2011/02/04

ERLOJUA, EZ JO ORDUAK!

Beti arineketan, beti korrika, ez daukagu astirik ezertarako. Ez dakit zein den arazoa: gauza gehiegi egin nahi dugu ala gauza horiek egiteko orduak falta ditugu?

Gizakion gorputzak 25 orduko egunak izateko diseinatuta dagoela plazaratu zuten orain dela gutxi aldizkari batean. Bihotzaren erritmoa dela eta, egokiagoak izango lirateke 25 orduko egunak, nonbait.

Ikertzaileek ezin dute ulertu zergatik ditugun oraindik 24 orduko egunak eta, lantzean behin, gogorarazten digute aldaketa komeniko litzaigukeela gure erloju biologikoa ez atzeratzeko.

Gauzak horrela, egunak 25 ordu edukiko balu zer egingo zenukete?

9 comentarios:

Anónimo dijo...

Txarrena izango litzateke. Orain 24ordurekin estresatuta ibiltzen bagara, imajinatu ordu bat gehiagorekin.
Suposatzen da lasaiago biziteko dela, baina ziur aski, azkenean zer edo zer gehiago egiten bukatuko genuke. 24 ordurekin astirago bizitzeko gai izango bagina, orduan, posible izango litzateke ordu bat baino gehiago gehitzea eguna zeren eta egoera horrekin gauzak hobeto antolatzeko gai izango ginateken. Bestela, ezetz!
A.J

Anónimo dijo...

25 ordu edukitzeak ez du konponduko ezer. Ordu gehiago edukiko bagenitu, gauza gehiago egiteko bilatuko genituzke. Horregatik, ez litzateke izango konponbiderik, denbora gabe ere egongo ginatekeelako eta,horretaz gain, nekatutago amaituko genukeelako.
Gainera, uste dut erloju biologikoak ez daukala ordu zenbaki zehazerik eta gauzak egiten ditugunen arabera moldatzen dela. Zenbat eta ordu gehiago lo egiten dugun, hainbat eta denbora luzeago behar du gorputzak.
Horregatik, ohiturako animaliak garenez, ondo egoteko, geure korputzari eta buruari ohitura batzuk edo beste batzuk jarraitzen irakasi behar diegula uste dut.
M.C.

Anónimo dijo...

Ez dut nahi pentsa. 24 ordurekin nekatuta bagaude, 25 ordurekin gehiago.
Nire iritzian arazoa da gauza asko egin nahi ditugu, eta gainera dena ondo egon behar da.
Ordu bat gehiago hori badaukagu, gauza gehiago egingo genuke, baina lo egiteko segur ezetz.
Beraz, 25 ordurekin gure bizitza ez litzateke lasaiagoa izango, baizik eta, kontrakoa.
Maite

Anónimo dijo...

Uste dut nik gauza berdinak egingo nituzkela. Ordua aldatzen dutenean bezala martxoan... Lehen egunean pozten naiz eta benetan aprobetxatzen dut ordu hau, baina gero... Horrez gain, gorputza denarekin ohitu egiten du.

Idazten ari naizen bitartean pensatzen ari naiz ea gobernuak ordu gehiago lan egitera derrigortu gintuzketen!

Ziur aski azkenean ordu bat gehiago lo egingo nuke...

Silvia - Barakaldo

Anónimo dijo...

Egun bat 25 ordurekin... Ez dut uste hori ipintzeak gure arazoak konponduko lituzketenik. Gainera, gainean idatzi duen bezala uste dut. Agian, ordu horrek ordu bat gehiago lan egiteko balioko luke. Ni normalean 24 ordu egunetan lur jota ohera heltzen naiz eta ezin dut gehiagorik egin. Ordu horrek lo egiteko edo deskantzatzeko balioko balu, ipintzea gustatuko litzaidake, baina ez beste gauza batzuk egiteko.
Vanessa G.

Anónimo dijo...

Egunak 25 ordu edukiko balu, ez luke ezertarako balioko. Ordubete gehiago horretan hainbeste gauza egin nahi izango genituzke non denbora ostera ere falta izango bailitzaiguke. Horren ondorioz, gaur egun bizi garen gurpil zoroan berriro sartuko ginateke: beti korrika, ez legoke astirik eta abar eta abar.
Beraz, komenigarria izango litzateke pentsatzen hastea non dagoen arazoa. Eta nire ustez, argi dago daramagun bizitzaren erritmoan dagoela.

I.R (Gurutzeta)

Anónimo dijo...

Gai honi buruz sarritan pentsatu dut eta hauxe ondorioztatu dut: eguneko ogeita bost ordu izan nahiko nuke, beti ere neuk bakarrik ditudala jakingo banu. Horrela, nahi dudana egin ahal izango nuke, besteek jakin gabe, askatasun osoz. Denok ordu bat gehiago izango bagenu, lanean edo besteek nahi dutena egiten emango genuke.
Ana Pi.

Anónimo dijo...

Beste kideek esaten duenez, neuk ere ez dut uste konponbide egokia izango denik. Ordu bat gehiago izango bagenu, gehiago egin nahiko nituzke eta gauzak dauden bezala geratuko dira.
Gainera, zergatik dauzka egunak 24 ordu? zergatik orduak 60 minutu eta ez 100? Hori konbentzionalismo bat besterik ez da; aitzitik, eguna eta gauaren tartekatzeak baldintzatzen ditu gure biorritmoa, baina hori ezin da aldatu. Gaitz erdi!
S.A. Gurutzeta 3. maila

Anónimo dijo...

Nahiz eta egunak 25 ordu eduki, ez litzateke nahikoa izango. Gaur egun edonora korrika joaten gara, astirik edukiko ez genuke bezala. Hainbat gauza egun batean egin nahi izan, ezen ez baitugu konturatzen egunak bakarrik 24 ordu daukala eta gutxienez 8 ordu behar dugula erlaxatzeko. Dagoeneko 8 edo ordu gehiago gaude lanean, zergatik egin nahi dugu hainbeste gauza? Azkenean bakarrik bizitza bat daukagu eta bizitza hau da ondo gozatzeko eta ez probetxua ateratzeko.
C.R. Gurutzeta 3.maila