2009/02/06

MAITASUNAK EROTUTA


IRAKURMENA:

Bikotekidea aukeratzea

Zergatik dira kaltegarri harreman batzuk? Norekin nahi dugun hautatzea garrantzi handiko kontua da; ongi aukeratzea, funtsezkoa. Gure begiak norbaitengan pausatzean erakartze-estimuluari erantzuten ari gatzaizkio. Fisikoki atsegin zaigu pertsona hori baina hori, lotura finkatu arte, pixkanaka ezaugarri eta bertuteez osatuko den katearen begi bat baizik ez da.

HIZKA-MIZKA

Urterik urtera ospatzen bada arrakasta duelako seinale


Denoi gustatzen zaigu maite gaituztela adieraztea urtean behin bada ere.


Merkatal zentroek bultzatutako jaia izanda ere, ez dugu ahaztu behar oso jai polita dela, batez ere, maiteminduta zaudenean.


Pozik egoteko eguna da, maitasuna konpartitu behar da eta lau haizetara zabaldu behar da.



Maiteminduen eguna, beste egun asko bezala, dendek sortuetako eguna da.


Txorakeria galanta da urtean behin maiteminduen eguna ospatzea, beste egunetan ez dago maitasunik, ala?


Egun hau horterada bat baino ez da, leku guztietan bihotzak , kupidoa, maitasun esaldiak, … zein baino zein horteragoak.


Hipokresia hutsa da: guztiok kritikatzen dugu eta gehienek ospatzen dute.

iruzkinik ez: