2011/12/02

BESOETAN HARTU ETA SEGI AURRERA

Egindako inkesta baten arabera (BERRIA) euskarak oso presentzia eskasa du nerabeen sare sozialetan. Gazteek, nahiz eta euskara jakin, nahiago dute gaztelera besteekiko harremanetan eta euskara bakar bakarrik darabilte zorion mezuetarako.

Horretaz gain, euskara erabiltzen duten horietan oso euskara akademikoa erabili ohi dute, inolako freskotasunik gabekoa. Ez dakite euskara erregistro desberdinak erabiltzen eta beti erregistro berberera jotzen dute, egoera formaletan zein informaletan.

Hau ikusita eta euskaltegietako ikasleekin gauza bera gertatzen dela kontuan hartuta, EUSKERABILI egiten dugunoi “Besoetan hartu euskaldun-berria” kanpaina otu zaigu. Aita-ama pontekoek hartuko dute euskaldun-berrien ardura eta euskara hobetzen lagunduko diete, falta duten naturaltasuna izan dezaten. Bi aldeek agiri moduko zer edo zer sinatuko dute eta bertan bien betebeharrak zehaztuko dira.

Kanpaina hau, gure ustez, ikasleek duten kutsu akademikoa baztertzeko da eta garai batean euskara izan zena izateko, ahoz aho transmititzen zeneko euskara aberatsa eta bizia, alegia.

Zer deritzozue kanpaina honi? Zer proposatuko zenukete hain euskara akademikoa ez erabiltzeko?

6 comentarios:

Anónimo dijo...

Teorian, oso ideia ona dela uste dut, baina, ez dut ondo ulertzen zertan datzan. Euskaldun zaharrek berriari era "normal" batean hitz egiten irakasten diote eta eurek, honen truke, zer lortzen dute? Berriak garenok zerbait irakats diezaiekegu? Gainera, nola dakigu irakasten digutena zuzena dela? Gaur egun arauak eten gabe aldatzen dituztela ikusita, ez dakit zer pentsatu. Sentitzen dut ezkorra ematen badut, baina, ideia erakargarria bada ere, gauzatzen zaila iruditzen zait.
Ana Pi.

Anónimo dijo...

Niri ideia bikaina iruditzen zait. Euskaltegian bakarrik euskara batua ikasten dugu eta gero telebistan ez dute beti batua erabiltzen, orduan erdia edo gutxiago ulertzen dut.
Ez da idea txarra euskaltegian beste euskalki hitzak edo esaerak ikastea. Nik nahiko nuke bizkaiaz jakitea edo, behintzat, hitz batzuk ezagutzea. Badakit orain pixka laster dela niretzat hau nire bigarren urte da eta, baina euskararen euskalkiak ez galtzeko hau proposatzea interesgarria ahal da, ezta?

D.T 1B

Anónimo dijo...

Nahiz eta ideia ona iruditu, ez dakit nolakoa izango den kanpaina hau, ez duzuelako asko azaldu. Inolako zalantzarik gabe, hitz eginez hitz egiten ikasten da, eta gainera benetan erabiltzen diren egiturak ikasiko genituzke, azkenean gramatika asko ikasten ditugu euskaltegian eta gero kalean hau ez da erabiltzen. Honetaz aparte, ez dakit nondik aterako dugun denbora hau egiteko, dagoeneko ordu asko ematen ditugulako astero behar duguna egiteko, adibidez, idazlanak, blogga, atarikoak... Baina, onartu behar dut ideia honi ondo deritzodala.

R.A.

Anónimo dijo...

Kanpaina honi egokia deritzot, euskaldun berriontzat, batez ere. Agian, ikas-metodoak ez du naturaltasuna errazten, eta horregatik euskara akademikoa erabiltzen dugu. Euskaltegian azterketak egiteko prestatzen digute, eta ez aurre egiteko eguneroko egoerei.
Ikasteko orduan, hizkuntza barneratu behar dugu eta hori egiteko euskara bizi behar dugu. Gure sentimenduak adieraztea zailena da. Nik, adibidez, nire semearekin euskaraz hitz egiten saiatzen naiz, baina haserretzen banaiz ezinbestekoa da, euskaraz hitz egitea ahazten zait.
Nik euskaltegira eguneroko egoerak eramatea proposatuko nuke, adibidez, antzerki-lan txikien bidez edo taldeak sortuz hitz egiteko bakarrik. Blog hau, adibidez, oso interesgarria dela iruditzen zait, pentsatzen duzuna trankil-trankil esan ahal duzu.
A.B.

A.C. Gurutzeta dijo...

Hamaika istilu izan ditut euskara zuzena edo euskaltzaindiak defendatako euskara erabiltzeagatik euskaldun zahar baten aurrean. Errua nirea izan daitekeela aitortzen dut euskaldun berri hutsa izanez, euskaldun zahar batzuei zuzentzeagatik, baina ez da hori euskaltegietan egiten dena?

Behin baino gehiago euskaltegian entzun dut: "horrela da eta horrela esan behar duzue nahiz eta gero kalean jendeak horrela ez erabili". Honekin ez naiz euskaltegiak kritikatzen ari. Izan ere, ikasi dudan euskara gehiena euskaltegi batean ikasi dut, baina kaleko euskara normaltzat ez hartzeak ez dio euskarari batere mesederik egiten.

Niretzat ere kontraesana da, hau da, nik jendeak zuzentasun batekin hitz egitea nahi dut euskarak duen freskotasun hori galdu barik, baina horretarako, gaur egun daukagun euskara egoera egokiena ez dela uste dut.

Hiri erdaldun batean bizi garenontzat zaila da kaleko euskarak dituen ikurrak sendotzea. Bide bakarra euskaltegiak dira, baina erdaraz esaten den bezala: " el cliente siempre tiene la razón". Eta zer nahi du bezeroak? tituloa lortu, eta ez euskara barneratu.

Horregatik, nahiz eta euskararen aldeko proposamen guztiak ondo iruditu: blog hau edota berbalagun taldeak, besteak beste, eta orain bultzatu nahi duzuen kanpaina hau begikoa izan, euskara nola dagoen bideratuta jakinda, ez dakit fruitu handirik emango duen.

Anónimo dijo...

Ni ez nago ados honekin. Guztiz kontrakoa bultzatu egin behar dugu. Iruditzen zait nerabeek ez dute hitz egiten euskaraz hain "akademiko",gastelainaz gertatzen dena besterik ez dut ikusten. Gero eta okerrago hitz egiten dute eta are okerrago idazten dute. Nire ustez bestaldeko kanpaina egin behar dugu hizkuntzak desberdinak ondo erabiltzeko eta batez ere hitz egiteko. Ziur nago hitz egingo bagenu, naturaltasuna handia hartuko genukeela.
C.R.