2011/12/02

ROBINSON JAUNA

Geure hitzen jabeak gara. Hitza hartu, eman, bete eta jaten dugu. Zuriz edo gorriz koloratu ahal ditugu. Alferrak, lizunak edo goxoak, jabeen modukoak. Une batzuetan onak edo gaiztoak besteetan eta, jakina, itsusiak, politak edo, politak baino politagoak, ederrak. Baina, hitz guztiak, guzti guztiak, garrantzitsuak bezain beharrezkoak. Hitz bat falta badugu, akabo! Asmatu behar.



Kataluniako unibertsitateko hizkuntza-zerbitzutik, baina sustatu.com-etik, heldu zaigu segidan ikus daitekeen bideoa. Katalanez dago, baina erraz ulertzen da. Ikusi nuenean galdera bat etorri zitzaidan burura: Zein da, zuen ustez, euskaraz ez dakien pertsona batek ezinbestean jakin behar duen hitza? Zergatik?

Euskararen eguna dela eta, bukatzeko bi hitz: HITZ EGIN

Oharra: sarrera hau ondo ulertzeko egin klik hemen eta idatzi “hitz”

16 comentarios:

Anónimo dijo...

Nire ustez , nik uste dut bi hitz inportanteenak dira : " egun on " eta " mesedez ", baina hobe " mesedez " da.

Hasteko , leku batera banoa , nola zerbait esatea jakin gabe , koadernu batean marraztuko dut esan nahi dudana , eta gero , " mesedez " esango dut.

Orduan , jendeak gutxi gorabehera " mesedez " esatera jakingo du eta lagundu ahal izango du.

Nik hori uste dut hitz inportantea delako hizkuntz guztietan. Eta " egun on " ere bai, nahiz eta agur bat izan eta jendea ez du ezerekin erlazionatuko.

Azkenik, nik uste dut " mesedez " hitz hobe delako.

ELI A2

Anónimo dijo...

Nire ustez hitz ezinbestean hizkuntza batean kaixo izango litzateke , hitz hau esaten baduzu esan nahi du heziketa duzula , horrez gain , jendeari hitz hau entzutea gustatzen zaio .
Hau aukeratuko ez banu agur edo gero arte aukeratuko nituzke , arrazoi berberatik esaten badituzu esan nahi du heziketa duzula eta jendearekin hitz egiten denean heziketa edukitzea ona da.
Jose

Anónimo dijo...

Ezaguteza importantea da, baina ulertzea importeteena da. Zerbait ulertzen ez duzuenean, horrek gatazka bat kreatu behar dizu. Zenbat arazo daude, gauzak ulertzen ez dituelako? Zerbait ulertu ez duzuenean, zalantza agertzen da eta horrek erratzera eramaten zaitu.
Josean A2

Anónimo dijo...

Zein bideo polita!!! :)

Zalantzarik gabe, nire ustez hitzik erabiliena "AGUR" da. "Eskerrik asko" eta "zorionak" ere asko erabiltzen dira.

Hemengoa ez direnek ezagutu ohi dituzte ere "neska" eta "polita" hitzak, adibidez. Nire lagun valentziar batzuek harritu ninduten Ken Zazpiren "Ilargia" ezagutzen zuten esatean. Izan ere, badago "Ilargia"-ren katalanezko bertsio bat.

Ama lehenengo aldiz bisitatzera etorri zen, "AGUR" hitza ezagutu zuen baina, ez dakit zergatik, ez da "Agur" esateko gai eta hortik ibiltzen da "ABUR" esaten. Eta nire osaba-izeba etorri ziren pasa den gabonetan, autoaz galduta zihoaztela, deitu zidaten nire etxea aurkitzeko, eta esan zidaten ZORIONAK izeneko zentro komertzial batean zeudela.

Lehen ezagutu nuen hitza "KONTUZ" zela uste dut. Oso dibertigarria iruditu zitzaidan eta nire txakurra "Kontuz" izango zela erabaki nuen.

Silvia - Barakaldo

Anónimo dijo...

Sarrera beste alde batetik ikusita, zoritzarrez gaur ez dago euzkaraz ezinbesteko den hitzik, zeren eta, zorionez (ez dakiteentzat) edo zoritxarrez (hizkuntzarentzat), beste gehiengo duen hizkuntza batekin bizi behar da.

Beraz, desagertzea nahi ezbadugu, esfortzu handia egin behar dugu, bai guk bai goian daudenek.

Silvia - Barakaldo

Anónimo dijo...

Egia esateko, sarrera ikusi dudanean, bururatu zaidan lehengo gauza izan da edozein hizkuntzatan, "jan" edo "jan nahi dut" esatea ezinbestekoa dela. Gero besteen komentarioak ikusi ditut eta arazoren bat omen daukala pentsatzen hasi naiz. Konbentzitu nauzue. Ziur aski hitzik garrantzitsuena "kaixo" edo agurtzeko beste modu bat da. Azken finean, eskua ahoara eramaten bada, edonork ulertzen du esan nahi duguna eta "jan" hitza soberan dago.
Ana Pi.

Anónimo dijo...

Nire ustez, hitz gustiak inportanteenak dira,bakarrik hitzak neurte jakin behar dituzte, baina niretzat "barkatu" hitz inportantea da,pertsonak hutsegite asko dagoelako eta "zorionak" ere bai.
Guk ez duguenean zerbait ulertzea, beti esaten dugu, "bai,bai..." eta hitz hori apuru bat irtetzeko, hitz oso ona da.

V.B A2

L. R. Gurutzeta dijo...

Euskal Herrira etortzen den pertsona batek ikasten duen lehenengo hitza, inolako dudarik gabe 'agur' da. Izan ere, hemen bizi garenok euskaraz hitz egiten ari garenean nahiz gaztelaniaz ari ganerean erabiltzen dugun hitza da.

Badaude baita ere, ohi erabiltzen ditugun beste hitzak, hala nola 'egun on' (eta agurtzeko beste zenbait hitz), 'zorionak' edo 'eskerrik asko'. Hauek ez ditugu maiz erabiltzen gaztelaniaz hitz egiten ari garenean, baina telebistan zein irratian sarritan entzun ditzakegu.

Azkenik, euskaldunak ez diren pertsona askok ezagutzen duten hitzak 'maite zaitut' dira. Dibertigarria da askotan ezaguntzen ez dugun hizkuntza batean maite zaitut esatea jakitea, 'I love you' bezala, ingelesez. Ondo deritzot dugun kuriositate honi, horrela, euskera zabaltzen dugu eta baliteke jende gehiagok euskara ikastea erabakitzea.

Anónimo dijo...

Euskaraz hitz egiten dugunean, sarritan esaten dugu ¨eta¨. Euskara ez dakien jendea, gu entzuten gaituenean izutu egin dira ETA-ri buruz hitz egiten ari garela ulertzen baitute. Gero dena azaltzen diegu eta askoz lasaiago geratzen dira, noski.
Beste esaera arrunt bat¨oso ondo¨ da. Bakarrik gaztelaniaz hitz egiten dutenari, ¨hartz sakona¨ esaten nahi du esaldi honek. Beti oso barregarria iruditu zait hori ohartzea.
Jakina, beste pila bat hitz daude, adibidez, ¨agur¨, ¨eskerrik asko¨, ¨zorionak¨...etabar. Ez da hain zaila hitz batzuk jakitea eta ni gauza bera egiten dut Kataluniara joatean naizenean.

D.T 1B

Anónimo dijo...

Nik euskarazko nire lehen hitzak egunkaritik ikasi nituenez (alemaniarra naiz), "Euskadi", "eta", "askatasun", "herri" eta "batasun" ziren, eta oso ondo badakit hitz horiek ("eta" eta "Euskadi" izan ezik) ez dizutela ezertarako balio beste hainbat hitz ezagutzen ez badituzu ;)
Beraz, kometarioak utzi dituzten besteekin bat egin nahi dut "kaixo"/ "egun on" eta "eskerrik asko" garrantzitsuenak direla, baita "mesedez" eta "barkatu" ere. Hitz hauek oinarrizkoak dira eta beti jakin behar dituzu zauden herriko hizkuntzan, nik uste.

Silvie

Anónimo dijo...

Nire ustez kaixo,eskerrik asko eta mesedez hitz garrantsitzuak dira pertsona baten ez dakiela hizkuntza.
Ez da berdina pertsona bat turismo egitera etorri dela beste bati bizitzera etorri dela.
Hemen egun batzuk egoteko balio ditu hitz hauek, baina bizitzeko ez.
Beti leku berri bat ezagutzera joan garela, gustatzen zaigu zerbait jakin bere hizkuntzaren buruz.

c.p.

Anónimo dijo...

ezin dut entzun bideoa,barkatu.

Anónimo dijo...

Argi dagoenez, hitz guztiek beren garrantzia daukate beren esanahigatik, hitz bakoitzak esangura desberdina daukalako. Beraz, elkarrizketa eduki ahal izateko hitz bat baino gehiago beharrezkoak dira. Hori dela eta, oso zaila egiten zait hitz bat aukeratzea, baina aukeratu behar badut, “eskerrik asko” hautatuko dut, zerbait ezkertzeko erabiltzen baita eta gainera dohainik da.

R.A.

Anónimo dijo...

Barkatu, baina galdera erantzuteko zuen erantzunak begiratu behar izan ditut, izan ere, erantzun egokia aukeratzea oso zaila dela uste dut. Hitz guztiak garrantzitsuak dira.
Zuek proposatu dituzuen hitz guztiak ondo iruditzen zaizkit. Baina, “mesedez” hitza aukeratuko nuke. Bi arrazoigatik: lehengoan, hitz honek errespetua eta heziketa adierazten duelako eta bigarrenean, besteen errieta egiteko erabili ahal delako.
A.B.

Anónimo dijo...

Nire ustez, hitz guztiak oso garrantzitsuak dira. Dakigunez, batak beste batak baino garrantzitsuak dira baina denak beharrezkoak dira. Hizkuntza guztietan gauza berdinak gertatzen dituzte, hori da, zuk ez badakizu hizkuntza bat ondo hitz egiten, hitz batzuekin zainduko dituzte. Adibidea: Egun on, kaixo, eskerrik asko… Hitz hauek hezkuntza dira eta garrantzitsuak dira.
Maria A2

Anónimo dijo...

Hitz askok garrantzitsuak dira, haiek gabe ezin genuke komunikatu. Baina nire ustez garrantzitsuena da "eskerrik asko", oso gutxi erabiltzen dugu eta. Egia da baita "barkatu" edo "egun on" inportateak direla ere, baina eskerrak emateak lanak kostatzen zaizkigu. Nori ez zaio irribarrea ateratzen eskertzen dionean? Gutxi balio du eta gutxitan egiten dugu. Umeak zein agureak pozten dituzte eskerrak. Honek esan nahi du zerbait ondo egiten duzula, eta honek komunikazio batean garrantzi handia dauka.
C.R.