2012/01/27

PLAZER HANDIZ

500garren sarrera da gaurkoa. Ez da marka makala! Zenbaki polita, borobila eta indartsua. 500 esaten dugunean lasai asko geratzen gara, ufff! Dena eta, gainera, ondo egin dugula ematen du. BOSTEHUN, txo.

Ziur aski istorio honetan hasi ginenean ez genuen zifra honetara helduko ginela pentsatzen. Egun haietan bostehun entzutean, mendi magalean tontorrera begira dagoen mendizalearen sentsazioa izan genuen: hortxe, baina urrun.

Baina, pazientziaz eta tentuz lortzen da dena.

Gai guztiak tratatu ditugu eta batzuk behin baino gehiagotan edo modu desberdinetan. 500garren sarrerako zerbait berezia pentsatu behar orduan. Berezia bai, baina zer? Ideiarik ez. Zaila egiten zaigu gaurko sarrera zeri buruz egitea, beraz. Desiotan egon gara zenbaki honetara heltzeko eta orain ez dakigu zer idatzi.

Ez zaizue inoiz gauza bera gertatu? Gauza bat lortzeko irrikan egon eta eskuan duzuenean ezer berezirik ez . Hutsik, zer egin jakin gabe. Beharbada plazerra ez dago lorpenean, ahaleginean baizik.

21 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Zorionak! Polita izan da ibilbidea. Baina zuek ezagututa, seguru nago ez zaretela Mendibilen gailurrera (500m) iritsita konformatuko. Zain dituzue Anboto, Anie eta zergatik ez… Shisha Pangma. Kranpoiak jantzi eta goazen!

(JML)

euskerabili erabiltzaileak esan du...

Eskerrik asko JML. Hurrengo tontorrean ere elkartuko gara.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

ZORIONAK!!!
Bai, behin baino gehiagotan gauza bera gertatu zait. Hainbeste ahalegin egin ondoren, eta helburua lortu eta gero, sentsazio arraroa daukat. Agian, helmuga lortu eta gero ezer egin gabe geratzen naiz, edo pentsatzen dut helburua lortzean zerbait aldatuko dela eta gero konturatzen naiz gauzak bere horretan jarraitzen direla. Baina, neuk, behintzat, nahi dudana betetzen dudan bakoitzean izugarri ondo sentzitzen naiz neure buruarekin.

R.A.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Zorionak!Zuen lorpenagatik ,baina ordaindik sarrera askoz gehiago egin dezakezue .
Niri batzuetan gauza bera pasatu zait ,hau da, adibidez azterketa bat gainditu nuenean eta denbora handia behar dut gainditzeko, baina gero gainditu nuenean konduratzen naiz gauzak berdin jarraitzen dituela ,hori dela eta , nire ustez ,garrantzitsuena ahaleginean dago eta ez lorpenean ,gero lorpen lortzen denean ez daukadalako ezer berezirik esateko .
Jose

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Hasteko, zorionak eta eskerrik asko zuen lanagatik.
Jakina, askotan gertatzen zait gauza bera, zer edo zer lortzen dudanean, momentu batengatik pozik sentitzen naiz, baina momentu hori izugarri arin pasatzen da eta hutseko sentipenarekin uzten nau. Bizitza horrela da, proiektu batetik bestera goazen baina inoiz ez daukagu helburura heltzeko sensaziorik.
Aurrean beti izango ditugu bide berriak, beldur berriak eta aukera berriak. Gauza inportantena da tontorrantz ikustea eta zuek esan duzuen arabera, pazientziaz eta tentuz lortzen da dena.

D.T. 1B

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Zorionak! Gogorra izan behar izan zuen, baina objektibo bat lortzen duzuenean dulantzi handiaz bete duzue. Kik hori ezagutzen dut, poz handia betetzen duzuenean ahalegin hadi bat eta gero, helburutik atzera begiratzen duzuela inportanteena da. Oraintxe bertan bi objektibo dauzkat, eta oso gogor borrokatuko dut lortzeko. Bata euskera da. Asko kostatzen zait baina lan handiarekin lortuko dut, seguru nago.
Josean A2

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Zorionak!!
Pertsonak oso konformagaitzak gara,gauza bat lortzen duguenean besta bat berria bilatu nahi dugu egiteko.Hasieran zerbait lortzen duguenean pixka bat garrantzi ematen dugu baina gero ahazten dugu zenbat kostatzen dugun lortzeko.

c.p.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Hasteko esan nahi dut zorionak ,gogorra izan dela uste dut baina lortu duzue eta orain 1000garren sarrera lortzea izango da zuen helburua.
Nik pentsatzen dut askotan helburua lortzean dena ahazten dela eta inork ez duela gogoratzen helburua lortzeko asko eta gogor lan egin behar izan dela ,bukatzeko nire ustez gauzak lortzeko lan asko egiten duzunean hobeto ospatuko duzu.
EKAITZ A2

euskerabili erabiltzaileak esan du...

Eskerrik asko berezia gure eskuetatik pasatu, orain gure klaseetan egon ez eta oraindik blogean idazten jarraitzen duzuenoi.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Batzuetan ez dakigu zer den zoriona eta nola lortu, horregatik zorionaren bila ibiltzen gara. Baina, zoriona gure eskuetan dago eta lortzea ez da hain ezinezkoa. Sarritan ez ditugu gure nahiak lortu edo gutxienez hori pentsatzen dugu. Gehienetan gure desioak ez dira gureak, ondoko desioak baino. Bizkaikorrak gara, gure ondoko zortearen inbidia baitugu. Baina gure buruari begiratzen badiogu, gauza izugarriak aurkituko ditugu, benetan. Eta zoriona gure eguneko gauzekin gozatzea besterik ez da, gure umerekin jolastea, gure lagunarekin kafea hartzea, film ona ikustea edo 500garren sarrera heltzea, hain zuzen ere. Horrexeagatik eta nire bihotzearen barrutik zorionak opa dizkizuet.X

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Coelho esaten duenez bere liburu xelebrean, ibilbidea helmuga baino zerbait interesgarriagoa bihurtzen da.

Zorionak gazteak,

G.U.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik uste dut arazoa dagoela geratzen garenean zenbatzera ia zenbat gauza lortzen ditugun. Lortzen dugun gauza kontabilizatu behar dugu, arazoa da bakarrik ikusten duguna helmuga eta ez gara begiratzen bata eta beste aldera ibiltzen garen bitartean. Adibidez, garrantzitsuena ez da asterketa bat gainditzea, garrantzitsuena da erabili ikasi duzun jakitea.Dena den Zorionak eta segi aurrera.
RJ 1B

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Zorionak!!! Badakit denok gauza bera esaten dizuegula, baina benetan pozten gaitu.
Hainbeste ahalegin izan ondoren azkenean beti helburua lortzen da. Egia da hara ailegatu arte bidea ez dela erraza, baina erdiesten dugunean sentsazio ona nabarituko da. Honek guztiak bultzatu behar gaitu jarraitzera ahalegintzen beste gauza batzuk lortzeko.
Gure bizitzan bakarrik da ezinezkoa saiatzen ez dena.
C.R.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Zorionak! zihur nago, blog hau,erreferentzia-puntua izango dela ikasleentzat. Guk gogor ikasi beharko dugu, zifra gehiago batera zuek heltzerako.
Gauza inportante bat nahi duzunean eta asko lan egiten duzu, lortzen duzuna finalean.
Nik uste dut, zuen objetiboa bi mila sarrera heldu ahalko dela, horregatik, datorren astean idatziko dut blogan.

Alberto A2

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Orain arte ez nuen bloga ezagutzen, baina 500 sarrerak...zorionak!!
Normalean objetibo bat lortu nahi dugunean gure indartsu osoak ipintzen dugu, eta lortzen dugunean indartsurik gabe geratzen gara, baina laster neure buruan beste objetibo bat edukiko dugu eta berriro motibatuta egongo gara.
C.F-1B

euskerabili erabiltzaileak esan du...

Eskerrik asko eta ongi etorri aste honetan idazten hasi zaretenoi.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire lehenengo esperientzia blog batean hau izan da.Ez nuen inoz uste ordenagailu bat euskera ikasteko erabiliko nuenik,baina hemen nago.
Lan bat egin bitartean ahalegin handi bat egin behar dugu ,mugara heltzeko,irudipenak kontserbatzeko,lorpenak lortzeko baina dena amaitzen denean,egia da, huts geratu gara.
Orain momentua da ospatzeko,baina hurrengo gaia biharko prestatu behar duzue.Nire buruari galdetu diot zeri buruz izango den.Ezkerrik asko zuen lanagatik.
I.V.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Zorionak! Neuk behintzat urteak dira esandakoaz jabetu nintzela, hau da, sarritan bidea dibertigarriagoa dela, helburua baino. Baina ez beti. Batzuetan, oso gaizki pasatzen da zerbait lortzeko, eta azkenean, eskuratzen dugunean, hutsik sentitzen gara zereginik gabe geratzen garelako. Denbora tarte bat pasata, lortutakoa benetan den bezala balora dezakegu. Are gehiago, zenbat eta zailagoa helburua, orduan eta gehiago estimatzen dugu. Nire ustez, honek mendekotasuna sor dezake.
Ana Pi.

Lmb erabiltzaileak esan du...

zorionak! zerbait berezia pentsatu behar zenuen, eta egin zenuen. Ni nahiko berria naiz hemen baina inoiz ez dut ikusi hainbeste jende idazten.

Niri ere gauza bera gertatzen zait. Sarritan gauzak lortzen ditudanean ez naiz sentitzen pentsatzen nuen bezala. Bizitzan beti behar dugu helburu bat bizidunak sentitzeko eta aurreratzeko, baina egia da gure arrakastak gozatzen ikasi behar dugula. Noizean behin, nahiz eta beti korrika ibili, gelditu behar dugu atzerantz begiratzeko eta gure lorpen txiki guztiak baloratzeko.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Zorionak eta eskarrik asko zuen lanatakik, lan hau oso gogorra delako. Orain 1000garren sarrera lortzea. Nik bi objetibo dauzkat, motorraren karneta eta euskata. Lehenengo objetiboa lortu dut baina euskera motorraren karneta baina zailagoa da baina patsienziarekin.

V.B A2

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

zorionak euskerabilira 500 garren sarrera lortzeagatik. Ez dakit zenbat denborarik honekin eramango duzue , baina, nire ustez, ikasleentzat oso ondo dago, horrela gehiago ikastera laguntzen digu.

Nik normalean ez dut idazten astero baina beti egiten dut, hori bai, laster edo berandu. Baina 500 zifra handia da eta oso ondo dago ,denborarekin gehiago izan da seguru.Ni euskaltegian joaten naizen bitartean egingo dut,nire objetiboa euskara hitz egitea eta erre uztea da. Ez dakit lortuko baditut baina saiatuko ditut.