2011/12/09

ZENBAT BURU HAINBAT …

Gizonek egunean hemeretzi aldiz dute sexua buruan; emakumeek, berriz, hamar. Gizonek bi buru omen dauzkate; emakumeek, berriz, bakarra. Datu hauek ikusita eta eragiketak eginda, kontuak ondo ateratzen dira: hamar hemeretziaren erdia da, gutxi gorabehera.

Honek guztiak behin andre batek esandakoa gogorarazi zidan. Bere ustez, gizonei berdin zaie “zuloa”, bertan sartu ahal badute eta, gainera, horrelaxe esan zien seme-alabei. Entzutean gogorra iruditu zitzaidan, baina aurreko datuok jakinda, andre hark bete-betean asmatu zuelakoan nago.

Badirudi honen azalpena genetikan dagoela, gizonek behar biologikoez pentsatzen dute, emakumeek baino gehiagotan sikiera. Ez dakit, agian hementxe egon daiteke emakume eta gizonen arteko desberdintasunik handiena, esan beharrik ez baitago emakumeek buru bakarra izanda ere neurona gehiago dituztela gizonek bi buruetan baino, ezta?

7 comentarios:

Anónimo dijo...

Gezur hutsa da. Pertsonaren arabera da, izango dira emakumeak egunero behin baino gehiagotan sexua buruan daukatenak eta gizonak gustiz kontrakoa gertatzen zaienak. Egunaren arabera gehiago pentsatuko da sexuan ala ez, azkenean eragile desberdinek zerikusia handia daukate gure guararian.
Litekeena da gizonek emakumeek baino gehiago pentsatzen dutela sexuan, gizonek bi buru eduki ahal dute baina baita esan omen da ere neurona bakar bat daukatela eta agian erabiltzen dute horretarako. Hau batek daki!
C.R.

Anónimo dijo...

Emakumeok buru bat bakarrik daukagun ideia hori neuk behintzat ez daukat batere argi. Nire ustez, gaur egun gehienok, bai gizonek, bai emakumeok, badakigu maitasuna eta sexuaren artean bereizten. Antzina emakumeak engainatzen saiatzen zen gizonek nahi zutena egin zezaten, baina gaur egungo neskak gizonak baino azkoz zuhurragoak dira. Gainera, ez dut uste gizonek edozer onartzen dutenik. Sexuaren aldetik, ezagutzen ditudan pertsonarik mizkinenak gizonak dira, ez baitie edozein emakumek balio. Aitzitik, generoaren arabera sexuarekiko jarrera desberdina dela uste dut. Emakumeok, gizonik gehienak ez bezala, burua hotzago mantentzeko gai gara eta, horrela, harremanak, bai azalekoak, bai finkoak, hein batean behintzat kontrola ditzakegu. Gizonek ez dute zuhurtasun hori garatu beharrik izan, eurei ere egoera komeni zaielako. Guztiok onartuak izan nahi dugu, sexuarengatik edota maitasunarengatik, horixe da elkartzen gaituena.
Ana Pi.

Anónimo dijo...

Gizonak egunean hemeretzi aldiz dugu sexua buruan? Hemeretzi aldiz bakarrik? hori asteburuak kontatu gabe, ezta? nork egin du ikaste hori? eta batez ere, zertarako balio du? gizonek emakumeek sexuan baino gehiago pentzatzen dugula jakiteko? Mesedez..., textua irakirri baino lehen dagoeneko genekien.

Taxtuak genetikari buruz hitz egiten du eta genetikagatik sexuan gehigago pentzaten dugula dio, baina nire uztez matematikagatikik izan da. Asalduko dut. Munduan gizon bana zazpi emakeme daude, orduan, baino emakume gehiago izatean, normala da guk sexuan pentzatea denbora osoa, ez daukagu erremediurik.

Izadia jakintzua da eta ezin da beren kontra joan

M.A.M.

Anónimo dijo...

Nire ustez sexuari buruz hitz egiten dugunean, sarritan ez dugu egia osoa esaten, batez ere, lagunen artean, eta gauza bera gertatzen da inkesta baten aurrean. Izan ere, gezurren bat edo beste esan ohi dugu, eta gero harrituta geratzen gara ateratzen dituzten datuekin. Eta zer esanik ez, datu horien azalpenekin, hori bai dela barregarria!.

Gaur egungo gizartean normaltzat hartzen dugu sexuan pentsatzea, eta praktikatzea ere. Lehen sexua tabu zen emakumeontzat eta ezin genuen ezertxo ere esan gure gurariei buruz, baina orain ez dago ezberdintasunik gizonen eta emakumeen artean, sexuari buruz hitz egiteko, ez behintzat.

C.G. Gurutzeta

S. G. (Gurutzeta) dijo...

Nik ulertzen ez dudana da zertarako egin duten inkesta hori denok dakigun gauza bat frogatzeko. Ez da gauza berria gizonek emakumeok baino gehiago pentsatzen dute sexuan, baina ez da ere eskuak burura eramateko arrazoia.

Bere hormonek gizonei emakumeei baino gehiago sexuan pentsarazten diete. Emakumeok ere horretan pentsatzen dugu, baina gure sena da familia zaintzea eta seme-alabak babestea. Hala ere, gizoneko sen primitiboa da gure espeziea mantentzea eta, horregatik, sexua buruan daukate emakumeok baino gehiago, baina ez dut uste egun osoan gauza berean pentsatzen dutenik.

S. G. (Gurutzeta) dijo...

Norberak nahi duena egin dezake bere bizitzarekin. Nik ezin dut esan gauza bat ondo edo txarto dela, baina egia da ez nuke inoiz horietako landare bat nire etxean edukiko, porruak erretzen ez baititut. Badauzkat ezagun batzuk maria erretzen dutenak eta ez dakit landarea etxean daukaten, baina kasu horretan normala irudituko litzaidake.

Hala ere, badago jendeak etxean landare asko dauzka gero gazteen artean saltzeko eta horretatik onura ateratzeko. Hori, nire ustez, ilegala da. Azken finean, maria droga hutsa da eta kontsumoa ilegal batetik onura ekonomikoa ateratzea da deitoragarria.

A.C. Gurutzeta dijo...

Iruzkin nahiko klasistak irakurtzen ari naiz, estereotipoetan oinarritutakoak. Ez dut ukatzen gizonok emakumeek sexuan baino gehiago pentsa dezakegunik, baina esan gabe doa denok, bai gizonok bai emakumeek, sexuan pentsatzen dugula.

Sexua, zorionez, tabu gaia izatetik normaltzat hartzen den gaia izatera pasatzen ari da, itxaropentsua behintzat.

Umeei gai arrunt bezala tratatzen irakatsi behar diegu, neurriz, baina gai arrunt bezala eta ez blogaren sarreran andre horrek bere seme-alabei azaltzen zien bezala. Horrek aurreiritzi zaharrak indartzeko baino ez du balio, XX. mendeko ideiak indartzeko,baina... XXI. mendean gaude lagunak!