2011/02/04

ESKOTEAN ORDAINDUKO DUGU

IRAKURMENA:
Geneen manipulazioa, etorkizuneko medizina?
Gai honen inguruko Itziar Alkorta-ren iritzia irakurriko duzue. IVAP-eko aldizkaria, 64.zbk., 18.orri.

Gaia prestatzeko:
Zer dio idazleak?
Zein ideia nabarmenduko zenuke? Zergatik?

Eman zure iritzia:
Zer diozu gaiaz?
Ikerketak gizarteari aurrera egiteko aukera ematen dio?



HIZKA-MIZKA: KOPAGOA BAI ALA EZ?
  • Populazioaren zahartzea dela eta, sistemak aurrera egin ahal izateko aukera bakarra.
  • Batzuek oraingo sistema doan izatean kontrolik gabe darabilte.
  • Errezeta gutxiago egingo lirateke.
  • Beste herrialde batzuetan ere badute.

  • Urte askoren lorpena galtzea litzateke, hots, atzera egitea izango litzateke.
  • Aberatsen eta pobreen arteko ezberdintasunak handituko lirateke, pobreek ezingo bailukete gastu honi aurre egin.
  • Orain ere ez da dohainik, zergen bidez ordaintzen baitugu.
  • Askotan kritikatu ditugu beste herrialde batzuetako osasun sistemak, zergatik ote?

No hay comentarios: