2011/12/16

MARIA ETXEAN DAGO

Inor ez da harritzen norbaitek etxean maria landarea daukala esaten duenean. Izan ere, nork bere kontsumorako edukitzea ez omen da delitua. Baina bakarra barik plantazioa dagonean sortzen da eztabaida, kasu honetan, dirua erraz irabaztea bilatzen baita. Hala ere, batzuen ustez, bakarra edo plantazioa edukitzeak ez dauka zerikusirik, ez bata ez bestea ez baita delitua, egunotan egunkarian kontrakoa adierazi badigute ere. Nik, egia esan, ez dakit zer pentsatu, are gehiago erabilera arautu behar dutenak ere ados jartzen ez badira beronen erabilerak terapeutikoa izan behar duen. Beraz, zer esanik ez plantazioa edukitzeari buruz.

Eta zuek, zer uste duzue?

6 comentarios:

Anónimo dijo...

Ez dut uste delitua denik etxean bi landare edukitzea edo plantazioia ere ez.
Behar duen jendea badago horregatik Maria etxea dauka.
Maria naturala da horregatik esin da txarra izan.
Ni ez naiz erretzailea baina izaten banaiz,etxean Maria edukiko dut.

Yara. A2

Anónimo dijo...

Maria edo kostoa maiz hartu duten nire ezagun guztiek ondorio txarrak nabaritu dituzte, esanak esan. Beraz, ez naiz halako gauzen kontsumoa sustatzen den ezeren aldekoa. Garuna hondatzen dute eta hori da, nire ustez, bizitzan gerta dakigukeen gauzarik txarrena. Bitxia da entzutea naturalak direnez gero, ezin direla txarrak izan. Perretxiko pozoitsuak eta arsenikoa naturalak ere badira eta, hala eta guztiz ere, jendea hitzen da eurek jota. Oso kasu muturrekoetan baino ez lirateke hartu behar izango. Gaixotasunak sendaezinak direnean, adibidez, baina ez gaixotasun kroniko guztietan. Nire senide hurbil bat badauka gaixotasun kroniko bat, min handia jasaten du eta, aitzitik, ez litzaioke inoiz maria erretzea bururatuko. Marihuanak botikek eragiten dituzten ondorio txarrak eragin gabe mina aritzen dutela esaten dute batzuek, baina zein ondorio izan daiteke lerdo geratzea baino txarragoa? Niri min kroniko bat sortuko balitzait, adimena behintzat mantendu nahi izango nuke.
Ana Pi.

Anónimo dijo...

Nire ustez, ia denok Mariaren ondorioak ezagutzen ditugu, bai onak eta bai txarrak.

Pertsonaren arabera mariaren ezaugarri hauek erabiliko ditu bere modukoa.

Badago pertsonak maria erretzen dituztela kolokatzeko eta beste batzuek,ordea, bere ezaugarri onak aprobetxatzen dituzte pomadak egiteko, infusioak prestatzeko... azkenean maria terapeutiko moduan erabiltzen dute.

Egia esan, mariaren pomadak oso onak dira. Batzuek minak kentzen ditu eta ere esango dizuet hidratatzaile ezaugarri handiak dauzkala mariaren pomadak.

Ez dut uste, jendea maria etxean daukala aberatsa izateko, baizik eta gustora daukanez etxean mariaren landareak labortzen ditu bere kontsumo propia egiteko.

Beraz, jendea egin dezake nahi duena eta kalte egiten ez badigu...
Zergatik aurka egon behar dugu?

TANIA R

Anónimo dijo...

Badirudi datorren urtean marihuana kontsumo arautuko duela Eusko Jaurlaritzak.
Nire ustez, Euskal Herrian tolerantzia handia dago gai horretan. Denok ezagutzen dugu maria kontsumitzen duen jende askok eta badaude marihuanaren kontsumo ludiko zein terapeutikoaren aldeko elkarte batzuek. Zoritxarrez, gaur egun dena da klandestinoa, horregatik ondo deritzot lege berriari.
Nire ustez lege berria aproposa izango da marihuana terapeutikoa lortu ezin duten gaixoentzat. Baina legearekin batera marihuana kontsumoaren ondorioei buruzko informazio gehiago behar dugu.

C.G. Gurutzeta

Anónimo dijo...

Eusko Jaurlaritzak datorren urterako lege berri bat atera nahi du. Lege honetan plantazioa etxean edukitzen baduzu ez du delitutzat hartuko. Nire ustez ondo dago landare bat etxean edukitzea nork bere kontsumorako baina plantazioa beste gauza bat da. Ziur nago batzuek negoziotzat hartuko dutela eta diru pilo bat oso erraz irabaziko dutela . Burura etortzen zait film " El jardin de la alegria" non emakume helduak ez zeukan dirurik eta behar zuen ahalik eta lasterren, eta plantazioaren dela medio lortu zuen, baina film bat besterik ez da. Errealitatean beste aukera batzuk izan beharko lirateke jendeak dirua erdietsiko droga saldu behar gabe.
C.R.

Anónimo dijo...

Badakigu mariak bi erabilera daukala saskiak egiteaz aparte, "ondo pasatzeko" eta gaizotazun batzuen sintoma asko tratazeko. Bigarren tendentziak maria debekatuta egotea egiten du. Farmazeutika askorentzat ez da errentagarria maria legala iztea, adibidez, epilepsia tratratzea izugarri merkeagoa izango litzateke maria legala izango balitz, horretaz gain ahal dutena egingo dute hori ez gertatzea. Tabakua kaltegarria da bakarrik, minbibizia, arnas gaizotazun asko... eragiten du eta hala ere, legala da. Zergatik?

Momentu honetan maria bi lortzeko moduak daude: Kameio bilatzen,edo zure landare landatzen. Baina kontuz, badaude kontzumo personala kontsideratzen den kantitatea, kantitate hori baino gehiago badaukazu trafikoa kontsideratzen den eta delitua da. Ginera, etxebizitza batean are gehiago pisu batean mariaren plantazioa bat edikitzea ez da erreza, batez ere elektrizitate handia behar duzulako.
Nire ustez, lauz pa bost landare naikoa da partzon batentzat urte batean kontsumo egoki batekin. Beren etxean egiten badute, ni ez naute batere molestatu.

Gogoratu: neurritasunarekin erre, zure erantzukizuna da.

M.A.M