2010/06/18

AZKEN TXANPAN

Ikastaroa bukatzear dagoenean une egokia da aurten zer egin dugun pentsatzeko, hasierako helburuak lortu ditugun, euskara hobetu dugun ala beste urte bat pasa izan dugun maila berean aurrera egin ezinik.

Beti da gogorra ikastea. Euskara ez ezik, edozein gauza ikastea ere ez da lan makala, baina zerbait lortzeak, batez ere, hizkuntza bat menperatzen hasteak, ematen duen poztasuna hain da handia non egindako ahalegin guztiak berehala ahazten ditugun. Poztasun honek animatu egiten gaitu eta ziur gaude goiz baino berandu lortuko duzuela, beti ere ikasten jarraitzen baduzue.

Urtero egiten dugun moduan azken sarrera honetan kurtsoaren balorazioa egitera gonbidatzen zaituztegu eta, bide batez, bloga edo klaseak hobetzeko zuen aholkuak, burutazioak edota eranskinak eskertuko dizkizuegu.

7 comentarios:

anonimo dijo...

Nik kurtso honetan asko ikasi dut , batez ere gramatika , orduan nire balorazioia ona da eta pozik nago ikasten dudanarekin.
Klasean entzumen gehiago egin nahi nuen , eta talde txiki gehiagok egon behar zuen . Klasean ez zait gustatu batzuetan pertsona batek denbora asko hitz egiten zuela eta besteok ezin genuen hitz egin.
Batzuetan zalantza asko eduki ditut , eta ez dut denbora galdetzeko eduki , orduan nire ustez euskaltegian tutoriak eduki behar zuen eta horrela ikasleek bere zalantzak galdetu ahal izango dituzte.
Jose

Manu dijo...

Nire balorazioa oso ona da, nik uste dut Euskaltegi Hizkuntza eskola edo academia baino obea dela euskera ikasteko. Nik hiru urte daramat euskaltegian, niri euskera ikastea asko kostatzen zait baina euskaltegira joatea ez zait kostatzen.Zergatik?, bada talde onak klasean gaudelako, irakasle onak dauzkagulako eta normalean ondo pasatzen dugu eta. Egia da batzuetan klasera joatea oso gogorra dela, gogorik ez daukazulako,nekatuta zaudelako, eta abar, baina zerbait nahi baduzu zerbait kostatzen zaizu. Horregatik nik uste ondo egiten duzuela eta ez duzuela ezer aldatu behar, eta datorren maian euskantegian egotea espero dut baina 1"B"an mezedez.

Anónimo dijo...

Nahiko pozik nago kurtso honetan lortu dudanagatik. Egia esan ahalegin guztia ez dela nirea izan, baizik eta nire inguruan egon den jendearena ere, hots, eduki ditudan irakasleak eta ikaskideak edukiko ez banitu,seguraski, ez nuke egin dudana lortuko. Agian pixka bat "cursi" ematen du baina honela da. Hau dela kausa,hurrengo kurtsoan euskara amitzeko asmoa dut, eta nire inguruan egon den jendearekin egotea espero dut.
A.J

Anónimo dijo...

Oso pozik nago aurten lortu ditudan gauzekin. Egia da azken trimestrean alferra eginda egon nintzen baina lehenengoan eta bigarrenean ahaegin handia egin nuen bogarekin garaian bukatzeko. Gainera pasa den urtean lur jota bukatu nuen eta hori aurten nabatitu dut. Hurrengo urtean gogor hartuko dut eta ekainean bigarren perfila lortzea espero dut, nahiz eta oso zaila den urte batean bigarren perfila lortzea nire ustez. Beno, saiatuko naiz eta ahal dudan guztia eginten badut eta lortzen ez badut nire kontzientzia lasai egongo da.
Bestalde, irakasleen esker ere lortzen dugu hobetzea, asko animatzen gaituzte eta. Horrexegatik, mila esker Fidel, Gotzone eta Iñigori.
Vanessa G.

Anónimo dijo...

Hemen izena eman nuenean, nire asmoa ikastea eta ondo pasatzea zen. Hasieran nahiko gogorra izango zela iruditu zitzaidan, baina zorionez,izualdia pasatu ondoren, berehala ohitu egin nintzen eta azkenean primeran pasatu dut. Gainera orain, duela urte bat baino askoz erosoago sentitzen naiz euskaraz mintzatzen eta honek pozten nau oso.
Beste alde batetik, ez zait proposamenik bururatzen. Irakasle guztiek guk hobeto ikasteko ahalegin handiak egin dituztela nabaritu dut. Horregatik aukera aprobetxatuko dut haiei eskertzeko, baita ikaskideei ere ni jasateagatik.
Musu handi bat denei.

Anónimo dijo...

Ahaztu zait jartzea ni naizena musuarena.
Ana Pi.

Anónimo dijo...

BIGARREN AZTERKETA EGIN BAINO LEHEN NIRE IRITZIA EMANGO DIZUET:
TERAPIA MODUAN BERPIZTU NUEN EUSKARA.GAINERA NIRE LANAK, SEME-ALABEK, EMAZTEAREN LANAK DENBORA LAPURTU DIDATE.GOGORRA IZAN DA.
HORREGATIK IKASI AHAL DUDAN GUZTIA IKASI EZ ARREN IRAILAN BAINO EUSKARA GEHIAGO DAKIT.
FGLEZ