2008/10/31

ZURTZ INTTE


Gauzei ematen zaien erabilera askotan urria dela pentsatzen hasiak gara. Gauzak erosi, behin eta helburu baterako erabili eta zakarrontzira bota egiten ditugu. Baina, azken hilabeteotan, agian krisiak eraginda, gauza batek erabilera bakar bat duela pentsatzetik erabilera anitz ematera pasa izan gara . Jendearen irudimena “mugagabea” da eta denok barruan McGiver bat dugula esan dezakegu lotsatu gabe.




Argazkiek argi eta garbi adierazten diguten moduan, erosketarako orgari eman ahal zaizkion erabilerak orijinalak eta dibertigarriak izan ahal dira.

Horregatik, erosterako orgari, ohiko erabileratik at, zein erabilera emango zenioketen zerrendatzea proposatzen dizuegu segidako komentarioetan.

1 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Jaietan karrera batzuk erabili ahal dira.