2009/02/06

ZURTZ INTTE


AEBetako Virginiako Commonwealth unibertsitateak eginiko ikerketa baten arabera gizonek arinago harrapatzen dituzte bikotekideak desleialtasunetan emakumeek baino. Emakumeek, berriz, askoz hobeto dakite ezkutatzen.

Gizonen %29k onartu zuen noizbait desleiala izan dela; emakumeen kasuan, ostera, %18k.
Bartzelonan ezkontideen arteko leialtasuna neurtzeko modan jarri da poligrafoa. Proba egiteak 700 euro balio du eta emakumeen kasuetan %80 egiaztatu da. Gizonen kasuetan, ordea, %94.


Zer uste duzue horretaz?

Poligrafoaren proba egingo zeniokete zuen
bikotekideari susmorik izanez gero?

4 comentarios:

Anónimo dijo...

Nire ustez, poligrafoaren proba egiteko arrazoirik badagoela pentsatzen denean hobe harremana lehenbailehen moztea, konfidantza erabat galduta baitago.

Josune dijo...

Nire ustez, poligrafoaren proba bat gin behar baduzu, harremanean ez dago konfidantzarik. Eta nik uste dut harreman batean gauzarik importanteena konfindantza dela.

Anónimo dijo...

Poligrafoarena gehiegi iruditzen zait, baina txarrgoa da Tele5n dagoen programa bat. Horretan batzuk enteratzen dira beren bikotekideak desleialak izan direla.

Anónimo dijo...

BIKOTE DUZUNEAN KONFIANTZA HANDI EDUKI BEHAR DA, ETA FROGA HAU EGIN BEHAR BAUZU, KONFIANTZA GUZTIZ GALDUTA DAGOELA ESAN NAHI DU. HORREGATIK MUTUR HAIETARA HELTZEN BADA RELAZIOA, HOBE DA LEHEN BAILEN UZTEA.

CASTRE