2012/01/27

KOMUNIKAZIOAREN IZENEAN

Asko dira hezkuntza baten ikas-prozesuan emaniko aldaketak. Dagoeneko zahar geratu dira aspaldiko metodo haiek, buruz ikasitako pasarte haiek (ama, atea …), ikasleei zer esan nahi zuten jakin gabe arrapalada batean errepikarazten genizkienak. Zorionez, gaurko metodoetan komunikazioa da garrantzitsuena, ikasleek komunikatzen ikastea, idatziz zein ahoz entzuleari mezua helaraztea.

Hala ere, bada oso argi ez dudan kontutxo bat, komunikatze prozesu horretan hizkuntza bat galtzaile atera behar ote den, alegia. Komunikatze-prozesu horretan hizkuntzak bere nortasuna, ezaugarriak, berezitasunak galdu behar ote dituen.

Nork ez du inoiz bere hizkuntzara itzulitako idazki eskasa irakurri, hizkuntza hori idazlearen lehenengo hizkuntza ez delako edo egileak menperatzen ez duelako, edo …? Seguru nago denoi noiz edo noiz pasa zaigula eta nire zalantza da: zer egin behar da halakoetan, zuzendu? helburua komunikatzea bada eta, txarto idatzita egonda ere, kapaz izan bagara ulertzeko, onartu behar dugu?

Oharra: euskaraz hamaika adibide topa ditzakegu egoera ilustratzeko, baina aurtengo oporretan Vietnamen txango batean emandako orritxoa aproposagoa iruditu zaigu. Lastima “Charlie” hauek euskara ez jakitea, bestela xelebrea zatekeen itzulpena!

8 comentarios:

Anónimo dijo...

Kartel hau bezalakoaren bat ikusten dudanean oso barregarria iruditzen zait. Gainera, horrelakoak leku askotan aurki ditzakegu. Baina, nire ustez, nahiz eta ulertzeko kapaz izan, egoeraren arabera ohar hauek onartezinak izan beharko lirateke, adibidez, tresnaren baten argibideak izanez gero, ondo itzulita egon behar direlakoan nago, ezbehar bat gerta ez dadin.

R.A.

Anónimo dijo...

Helburua komunikatzea da, baina batzuetan eginkizun ezinezkoa da. Orokorrean, gaur egun oso gutxi irakurtzen da eta azkenean hori nabaritzen da.
Mezu elektronikoen inoiz ez dugu ondo idazten eta azkenean txarto hitz egiten amaitzen dugu.
Itzulpenak egitea beti lan zaila izaten da eta sarritan akats batzuk egiten dugu, baina lehen bait lehen gure hizkuntzan ondo idaztea eta hitz egitea ikasi behar dugu. (Aizu, barkatu nire akatsak hala ere...;-D)

D.T 1B

Anónimo dijo...

Ondo hitz egin behar dugu eta idatzi ere bai. Nahiz eta elkar ulertzeko kapaz izan, saiatu behar dugu hizkuntza ondo jakitea. Nire ustez, ez da bakarrik komunikatzeko helburua, idazketa ere zaindu behar dugu, bestela esaldi xelebreak aurkituko ditugu gure ingurunean eta ez hizkuntza serio bat. Gaur egun bai egunkarietan, bai aldizkarietan, bai internetan, artikuluak, azalpenak, baita mexuak ere ikusten dira, eta normalean, ondo idatzita daude. Neu, adibidez, ondo idaztea saiatzen naiz, baina, beno, oraindik ikasten ari naiz, beraz, oker egiten dut, baina nire komentarioak argitaratu baino lehen birritan edo hirutan irakurtzen ditut akats ez egiteko, akats egiten ditudan arren... Seguraski, “Charlie” moduko esaldiak ere idazten ditut... Barkaidazue! Egia esan, gustatuko litzaidake xelebre izatea, esaldi dibertigarriak idazteagatik, txarto idazteagatik baino.X

S. G. (Gurutzeta) dijo...

Gai horri oso interesgarria deritzot, nire lanak lotura izugarria baitauka hizkuntzekin. Itzulpenak egitea ez da hain erreza (nahiz eta normalean kontrakoa pentsatzen den) eta eskarmentu handia izan behar da. Tamalez, jende eskasak ematen dio behar beste garrantzia itzulpen onak egiteari eta nahiago du Google Translator erabili, itzultzaile profesionala baizik. Horregatik, gero eta esaldi xelebre gehiago ikusi ohi ditugu, Txinatik etortzen diren tresnetan, adibidez. Oso arrunta da ere eskatzea Ingalaterran uda pasatu zuen auzokideari itzulpena egiteko.

Itzultzaileen tasak garestiegiak direla uste du jendeak, baina gero argazkian agertzen diren esaldiak ikusita, merezi du, nire ustez, itzultzaile bat ordaintzea, ez baikara konturatzen itzulpen txar batek gure negozioari kalte egin diezaioke.

Anónimo dijo...

Komunikazioa unibertsala izan beharko litzateke, baina munduan zehar hizkuntz desberdinak daude. Bi edo hiru hizkuntza ikasten saiatzen gara ama hizkuntza jakitea gainera, beste herri batzuetan hitz egiteko. Gehienetan ez gara konturatzen gure hizkuntza ez dugula menperatzen. Ez dakigu ondo idazten ezta hitz egiten ere. Orduan zergatik erakusten dugu harridura atzerritar batek gure hizkuntzan solasaldia edukitzen ahaleginak egiten dituenean? Niri, behintzat, hark zuzentzea nahiko nuke nahasia egiten nuenean.
C.R.

Anónimo dijo...

Nire ustez, halako gauzak onartu egin behar ditugu. Nola ez dizkiogu onartu ba, "Charlie" gizagaixoari? Baina beti ere giro informal batean, edo hiztunak oraindik ikasten ari bada. Onartu ezin dezakeguna da, ustez menperatu behar dugun hizkuntza edozein modutan erabiltzea eta lasai asko geratzea. Nire ustetan, ezagutzen ditudan hizkuntzak gero eta eskasagoak dira. Hitz zuzenenak erabiltzeak gaizki ematen dutela uste dute batzuek, formalegia iruditzen omen zaielako, eta horren ondorioz, gero eta gehiago dira erabiltzen ez diren hitzak. Egoera tristea delakoan nago, batez ere horrela pentsatzen dutenak kaltetuenak direlako, eta konturatu ere ez dira konturatzen.
Ana Pi.

Anónimo dijo...

Oso erreza iruditzen zaigu hizkuntza bat ikastea, batez ere, gure amaren hitza denean. Hala ere, beste hizkuntza desberdin batean zerbait esatea asko kostatzen zaigu. Ados nago iragarpen bat ipintzean ideaiarik onena itzultaile bat hartzea pentsatzen duenarekin baina ez badaukazu dirurik, egiten duzu ahal duzuna eta nire ustez iragarki hori adibide horrelako bat da. Gainera, txarrerako edo onerako adi egoten da eta bere helburua betetzen du.
M.J.

A.C. Gurutzeta dijo...

Denak ez du balio. Hizkuntza baten zuzentasuna mantendu behar da. Itzulpen literalak ez omen dira existitzen, baina esaldien esanahia, esanahiak berak izan behar du eta gramatikaren aldetik, akatsik gabe egon behar da.

Hau lortzea zaila da. Izan ere, guk geuk gure ama hizkuntzan akatsak egiten ditugu, beraz atzerritar bati bere hizkuntza ez den itzulpen bat egitea tokatzen zaionean, ez da harritzekoa akatsak egotea.

Hizketan gaudenean, akats larriegiak baldin ez badira edota esaldiaren esanahia ulertzen bada, behin eta berriro zuzentzea ez da zuzena, baina idazten dugunean, zuzentzeko beharra hortxe dago, batez ere informazio jakin bat eman nahi dugunean.