2010/02/26

JAN AURRETIK ESKUAK GARBITU

Ez duzue sinetsiko, baina egia izan zen. Erroman, abuztuan, bero itzela eta kanpineko igerilekutxoan bainua hartu ondoren, supermerkatura abiatu nintzen jateko zerbait erostearren. Soinean bakarrik tanga moduko bainujantzia eta eskuan lira batzuk.
Supermerkatu-multidendako andrea agurtu (gizajoa asper asper eginda zegoen) eta hasi nintzen bueltaka eta bueltaka egun horretako menua pentsatzen. Bat-batean kutxa batean zeuden arrautza ederrak ikusi nituen eta listo!!! Baneukan egun horretako janaria: arrautza pare bat eta aurreko egunean soberan geratu zen txorizoa.
Baina, hura ustekabea! Arrautza kutxa osoa erosi behar nuen edo bestela ezer ez. Alde batetik bestera begiratu, inork ez ninduen ikusten eta tak!!! Barrura. Atetik atera nintzenean, dendako andreak irribarre maltzurrez agurtu ninduen tangari begirada kendu gabe.



Guztiok noiz edo noiz lapurreta txikiak egin ditugu, edo ez hain txikiak. Edozein kasutan ere, konta iezaguzue zer lapurtu zenuten, non, norekin eta istorio dibertigarria izan bazen hobeto.

16 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nirea ez den gauza bat nahi badut, erosten dut baina ez dut lapurtzen. Nire amak txikitan ez hartzeko nirea ez zena esan zidan.
Soraya

Unknown erabiltzaileak esan du...

Ni gaztea nintzenean, hamahiru edo hamalau urteekin, lagun batekin joan nintzen CORTE INGLESera lapurtzera.Nik eraztun bat lapurtu nuen baina irten aurretik arrapatu naute, orduan nire amari deitu diote.Nire ama joan behar zuen CORTE INGLESera eraztuna erostera eta gero etxean bronka handi bat bota dit baina bronka ondoren eraztuna eman dit.Azkenean eraztuna lortu nuen baina inoiz itzuli dut lapurtzera.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Behin, duela hogei urte edo gehiago Madrilera joan ginen asteburu luze bat pasatzera. Madrilgo lagun batzuen etxean lo egiten genuen. Arratsalde batean askaltzera joateko esan ziguten. Alcampo supermekatura erosketa batzuk egitera eraman gintuzten. Baina han, barruan gozoki aldean, gure lagunek gozoki batzuk hartu zuten eta hantxe bertan jaten hasi ziren eta noski, hartzeko esan ziguten ere. Zerbait jaten genuen, baina kaka dariola geunden eta holan sentitzen geunden ere, gero kutxaren erdian pasatzean. Gure lagunak, ordea, oso trankil zeuden. Zer esanik ez, askari hartan ez genuela ezer gozatu.
bbb

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik iniz ez dut ezer lapurtu. Bakarrik nerabezaroa nintzenean eta denda batean diru xehea txarto ematen bazidaten, nik ez nuen dirua bueltatzen. Gero, urteekin dirua bueltatzen dut, behin izan ezik. Euro hasi zenean nire ahizpak joan zen tabako dendara nik eskatu nion gauza batzuk erostera eta saltzailea txarto eman zion xehea. Ni haengana joan nintzen eta egunero bezeroa nintzenez uste nuen xehea bueltatuko zidala baina ez... Gainera saltzaile hori memeloa da eta askotan diru gehiago bueltatzen dizu, horregatik berak dirua okertzen zuen bakoitzean nik ez nion ezer esan eta azkenean nire dirua errekuperatu nuen.
Vanessa G.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Behin Corte Ingelesen nengoen eta bromazko kreditu-txartel bat saldu zuten. Hartu nuen eta kutxa batera joan nintzen ordaintzeko, kutxazainak esan nion beste kutxara joan behar nintzela eta horrala egin nuen baina memento horretan ez zegoen inor. Bi bueltaka egin eta gero nekatu nintzen eta poltsikoan gorde nuen eta nire etxera itzuli nintzen.

Pili

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ez dut inoiz zerbait ekartzen ordaindu gabe. Hori egingo banu kontzientzia tzarra izango nuke, ez daukat premia hori egiteko.
Ana

Roxana erabiltzaileak esan du...

Ni gaztetxo nintzenean alde batean supermerkatuan ileko aparra lapurtu nuen. Nire etxean bost anai-arrebak ginen eta horregatik nire gurasoek gastu asko zuten. Nik ez nuen dirurik aparra erosteko, une horretan uste nuen jai egun batean irten nintzenean ilea apaintzeko aparra behar nuela.
Oso urduri nengoen baina azkenean txamarra azpian utzi nuen eta dendatik azkar irten nintzen.
Ezin da hain pinpirin izan! Gaur lotsa gorria sentitzen dut.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Txikitan bi edo hiru aldiz lagun batekin denda batean gozokeriak lapurtu genituen eta behin lapurtzen ari ginenean dendariak ikusi gaitu eta gure gurasoei deitu die.Etxera heldu eta gero bronka handi bat eman didate.Gainera zigortu didate eta gero dendariari barkamena eskatu behar diot.Orain arte lotsarik handiena pasatu dudan eguna izan da, baina uste dut horrelako gauzak onak direla ikasteko.
Rodrigo.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Inoiz ez dut ezer lapurtu, baina leku batzuetan oroigarri bat hartu dut.
Adibidez, eskola batean umeekin lan egin nuenean panpin txiki bat (pitufo bat) hartu nuen haiek ez ahazteko, eta beste egun batean haurtzandegi batean praktikak egiten nituenean beste oroigarri hartu nuen, jirafa txiki bat. Behintzat, nire kontzientzia lasai dagoela esan ahal dut.


LEIRE

anonimo erabiltzaileak esan du...

Ni gazteagoa nintzenean nire lehengusuarekin musikaren zintak lapurtu ditut eta bi aldiz arduradun hartu dit zintarekin ordaindu gabe , baina azkenean ez zait ezer pasatu , nire datuak faltsuak izan direlako .
Baina orain beti dena ordaintzen ditut eta horrela ez daukat arazorik inorekin .
Jose

Marimar erabiltzaileak esan du...

Nik inoiz ez dut ezer lapurtu. Txikia nintzenean noizbait pentsatu dut baina lapurtzen hartu badidate lotsa handia sentituko dudala uste dut.
Behin denda batetik irtetean, alarmak jo du eta jende gustiak ni begiratu naute zer lapurtu dudana ikusteko, gorria ipini naiz, nik ez dudalako ezer lapurtu.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gauza bat erosteko dirua badut, orduan erosiko dut. Bestela, gauza hori gabe geratuko naiz. Lapurtzea ez dago ondo, eta uste dut gauza gutxi behar ditugula bizitzeko.Ez dugu lapurtu behar, nahiz eta gauza txikiak eta merkeak diren.

Arantza P.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Nire bizitza osoan gauza bat bakarrik hartu dut denda batetik ordaindu gabe (egin dudana ez da lapurtzea, "hartzea" baizik).
Nire klaseko ikaskideekin Parisera joan garen bidaian, jantoki batean oso bazkari txarra ipini digute, eta asko ordaindu behar dugu. Orduan, goilara txikiak eta postre batzuk "hartu" ditugu baimenik gabe, eta gure poltsatan gorde ditugu, gero jateko. Baina hori pentsatzen dut ez dela lapurtzea, baizik eta justizia egitea!!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ez dut ezer lapurtu izatea gogoratzen,baina lapurtzen saiatu didate.Behin,autobus-geltoki batean eta bi arabiar hulbildu ziren eta beste alde baterantz begiratu nuenean,batek nire poltsan bere eskua sartu zuen.Orduan konturatu nintzen nire poltsa mugitzea eta berehala bere eskua oso azkarra atera zen.Segidan desagertu ziren eta ezin izan zuten ezer eraman.
vh

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik ez dut inoiz lapurtu eta ez dut uste egingo dudanik, jatekoez ba dut, behintzat. Beharbada haurrengan halako gauzak egiten ikustea ulertu daiteke. Beno, jendeak ulertzea uler dezaket baina hala ere ez zait ondo iruditzen. Edozein adinetan, mota horretako portaerek oso irudi pobrea ematen dute izaten dituztenengandik.
Ana Pi.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

nik beti ordaindu dut.Lapurtzea ez dago ondo.Baina adibez taberna edo pub batean pote bat harttzen dut eta asko kobratren du nik edalontzia hartu dut.Hau ez da lapurtzea ezta?
ivana a