2008/11/28

ZENBAT BURU HAINBAT ABURU


Aurtengo urtaro honetan asko eta askoren ardura bakarra ea elurrik egingo duen bere gustuko kirola egin ahal izateko da, nonbait. Hau esanda ezetz asmatu zein kirolez ari garen, bada bai, eskiatzeaz, aldeko eta kontrako iritziak sortzen dituen kirol berberaz.

Hona hemen kirola hau kritikatzen dituen hainbat adierazpen:

“Gure garaian ez genekien ezta zer zen hori ere, eskiatzea oraingo gazteen moda da. Lehen astirik ere ez zegoen horrelakoetan pentsatzeko, baina orain gazteek denetarik daukate eta, hala ere, ez dira inoiz asetzen” (Maritxu, 64 urte)

“Eskiatzea, betidanik pijoen kirola izan da. Askotan eskiatzera joan beharrean moda pasarela batera doazela dirudi,merkatuan agorturiko azken modeloa eramaten baitute” (Julen, 25 urte)

“Oso kirol garestia da hain gutxi gozatzeko. Beti zure bizilekutik urrun joan behar duzu, horrek dakartzan gastu guztiak barne” (Jabi, 26 urte)

“Harrigarria da kirol hau gazte gehienei gustatzea. Bat-batean snowboarda, eskia eta beste elur kirol batzuk modan daude, baina ez lehen bezala, hurbileko mendietan egitea plastiko ziztrin bat erabilita, ez” (Nekane, 41 urte)

Eta zuek zer deritzozue kirol honi? Ados zaudete egindako kritikekin ala kirol honen aldekoak zarete? Honi guztiari buruz uste duzuena idatzi komentarioetan.

2 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ni ados nago hemen agertzen diren iritziekin. Egun, badirudi eskiatzera ez bazoaz arraroa zarela, batez ere, gazteen ustetan.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia esan, azken bolada honetan, batez ere gazteen artean, elur kirol hau egitea modan jarri da. Nire ikuspegitik, eskia eta snowboard,betidanik diru asko daukan jendearen kirola izan da; materiala,arropa, forfait,azkenean,honegatik edo hargatik, diru kopuru asko eduki behar baita neguko asteburo guztietan kirol hau egitera joateko.
Hala eta guztiz ere,nahiz eta gareztia izan, ondo deritzot jendea pixkanak pixkanaka kirol hau egitera bultzatzeari.Hori dela eta, egun krisialdian gaudenez gero, ez dago astebururo ezkia egitera joaterik, hala ere, dirua aurreztea asteburo batean lagunekin edo familiarekin kirol hau praktikatzera idei ona dela uste dut; horretaz gain,ziur nago edonork esperientzia ona edukiko duela.
AITOR (GURUTZETA)