2009/02/06

“SAN TONTIN” EGUNA


Musuak dira maitasunaren adierazlerik handienak. Musuak, abesti askoren gaia eta film batzuen momenturik inportanteak izateaz gain, tristura arintzeko terapia onena ere badira. Musuek burmuinaren zati bat pizten dute eta honek odoletan endorfinak askatzen ditu ongizate-sentimendua sortuz.


Hala ere, Britainia Handian egindako inkesta baten arabera, hiru dira musuak elkarri emateko arrazoiak:


Gure bikotekidea hautatzeko
Beste pertsonarekin lotura bat izateko
Sexu-harremanetarako aukera gehiago izateko


Zer uste duzue?

Zein(tzuk) d(ir)a zuen ustez elkarri musuak emateko arrazoia?

Gogoratzen duzue fundamentuzko lehenengo musua? kontatu

9 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Badirudi musuak emateak abantaila asko dituela, batez ere , ongizate sentimendu hori.Hala ere, ez dakit beti horrela den; esate baterako nire lehenego musua oso gustuko ez nuen batekin izan zenez oroitzapena ere ez da oso ona. Baina orain gustuko dudanarekin beste gauza bat da. Maitasuna, maitasuna!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez oso ona da musuak ematea. Normalean zure bikotearekin beti musuak eman nahi dituzu, eta zergatik ez?

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Lehenengo musua gustatzen zitzaidan neskatxo bati eman nion. Umeentzako joko bat egin genuen eta "zigor" moduan musua eman behar izan nion.Ez da masokismoa, baina ia gizor guztiak horrelakoak diren!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

NIRI EZ ZAIT GUSTATZEN MUSUAK EMATEA,BAINA NIRE NESKAREKIN MUSUAK EMATEN DITUDANEAN ZERBAIT BERESI SENTITZEN DUT NIRE BARRUAN.ZERBAIT BEREZI ,BAI LEHNENGO MUSUAREKIN BAI GAUR GOIZEAN EMAN DUDANAREKIN, SENTIMENDU HORI EDUKI DUT.

CASTRE

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niri lehen ez zitzaidan musuak ematea gustatzen, beti nire amak behartzen ninduen nire senideei musuak ematea. Baina gero ohitura hartu nuen eta beno, ez nabil beti musuka, ez nire lagunekin, ez nire senargaiarekin. Egia esan, besarkada bat gehiago gustatzen zait.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik musuak emateari ondo deritzot.
Uste dut beste era bat dela egiaztatzeko une bakoitzean sentitzen duguna . Gainera, musuaren
esanahia egoeraren arabera ezberdina da. Esateko, lagunak edo familia agurtzeko, bikotide maitasuna baieztatzeko edo sexu-harremanak izateko .Hau dela eta, esan behar dut oso gustatzen zaidala bai musuak ematea , bai jasotzea.
M.Mar Gurutzeta

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Britainia Handitarrak ez dira ezagunak musuak emateagatik. Nire ustez noren arabera musu mota asko daude, eta hiru arrazio baino gehiago daude musuak emateko. Gauean ohean dauden umeei musu bat ematen diete gurasoek. Aspaldiko lagun batekin topa eginten duzunean, musu baten o batzuen bidez alaitasuna erakusteko. Baina ziur nago biharko beste arrazoi batzuk bururatuko zaizkidala. GDB

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Oroipen onak bururatzen zaizkit nire lehenengo musua gogoratzean, nahiz eta denbora handia pasatu. udako kanpamentu batean gertatu zen. Garai horretan edozein gauza magikoa iruditzen zitzaidan, batez ere adinagatik.

Gauza oso polita da musu bat ematea. Egintza honekin musu bat ez ezik, maitasun ere ematen ari zara.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia da, beti gogoratuko ditut lehenengo musuak eta nolako zirrara sortzen zuten. Gazte-gaztetxoak ginen eta, ez batak ez besteak, ez genekien ezer horretaz. Ez jakite horrek eta ezkutuan ibiltzeak eragiten ziguna ez dut berriro sentitu. Gaur egun, beste sentsazio batzuk ditut, oso onak! Hala ere, halakorik...zein inuzeteak ginen!!!Baina zein gozo!!