2010/05/28

ZE DEMONTRE DA HORI?

“Ze ostie da hori?” galdetu genion argazkiko tramankulua ekarri zuenean. Tramankulua hartu, goitik begiratu, behetik, ezkerretatik, eskuinetatik … eta ezin asmatu. Hortxe geunden guztiok tontakeriak esaten ea nork esaten zuen handiena.

Egun horretan, gauzek pentsatzen dugun baino erabilera gehiago daukatela konturatu nintzen eta etxea zertarako diren ez dakigun gauzez beteta dugula konturatu nintzen.

Ziur aski, gauza bera pasatzen zaizue eta etxean erabiltzen ez dituzuen tresna moderno modernoak izango dituzue edo baten batek, asmo onez, oparitutako zer edo zer.

Horrela bada, kontatu komentarioetan edo bestela esan tresna berriekin nola moldatzen zareten. Neu, behintzat, oso baldarra naiz eta ez dakit ezta komuneko papera aldatzen ere.

15 comentarios:

Anónimo dijo...

Nik, behintzat, tresnaren bat erosten dudan gehienetan, begiratzen dudan lehenengo gauza aspektua izan ohi da, polita bada, modernoa, batez ere, bistan egongo bada, zeren eta nahiz eta bere erabilerak eduki, dekorazio erabilera eduki ere edukiko duen.
Bestalde, bistan egongo ez bada, ba beno kontuan hartzen dudan lehenengo gauza da bere funtzionaltasuna.
Azken finean, kasuaren arabera begiratzen duzun lehenengo gauza aldatzen da, baina beti erabilgarria dela begiratu behar da eta gure beharrak bete dituela.

Argazkiaren tresna zer da? Agian sukaldeko paper-bildua ipintzeko?

A.J

anonimo dijo...

Duela gutxi lagun batek tresna bat oparitu zidan , bakarrik zen dekoratzeko , eta ez zitzaidan asko gustatu , ez zuen ezertarako balio eta .
Nik tresna modernoak erabiltzen ditudanean , ez ditut ondo erabiltzen , ez naiz oso trebea , eta asko kostatzen zait ulertzea .
Nire etxean nire anaiak tramankulu moderno asko dauzka , eta nik ez dakit nola funtzionatzen dituzten , eta ez dut jakin nahi ere ez .
Jose

Anónimo dijo...

Ezagutzen duzue zukugailu hori espaziontzi bat dirudiela? Nork erabiltzen du? Zumoa egiteko elektrikoak daude.
Nire uztez gauza bera gertatzen da beste tresna modernoak.
fglez

Manu dijo...

Nik momentuz ez dauzkat tresnak edo tramankuluak arraroak etxean, orduan ez daukat problemarik haiekin. Baiana egia da tresna arraroak gustatzen zaidala,baina uste dut erosi baino lehen jakin behar duzula zertarako balio du edo nola dabil. Polita eta berezia bada baina ez du ezertarako balio bada askenean bakarrik daukazu apaindura polita (edo ez).

Anónimo dijo...

Nire etxean ez dago tresna oso modernoak. Batzuentan gustatzen zaizkit politak eta bitxiak dira eta, baina, azkenean ez dira praktiokak orduan etxerako "trasto" bat dira.
Pili

Anónimo dijo...

Ez dauzkat tresna modernoak, baina uste dut batzuek etxeko lanak errazten dituztela, honela denbora gehiago eduki ahal dugu beste gauzak egiteko. Arrazoa da garestiegi izatea.
Ana

Anónimo dijo...

Normalean ez daukat arazorik tresna modernoekin, baina batzuetan nola erabili tresna teknologiko bat jakiteko zuk denbora asko pasatu behar duzu. Hobe dago modernoak eta errazak erabiltzen ere bai badira. Behin batean, iratzargailu digital bat zaborretara bota behar izan nuen ez nuelako esnetzeko ordua ipintzea lortu.
Soraya

Anónimo dijo...

Zenbat eta gauza gutxiagoak dauzkagun hainbat eta txukunago daukagu etxea.Horregatik, ni,behintzat, ezertarako balio duten gauzak ez edukitzen saiatzen naiz. Hala ere, onartu behar dut nik ere gauza gehiegi daukadala.
Gainera, zerbait erosi aurretik pentsatu behar da zenbat aldiz erabiliko dugun eta bizitza erosoagoa izango den. Hori galdetzen badiogu geure buruari, gehienetan ez erostea erabakiko dugu eta denbora igaro ahala, konturatuko gara dirua aurreztu dugula eta berdin bizitzen garela.
M.C.

Anónimo dijo...

Ni bai naizela baldarra. Horretaz ohartu nintzen nire kabuz bizitzera joan nintzenean eta etxerako garbigailuak erosten hasi nintzenean. Lotsa emateko gauza da, baina ispiluak garbitzeko produktu bat erosi nuen eta denbora luzea eman behar izan nuen botila ireki ahal izateko, hain zen sofistikatua, edo horrela iruditu zitzaidan. Ez dakit zahartu ahala lelo bihurtzen ari naizen ala arazoa da gauzak gero eta konplikatuagoak egiten direla, baina lehen ez nintzen hain baldarra sentitzen.
Ana Pi.

Anónimo dijo...

Bakarrik gauza bat, zenbat tresna daukagu gure sukaldeko armairuetan?
Normalean asko, ogia txigortzeko bat, zukugailua, irabiagailua... Denek bi itxura eduki ahal dituzte, normala edo polita eta modernoa.
Niri asko gustatzen zaizkit tresnak desberdinak izatea, baina gero lelokeria da, armairuaren barruan egon behar dira, orduan, zertarako gehiago ordainduko dut tresta bat erosteko.
Maite

Anónimo dijo...

Nire etxean ez daude ezertarako balio duten tresnak, baina egia da nahiko tresnak dauzkadala sukaldean. Batzuek modernoak dira eta horiek kanpoan daude eta gainera hauek egunero erabiltzen ditut. Beste batzuek funtzionalak dira eta horiek gorde daude. Adibidez, iaz, ananaren bihotza ateratzeko tresna bat erosi nuen eta oso erosoa da.
Vanessa G

Ana dijo...

Gauza bat asko erabiltzen badut eta aldatu behar badut, oso txarto pasatzen naiz. Orain dela hamar egur nire eskuko berria heldu zait, eta oraindik zaharrekin nabil, txarto funzionatzeagatik.Horregatik ez zaizkit gustatzen tresna berriak: denbora eduki behar dut nola funzionatxen diren jakiteko!

Baina ez dakit zergatik hori ez zait gertatzen infomatikarekin: nahiko ondo moldatzen naiz programa berriekin.

Etxean ez daukat zergatik balio diren ez dakidan tresnarik, eta ez dakit zer egingo duen oparitzen badidate...

Roxana dijo...

Niri tresnatsuak eta elektronika asko gustatzen zaizkit, eta botoi asko badaukate, hobeto.
Erabili ahal ditudan gauzak erosten saiatzen naiz.
Dena den, norbaitek tresna batez ez duenean ezer ulertzen, laguntza eskatzen dit erabiltzen ikasteko, eta hori niri izugarri gustatzen zait, endredatzen trebea naizelako.

Anónimo dijo...

Normalean, erabiltzen dakizkidan gauzak erosten ditut.
Tresna bat nola erabiltzen den ulertzen ez dudanean,norbaiti laguntza eskatzen diot (trebea naizen arren,batzuetan, lelo deitzen didate baino galdetu nahiago dut).
Uste dut,askotan gustatzen zaigun tresna bat erosten dugula eta gero edozein lekutan uzten dugu ezerterako balio ez duelako.
Azkenean, ia etxe guztietan kutxa baten barruan makina bat tresna daukagu, hala ere,honelako tresnak erosten jarraituko dugu.
RODRIGO.

Anónimo dijo...

Oraindik nire etxean gauza gutxi dauzkat, eta tramankulurik ez ditut. Oso praktica naiz horregatik baliagarriak diren gauzak guztatzen zaizkit. Egia da, orain dendetan denatarik aurkitu ahal duzu, baina zertarako? Ez dakit zer den tramankulu hori, hala ere,agian zerbaitarako balio ahal da, ezta?

Arantza P.