2011/01/28

KALEAN OLGETAN

Ume koxkorra nintzenean banintzen arraroa. Inoiz ez naiz beste umeak bezalakoa izan. Kalea gustatu arren, ez nituen kaleko jolasak gustuko eta mahai-jokoak nahiago nituen.

Egia da garai hartan familia guztiak justu ibiltzen ginela diru aldetik eta mahai-jokoren bat zuenak hamaika lagun zituela. Baina hori ez zen arazoa: diru falta bai, baia irudimena soberan. Lurrean zirrimarra batzuk marraztu, tamaina desberdinetako hiru harritxo hartu eta listo! Bageneukan inbidia emateko moduko “Hiru lerroan” jolasa. Eta horrelaxe ematen genituen arratsaldeak eta arratsaldeak kalean, amek etxeratzeko abisua eman arte.

NOLA GOGORATZEN DITUZUE TXIKITAKO JOLASAK?
ZERTAN JOLASTEN ZINETEN? ZEIN ZEN GEHIEN GUSTATZEN ZITZAIZUEN JOLASA?

14 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ni beti baloiarekin nenbilen leku guztietan. Ezin dut esan zenbat kristala apurtu nizkion amari. Ama beti korrika egiten zen nire atzetik baloia kentzeko eta baloi asko apurtu zizkidan baina nik beti beste bat erosten nuen.

Bestalde, mahai-jokoak beti gustatu zaizkit; panpinak baino askoz gehiago. Izan eren, gabon hauetan mahai-joko bat eskatu nuen eta gure Olentzero jokoa ekarri zidan.

Txikita nintzenean asko ere jolasten genuen tazo-ekin. "Portatazos" geneukan eta tazok aldatzen genituen beste umeekin, kromok bezala.

Silvia - Barakaldo

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik oso ondo gogoratzen ditut txikitako jolasak , batzuetan txapekin jolasten nituen oso ondo pasatu nuen eta nire lagunekin denbora askoz joku honetara jolasten ari izan nintzen .
Beste joku bat ezkutaketan zen , joku honetara jolasteko bakarrik lau edo bost pertson beharrezkoa zen , eta astialdia pasatzeko ondo zegoen .
Baina dudarik gabe gehien gustatzen zitzaidan baloiarekin jolasak ziren , adibidez futbola edo saskibaloia oso ondo pasatzen nuelako .
Jose

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ni txikitan herri txiki batean bizi izan nintzenez askatasun gehiago eduki nuen bakarrik kalean egoteko. Gainera, adin antzeko neskak eta mutilak elkarrekin ibiltzen ginen. Batez ere, gogoratzen dut denbora luze kalean jolasten pasatzen genuela; herriko plazan baloi batekin, ezkutaketan jolasten edo herritik txirringaz ibiltzen. Mendian isilpeko txabolak ere egiten genituen eta hara askaria hartzera joaten ginen. Gero, eguraldi txarra egiten zuenean nire etxeko txokoan edo lagunen bataren etxean jolasten genuen. Nire etxean behin, "Cheminovarekin", kimika joko bat zena, experimento bat txarto egiten genituen eta gustiok eztarriko hazkurekin eta eztulka amaitu genituen.
Oro har, edozein gauzekin jolasten ginen eta oraingo umeek baino hobeto pasatzen genuela uste dut.
M.C.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Txikitan kalean nahi nuen, landa erretan, bote-botean, pitan...jolasten genituen. Baina ezin nuenean kalera joan, etxean jolasten geratzen nintzen.
Normalean, mahai-jokoak ez ziren nire gustokoak. Egia esan, nire aititerekin egotea nahiago nuen. Berak, truku batzuk karta batez, soka batez, erakusten zizkidan. Gainera, nire aititerekin aintzinako abestiak, elezaharrak, esaera zaharrak, eta abar...ikasi nituen.
Arratsalde euritsuak pasatzeko, beste modu bat zen.
bbb

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Txikitan genuen jolas giroa guztiz desberdinekoa da. Gaur egun, bideo-jokuek arreta osoa eramaten dute.
Nire oroimen politena izaten da auzoko neska-mutil guztiak kalean jolasten soka batekin edo goma batekin auzoko parkean, eta bat-batean gure amak ohiuka otartekoa hartzeko. Irudi hori ezabaezina da, solairu askotatik otartekoak agertzen eta kalera botatzen.
Tamalez, lehen zegoen giroa orain ezinezkoa da, arrisku asko egoten dira kaleetan eta ama genienak ez daude trankil umeak kalean daudenenan.
Bestalde, kontuan hartu behar da nola saitzen diren lehen zeuden jokuak berreskuratzen, pentsatzekoa da.
A.J

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gaurko jolasteko ohiturak asko alderatu dira. Aspaldian jendeak elkarrekin jolasten ziren baina orain uste dut jendea nahiko berekoia bihurtu direla.
Nire familia nirekin jolasten gogoratzen dut eta gero nire lagunekin. Bereizezinak ginen.
Beti kalean ginen, arratsaldetik gaua heldu arte. Uste dut aspaldian hobeto pasatzen genuela.

D.T 1A

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ni txikia nintzenean, jolasak oso desberdinak ziren! Gaurkoak baino errazagoak ziren!
Nire lagunek eta nik soka edo pelota batekin oso ondo pasatu genuen! Niri gehien gustatzen zitzaidana sokarekin salto egitea zen. Horiek ziren jolasak!
Baina, gaur egun, umeek ordenagailuak, kontsolak eta beste jostailu zailak behar dituzte ondo pasatzeko…
Ume bat pelota batekin jolasten ikusten dudanean, asko gustatzen zait, baina ,gaur egun, hori ez da hain erraza ikustea.
M.S.V.

Roxana erabiltzaileak esan du...

Nire jolasak oso desberdinak ziren. Barakaldon nengoenean, txapekin edo soka batean eta abar jolasten genuen. Hala ere, Moneon nengoenean, baino askatasun gehiago izan genuen, eta orduan ondoko herrietara txango batzuk egiten genituen, batez ere, motorra geneuzkanean. Moneon Barakaldon baino bihurrikeri gehiago egin genituen, koadrilan asko ginelako ¡gaiztakeri haundia kontzentratuta!.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Txikia nintzenean,kalean asko jolasten nuen.Benetan,kalean haurrek kirol asko egiten zuten.Hala ere,orain haurrek etxean egon behar dute eta gainera denbora asko telebistaz edo ordenagailuaz daude.
Kalean jolastea asko gustatzen zitzaidan.Taldekideak egiten genituen eta ezkutaketan,goman eta kordan jolasten genuela,eta oso ondo pasatzen genuela gogoratzen dut.Ze garaian!,denbora presakarik gabe pasatzen zen.
vh

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Txikitan korrika berez zituzten jolas guztiak atsegin nituen, zeren eta ikastetxeko azkarrena bainintzen. Gainerakoak beti harrapatzen nituen baina haiek ezin ziren niregana hurbildu eta horrela, taldeko nagusi bihurtzen nintzen gehienetan. Lagunekin pasatutako unerik onenak normalean kalean edo mendian izan ziren.
Ana Pi.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

txikitan nintzenean lagunekin jolastu kalean asko gustatzen zait.
Katoa,hil egin,hinke eta beste jokoak ere bai inportantea lagunak ziren.Lehen betikalean jolastu ginen eta relazio hobea daukagu.
ELENA 1A

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Lehen umeek kalean eta parkeetan gehiago jolastu zuten nola gomara,pitara,sokara eta abar.
Orain,hala ere teknologia berriekin adibidez: playstation,ordenagailua eta telebista eta nola amek etxeko kanpoa lan egiten dute.
Umeek gehiago etxean jolasten dute eta ez dira ume besteekin erlazionatu baina adinekoak garenean indibidualistak gehiago hedatu izatea gara.
MIREN KARMELE 1ºA

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Txikitan gustokoa nuen kalean beti egotea, garai hartan bizi giñen etxean, jolasteko parke bat zeukan justo etxe behean, hor egoten giñen etxe multzoko ume guztiok jolasetan ahal genuen ordu guztiak.
Batzuetan, jolasteko beharrezkoak ziren gauzak, etxetik eramaten genituen, bizikleta, soka, kromoak...baina beste askotan, bakarrik klarion batekin, jolasteko gai giñen,lurrean marrazten genituen jolasak, "hiru lerroan" haien artean.
Nire ustez, antzinako jokoak umeen harremanetarako askoz hobeak ziren.
Zembat ordu zehar egon gara ezkutaketan edo polizia eta ladroiatan jolazten???
Tristura haundia sorrarazten dit garai honetako umeek, nahiago dutela etxean egotea Play moduko jolasetan.
Diana

Txema erabiltzaileak esan du...

Kaixo, blogg-kideok:

Zuek bloggari itsatsitako mezuak irakurtzen aritu naiz.Behin ikusitako idatzitakoa, badirudi txikietako jolasak ezagutzeko gogoa duzuela.Horri jarraituz,azalduko dizuet zertan datzan nire eskolako atsedenaldietako jolas gustukoena. Espero dut zuek gustatzea !
Nire eskolako patioaren inguruko aterpean bildu bezain laster, bi talde egiten genuen. Bata poliziak zeritzona, bestea lapurrena. Esandako aterpeak lau bat metro zabalera zeukan,alde batean horma zegoen eta bestean patioaren ertz bat.
Hasieran,jolasteari ekin aurretik, zozketa bat egiten genuen gutako batek poliziarena suertatzeko.
Poliziaren helburua zen lapurren bat harrapatzea. Halaber, ezin zitekeen ahaztu arau garrantzitsuena,hau da, poliziak eta lapurrak beti aurrera joan behar zuten korrika, bata bestearen aurrean. Horretaz gain, derrigorrezkoa zen aterpetik kanpo ez irtetea.
Poliziak lapurren bat harrapatzen zuen bakoitzean,eskutik heldu eta elkarrekin korrika aritzen ziren beste lapurrak harrapatzeko.
Lapurrek poliziak beren bila ikusten zituzten harrapatzeko asmoz, polizien albotik pasatu behar zuten harrapatuak izan gabe. Behin poliziak atzean utzita, askatuak ziren hurrengo bueltara arte. Izan ere, ibilbide biribila zenez, lapurrak, behin eta berriro korrika jarraitu behar zuten poliziengana. Poliziek lapurrak harrapatu ahala, lapurrak polizia bihurtzen ziren. Horregatik zenbat eta polizia gehiago izaten ziren, orduan eta zailagoa zen polizien taldea gainditzea.
Azkenean, irabazten zuen harrapatu gabe geratzen azkenak.