2011/12/16

HARTU ETA PASA

Lo seko. Horrelaxe geratu nintzen porro bat erre nuen lehenengo aldian, bigarrenean eta hirugarrenean. Ni lo eta beste lagun guztiak poz-pozik, barrezka.

Lehenengo hartan mendian geunden. Patata tortilla bokatak irentsi eta gero, garagardo batzuk hartuta, koadrilako nagusienak starlux bezalako harritxo bat patrikatik atera zuen eta zer zen galdetu zigun. Inork ez zuen ideiarik. Marroi koloreko horri su eman, bigundu eta kontrabandozko Winston batez nahastu zuen. Aitonak erabiltzen zuen zigarreta-paperean bildu, piztu, zupada eman eta aldemenekoari pasa. Aldamenekoak, urduri baino urduriago, guztioi begiratu eta beste zupada bat eta pasa. Horrela niri ailegatu arte. Nik, Adanek bezala Evak madaria eman zionean, begiak itxi eta barruraino … Ez dut gehiago gogoratzen. Lo seko geratu nintzen.

Pare bat ordu beranduxeago esnatu nintzen kriston ajearekin, erdi zorabiatuta eta bakar-bakarrik. Putaseme horiek ospa eginda, hortxe nengoen mendi puntan. Gero enteratu nintzen eurek ere ez zekitela nola jaitsi ziren menditik herriraino. Antza, bakoitzak ahal izan zuen moduan heldu zen etxera.

Beste bietan berdin, lo eta lo; baina kanpin-denda batean eta lagun baten txaletean.

Berriro ez dut erre eta ez dut erreko. Usainak ere nazka ematen dit.

Eta, nolakoa izan zen zuen lehenengo aldia?

12 comentarios:

Anónimo dijo...

Egia esan, ez dut gogoratzen noiz izan zen lehenengo aldia. Nire ustez, ez dut gogoratzen ziur aski gauza handirik nabaritu ez nuelako. Mungiako jaietan izan zelakoan nago baina, esan bezala, ez nuke lehenengo alditzat hartuko. Askoz beranduago, porro oso bat erre nuen eta eragina ez zitzaidan batere gustatu. Lasaigarria zela ematen zidan, baina sentzasio faltsua iruditu zitzaidan. Ez ditut atsegin kontrola galduerazten diguten gauzak. Ezin dut ulertu zergatik iruditzen zaien pertsona askori dibertigarriak direla. Beldur diot adimena edo gorputza ezin menderatzeari.
Ana Pi.

Anónimo dijo...

Oraintxe ez dut asko gogoratzen nolakoa izan zen zuen lehenengo aldia. Asko denbora pasa du. Ez dakit zenbat urte dauzkadan, uste dut hamasei urte dauzkadala eta seguru naiz, nire eskolako lagunen izan zen. Eskolako parkearen ondoan nire lagunek eta biok egun batean geratu gara eta han ( ez dakit nork ekarri duen porru bat) eta guztiok erre dugu. Nik gaizki kalte egin dut, ez zait ezer gustatu eta besteok ere ez. Nire lehenengo esperientzia oso txarra zen.
Maria A2

Anónimo dijo...

Ez zait porroak erretzea guztatzen, egia esan, ez zait erre guztatzen. Nire lehengo aldia ez dut ondo gogoratzen. Nire lagunekin egon nintzenela eta batak porro bat egin zuenela, uzte dut. Denek probatu zuten eta nik ere bai. Nire txanda heldu zenean, zupada bat eman nuen eta eztul egiten hasi nuen. Denak barre egiten hasi ziren. Orduz ez dut gehiago erre eta usaina ere eragozten zait.
Josean A2

Anónimo dijo...

Ez dut gogoratzen nire lehenengo aldia,uste dut adoleszentzian izan zela.Baina ondo gogoratzen dut beste aldian hogei urteekin Gabon Zaharra ospatzen.Lagunekin txoko batean egon nintzen eta lagun bat porro bat piztu zuen eta nik kalada batzuk eman nuen eta oso txarto ipini nintzen,gero nire lagun mina etxera eraman behar zuen eta ohera sartu nintzen argia pizturekin.Ez zait gustatzen erretzea eta porroaren usaina higuin eman dit.

c.p.

Anónimo dijo...

Nik ez dut inoiz erre porro bat, beraz ez dut lehenengo aldia eduki. Nire lagunek ez zuten porrorik erretzen, orduan, ez zuen erretzea ala ez aukeratu behar

C.H.

Anónimo dijo...

Lehengo aldiz ondo gogoratzen dut, nola ez?

Oraindik eskolan nengoen, hamasei urte neukan eta neska batek ekarri zuen tabako paketean.

Errekreoan egon bitartean eskolaz kampo joan ginen eta han neskak porroa piztu zuen. Poliki poliki koadrilaren artean eta eskuz esku porroa pasatu zen.

Esan behar dut zorabiatuta nengoela eta bat-batean eskaileratik behera erori nintzela.

Horregatik esan dut nola ahaztu dezaket nire lehenengo aldia.

T.R.

Anónimo dijo...

Nik uste dut hamasei urterekin gutxi gorabehera probatu nuela, baina ez nuen dena erre, klaseko lagunkidekin izan zen.

Duela asko klaseko irteerara lagunkide batzuk erre zuten, orduan, ikusguratik besteak probatu genuen. Gaur egun nire lagunen batzuk erretzen dute baina nik ez, nik zigarroak bakarrik erretzen ditut eta oraindik nahikoa da.

Nire esperientzia normala izan zen, hori bai, asko barre egin nintzen erre nuenean baina jende guztiekin ez da berdina beste pertsonei gaizki egiten zaie.

ELI A2

Anónimo dijo...

Egia esan, hamalau urterekin zela uste dut. Nire lagunekin warner brosen zen eta esperentzia ona zen, ordea gendea bere lehenengo aldiz esperentzia txarra da ez dakit zergatik.
Orain nik ez dut porroak erretzen eta tabako ere ez. Porroak probatu ondo dago baina probatu bakarrik ero getatzen duzuelako.

V.B. A2

Anónimo dijo...

Nire lehenengo aldia ez dut gogoratzen noiz izan zen, baina egia da oso ona izan zen errepikatu dudalako...jiji

Oraintxe bertan ez dut erretzen egunero, baina noizean behin nire laguneekin erretzen dut, barre asko egiten dugu.

Niri ez zait gustatzen drogarik, baina nire ustez bateratua ez da drogarik, ea, droga da baina alkohola eta tabako bezala.

leoneko unibertsitaea nengoenean gauero bateratuak erretze nituen, lo egin nahi nuenelako, eta oso ona ziren.

X.S.R.

Anónimo dijo...

Normalean ez dut erretzen eta ez dut gogoratzen zein izan zen nire lehenengo aldiz, ordez, oso ziur nago zein izan zen nire lehenengo "mari"-pastela.

Ondorioak azkar agertu ziren eta benetan nahiko gogorrak. Zalantzarik, egun berezia izan zen eta izan ere, hurrengo eguna ajeri izugarria neukan. Horrez ez dut ahaztu.

GU.

Anónimo dijo...

Ni ez naiz erretzailea beraz, inoiz ez dut erretzen zigarrorik ezta porrorik ere.Ez dut ulertzen zergatik erretzen duen jendeak baina badirudi porro bat edo bi erretzen badituzu sensatzio ona edukiko duzula. Gaixotasun bat pairatzen duten batzuek noizean behin erretzen dute eta horrela mina arintzea lortzen dute edo behintzat hori esaten dute, agian aitzikia bezala.
Nahiz eta usaina gogaitu ez, ez dakit zein onura ateratzen duen jendeak hortik. Horregatik ez dut denborarik eta dirurik galduko porroak errez.
C.R.

Anónimo dijo...

Nire lehenengo aldia ondo gogoratzen dut.Nojan zen kamping batean.Ni hamabost urte nuen eta aste santua zen,ni eta nire lagunak joan ginen Nojara oporrak pasatzera.Lehenengo egunetan , eguraldi ona egin zuen eta parrandaz atera ginen,baina egun batean euria egin zuen ,ni eta lagun bat mendiko dendan geratu ginen eta momentu batean nire lagunak porro bat egin zuen ,erretzea hasi genuen eta gau erdia erretzen pasatu genuen.Ondo pasatu genuen baina hurrengo eguna nik buruko mina nuen eta zorabiatu esnatu nintzen eta sentzasio hori ez zitzaidan gustatu,horregatik eta tabakua nahiago dut porro gutxi erre du

EKAITZ A2