2008/11/28

KIROLEZ KIROL


IRAKURMENA:

Xakea kirola da

Kirola ez du eginahal fisikoak definitzen, eginahala asko aldatzen baita atletismoa izan, tiro ariketa izan edo zaldi lasterketak izan, edo bestelakorik izan. Ezarritako arau jakin batzuk betetzea da kirolaren izatea...


KIROLARIEN SOLDATA GEHIEGIZKOA OTE?

ALDE:

Bizitza profesional laburra dute, beren etorkizuna ziurtatu beharra

Beren inguruan dagoen jendea aberasten bada, haiek zergatik ez ?

Duten bizimoduari egokitzen zaion soldata behar dute, elitekoa alegia

Bakan batzuek baino ez dute hainbeste kobratzen eta hain gutxi izatea da hainbeste kobratzearen arrazoia

-----------------------------------------------------

KONTRA:

Egiten duten lanerako gehiegizko soldata daukate, batez ere, besteon soldatak kontuan hartzen baditugu

Inolako prestakuntzarik gabe, milioiak eta milioiak irabazten dituzte, ezer ikasi gabe, hain zuzen ere

Kirol bizitza profesionala bukatu ondoren beste lan batean aritzeko aukera dute, oso gazteak baitira

Egia da gutxi direla dirutza kobratzen dutenak, baina guk ez dugu inoiz kirolari arrunt batek hamar urtetan kobratzen duena kobratuko

1 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gehiegi kobratzen dira, gero zelaian ez dute kolperik ematen. Lotsagarria da, batez ere, daukagun krisiarekin.