2010/06/18

EUSKALDUN BERRIEN OMENEZ

Mari Joxepak bost urte darama euskara ikasten euskaltegian. Une honetan bigarren maila ari da egiten, eta zuek bezala, oso nekatuta eta nazkatuta dago. Pasa den astean, aurten ikasteari utziko ziola esan zigun. Gero eta gutxiago zekiela, lan egiteko behar duen bigarren hizkuntza eskakizuna ez zuela inoiz lortuko eta herrian inork ez duela erabiltzen ere esan zigun. Baina inortxok ez zion sinetsi eta guztiok badakigu uztailaren batean zintzo zintzo euskaltegiaren leihatilan egongo dela.

Mari Joxepa asko dago euskaltegian eta berari gertatzen zaionak zer pentsatu eman digu. Euskaldun berri hauen esfortzurik gabe, zein izango litzateke euskararen egoera? Guztiok esaten dugu ezagutzatik erabilerara jauzi handia dagoela, baina euskaldun berrien ezagutzarik gabe nora izango litzateke euskararen jauzia?

Hau dela eta, ariketatxo bat proposatzen dizuegu: euskaldun berriek egindako ahalegina eskertzeko zerbait egiteko ideiak biltzen ari da herriko alkatea. Zerbait hori edozein gauza izan ahal da, esaterako, eskultura bat, jai bat, … edo zuei bururatzen zaizuena.

Zein izango litzateke (da) zuen ustez euskaldun berriek egindako ahaleginak eskertzeko modurik onena?

4 comentarios:

anonimo dijo...

Nire ustez euskaldun berriek eskertzeko irakasleek antzerki bat euskeraz gonbidatu ahal dituzte , eta horrela oso pozik egongo ziren eta animo asko edukiko ziren .
Beste trataera deskontuak egitea izango zen , eta horrela diru gutxiago ordainduko dute .
Jose

Anónimo dijo...

Normalean euskaldun berriok nahi duguna da titulua lortzea, eta normalean, asko kostatzen zaigunez, ba lortzen dugunean horman ipintzen dugu argazki bat, gu geu eta titulua. Arazoa datza gaur egun euskara ikasten duen jende gehienak ikasten du betebeharra bat delako eta egoera hau zailena egiten du euskara ikastea. Ez dugu euskara dituen erraztasunak ikusten,eta azkenean denak dira zailtasunak. Hau dela kausa jendeak azkenean uzten du.
Laburbilduz, behar duguna ez da zerbait materiala baizik eta egunero daukaguna, hau da irakasleen gogo eta sostengua.
Noski, hau nire ikuspuntua da soilik.
A.J

Anónimo dijo...

Uste dut euskaldun berrioi kostatzen zaiguna hizkuntza mantentzea dela, amaieran kalean ez dugu euskara erabiltzen. Horregatik, uste dut leku dohanik egin behar dutela hara joateko hizkuntza praktikatzeko eta mantentzeko gu bezalako jendeekin, eta han ezkadun zaharrak egon ahal dira kaleko euskara gu irakasteko.
Vanessa G.

Anónimo dijo...

Edozein aitzakiarekin jaiak egitearn aldekoa naiz. Horrebestez, euskaldun berrioi egun bat dedikatzea proposatuko nioke alkateari. Honekin batera pintxo edo poteren bat dohainik ematen badigute, askoz hobeto. Denok dakigu pote baten atzetik beste bat datorrela eta horrela, tabernek irabazi gehiago izango dute. Azken finean hobea izango da herri osoarentzat.
Hala ere, kamisetaren idea oso ondo iruditu zait. "Euskaldun berria naiz eta harro nago" edo antzeko zerbait jartzen duen kamiseta ateratzen bada, neuk behintzat eramango nuke, batezere diseinu ona badauka.
Ana Pi.