.
Koronabirusari esker, gehienok askoz gehiago baloratu dugu pertsona batzuen lana: medikuak, erizainak, dendetako eta supermerkatuetako langileak, garbitzen dutenak eta, horrela, lehen hain kontuan hartzen ez ziren beste asko.
Bihar arte!
Natalia M

Irati Cid erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Gehienengoek ados egongo gara futbolarien lana balorazio handia duela, eta ostikadak baino ez diotela pilota bati ematen. Hori gutxi balitz bezala, futbolariei hainbat milio euro ordaintzen zaizkie jendea entretenitzeagatik. Baina, futbolari hauen artean ez dugu neskarik aurkitzen, neskei diru gutxiegi ordaintzen diete, berdina egiteagatik. Hauen artean dagoen desberdintasun bakarra, batzuk emakumeak direla eta besteak gizonak da. Argi dago, mundu hau gizonek egin dutela haientzako.

Nire kasuan, oraindik ez nago lan egiten. Baina, orainaldian Gizarte Hezkuntza ikasten nago eta betidanik galdetu didate ea zertarako balio duen hori edo zer egiten duten gizarte hezitzaileek. Hala ere, guk inork nahi duen lana egiten dugu, pertsona behartsuenekin egon.

Honekin kontura gaitezke zelan baloratzen ditugu gizarte honetan besteek egindako lana, baloia jaurtitzen duen gizonari txalotzen dugu, Adurizen kasuan bezala, eta milio euro ematen diogu. Baina, besteei laguntzen dituena gutxieneko soldata jasotzen du. Hori dela eta, mundua orekatuta egon beharko litzateke.

Ondo izan!

Amaia erabiltzaileak esan du...

Arratsalde on!

Zoritxarrez, oro har, ez dut uste nire lana baloratzen didatenik. Badakit enprensan pozik daudela nire lanarekin, hori bai, baina esan, inoiz ez dit esaten. Eta, ohituta egon arren, onartzen dut horren falta batzuetan sentitzen dudala. Argi dago ez dela beharrezkoa egunero zuzendaritzaren esker ona entzutea, baina uste dut oso atsegina eta garrantzitsua dela besteen onarpena noizean behin jasotzea.

Noizbait hartzen ditut bezero baten eskerrak telefonoz edo emailez eta, hori gertatzen den bakoitzean, harrituta geratzen naiz eta neure buruari galdetu diot ea nagusiak inoiz ez dizkidan zorionak emango badaezpada soldataren igoera eskatzen badiot. Tira, horretan agian ez dago oker, kar, kar, kar!

Nire aldetik, beti saiatzen naiz besteen lana baloratzen, egal zein lan-mota den edo nork egin duen, batez ere pertsona baten ahalegina argi ikusten bada.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo:

Normalean, jendeak egiten duen lana baloratzen dut. Nire ustez, norbait zerbait egiten ahalegintzen denean, baloratu egin behar da. Ahalegina egiten duenaren arabera, gehiago edo gutxiago baloratzen da. Adibidez: norbaiti euskaraz egitea asko kostatzen bazaio eta egiten badu, asko baloratzen da, baina pertsonari ez bazaio kostatzen, jendeak ez du baloratzen, baliorik ez duela uste duelako.

Nire aldetik, pertsonaren arabera, nire ahalegina gutxi gorabehera baloratu didate. Eskolan, irakasle batzuek nota onak ateratzeko egiten dudan ahalegina baloratzen dute. Hala ere, badirudi beste irakasle batzuek ez didatela begiratzen eta ez didatela esaten, etxean familiak babes handia ematen dit eta egiten dudan ahalegin guztia baloratzen dit, badakite egiten dudan ahalegina egiten dudala. Azkenik, nire lagunek eskertu eta baloratu egiten naute. Besteei laguntzea gustatzen zaion pertsona naiz, baina batzuetan ez da egiten dudan lan guztia baloratzen.

Dánae.

ANA erabiltzaileak esan du...

Zoritxarrez, oso zorrotza naiz neure buruarekin, eta inoiz ez da nahikoa.
Zerbait egiten dudanean, beti ikusten dut akats bat, eta hobetzen saiatzen naiz, baina inoiz ez da nahikoa.

Nik neure buruari esan nahi diot dena ondo dagoela, ondo egiten dudala, asko ahalegindu naizela, baina inoiz ez da nahikoa.
Izugarri gustatzen zait norbaitek nik baino hobeto egiten duela ikustea, onenengandik ikastea gustatzen zait, baina orduan egindakoari begiratzen diot eta ez dela nahikoa esaten diot neure buruari.

Miresten ditut nik baino hobeto egiten duten guztiak, miresten ditut ni ausartzen ez naizen horretara ausartzen diren guztiak, miresten dut buru argia eta beti hitz egokiak dituena, nahiz eta nirea nahikoa ez izan.

Ana Cobos