2008/12/15

INKESTA ---- ERANTZUNAK


INKESTA:

BURUTIK SANO AL GAUDE EUSKALDUNOK?


BAI………………………. 9 (%75)


EZ……………………….. 3 (%25)


5 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ba niri ez zait asko gustatzen gabon zaharraren gaua ateratzea. Baina azkenean beti ateratzen naiz. Pasa den urtean, aldiz, oso ondo pasatu nintzen. Hasieran nire lagunekin lonja batera joan nintzen kopa batzuk edatera, han bostak arte egon ginen.Hau egin eta gero tabernaz-taberna joan ginen, nahiz eta jende asko egon, azkenean ondo pasatu nintzen.Eta etxera joan baino lehen zortzietan nire mutilarekin txokolate eta txurroak jatera joan nintzen.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ni bakarrik bi urte atera naiz gabon zaharrean. Lehen urtean aspertu nuen. Baina pasaden urtean oso ona zen gabon zaharra! Josunerekin egon nintzen ia ia gau osoa, orduan berak kontatu duena egin nuen!
Beno, ez nituen txurroak jan, baizik eta trena itxaron ordu erdi. Hori ez zen hain ona...aste osoa gaixorik egon nintzenelako.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

NI 10 URTE DARAMAT GABON ZAHARREAN ATERATZEN, ETA INOZ EZ DUT IZUGARRIZKO PARRANDA EGIN DENA BETE-BETE DAGO ETA.BAINA AURTEN DIFERENTEA IZAN DA NIRETZAT,NIRE NESKAREN FAMILIAREKIN AFALDU DUT ETA.
HAU DELA ETA NAHIKO LASAIA IZAN DA ETA EZ DAKIT ADINAGATIK EDO ZERGATIK NIRE GABON ZAHAR ONENARIKOA IZAN DA, LASAI IZAN BAITDA.

CASTRE

nerea erabiltzaileak esan du...

NEREA GURUTZETA:
Nire kasuan, gabon zaharrean ateratzen naiz hamabost edo hamasei urte neukanetik. Hasieran gogo handiarekin ateratzen ginen gau hartan nire lagunak eta ni. Eta oso gazteak ginenez, beti kaletik tabernaz taberna ibiltzen ginen. Denok dakigunez, dena jendez beteta egoten da eta batzuetan zaila izaten da ondo pasatzea. Horregatik, duela bost edo sei urte hasi gara cotillonetara joaten eta nire ustez onena da. Nik, behintzat, hobeto pasatu dudanean izan da.
Baina egia esanez, gero eta nagitasun gehiago daukat ateratzeko, ez dakit zergatik izan ahal den.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik uste izaten nuen gabon zaharraren gauan etxean geratzea ezinezkoa dela, baina azken bi urtetan etxean geratu nintzen eta ez da ezer gertatu!
Batzuetan kalera joatera beharturik gaudela dirudi, baina ziur nago beste edozein gauetan hobeto pasatuko dugula.
Erregeren gauan nire laguneekin atera nintzen eta primeran ibili ginen, jende gehegirik gabe.

BV