2012/03/16

BIENA NAIZ

Seme gaiztoa naizela pentsatuko duzue, baina ez. Oso seme ona naiz. Pasatzen dena da amarekin haserretzen naizenean esaten diodala berari entzutea gustatzen ez zaiona. Txikitatik, ika-mika gabiltzanean, bere semea ez naizela eta adoptatua naizela esaten diot. Serio serio esaten diot, berak baino hobeto jakingo banu bezala.

Berak, erdi tontoa naizela intsinuatuz, jaio nintzen egun horretako kalbarioan presente egon zela aurpegiratzen dit. Eztabaida berehala amaitzen da eta amak esaten du azken hitza: zure ama neu naiz, zure aita …

Ez, ez daukat dudarik, nire aita duela mende erdi bat baino gehiago berarekin ezkondu zen gizasemea da. Aitarengandik nortasuna, mala hostia, heredatu dut eta itxuraz, askotan uko egiten badiot ere, ama bezalakoa naiz. Bien aldeko gauzak ditut, biena naiz.

Zuek, noren antza daukazue? Zer heredatu duzue amarengandik? Eta aitarengandik?

12 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik ama Kortezubikoa nuen eta aita Legorretakoa. Bata, Bizkaia sakonekoa; bestea, berriz, Gipuzkoa barrenekoa. Hori horrela izanda, ados jarriko baziren, mugan jaio behar izan nuen: Elgoibarren (egia esan, amak Eibarren jaioa nintzela esaten zidan. Baina nork jakingo du, bada, non jaio nintzen nik baino hobeto?). Bi euskara, bi izateko modu, bi umore-klase, bi futbol-talde (Athletic eta Erreala)... Bitasuna nagusi. Pentsa, horoskopoan ere Geminis naiz eta!

OHARRA: gauza askotan naiz ‘bifidoa’, baina ez guztietan (futbolean ez, behintzat!)

(JML)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire itxura amarengandik heredatu dut eta nire nortasuna aitarengandik heredatu dut. Nire arrebak eta nire anaiak itxura aitarengandik heredatu dute. Nire iloba nire aita bezalakoa da, aitona eta biloba berdinak dira. Nire familiak adoptatzen naizela esaten dit. Egia esan desberdinena naiz. Baina beno, baita politena ere, jejejeje, txantxa da. Dena ploitena nire iloba dena seguru nago.
Josean A2

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik aitaren itxura daukat baita izaera ere.Adibidez, oso burugogorra naiz eta oso etengabea naiz gauza bat lortzeko. Nire amaren itxuratik gutxi daukat. Nire nebak, berriz, nire amaren itxura eta izaera dauka. Horrelakoekin nire amak, behintzat,demostra dezake ni nire aitaren alaba naizela inor zalantzan badago.
M.J.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire amaren itxura dut,batez ere zure sudurra, eta bere aiurri ere,normalean txarra,haserrealdiak direla uste dut.Beste parte dago nire alde ona nire aitaren bezala. Bera oso gizon ona da eta nik hau heredatu dut, nire barru beti esaten dit zuzena egin behar dudala eta hau egitea saiatu dut.

c.p.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Lehenengo eta behin, zorionak munduko aitarentzat! Gaur beren eguna da.
Nire ustez, astearen gaia oso berezia da. Nik ahizpa bat daukat. Beti esaten diegu nire ahizpak amarengandik iruditzen zaiola eta nik ordea, nire aitarengandik iruditzen zaidela. Hau da, nire aita oso urduri eta oso langilea da, nik kualitate horiek dauzkat eta horregatik, pentsatu dut berdinak garela. Ordea, nire ama oso lasaia da eta inoiz ez du urduri ipintzen, eta nire ahizpa beti berdin izaten da. Itxurari buruz, nire ahizpak eta biok amaren sururra dauzkagu eta beste aspektuak nire aitarenak dauzkagu. Gauza bat desberdinak dauzkagu nire ahizpa eta biok altuera da. Gu gure gurasoak baino altuagoak gara. Hamalau urte geneukanean, guk gure gurasoak baino altuagoak ginen.

María A2

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire itxura nire aita bezalakoa da eta nire nortasuna ni ama bezalakoa da, ordea, nire anaia nire amaren itxura daukat baina beno ni politena naiz eta nire anaia txarra da. Baina beno guztiak oso urdiri dira nahiz eta nik pazientzia handia daukat eta guri kirolak asko gustatzen zaizkigu.

V.B A2

Lmb erabiltzaileak esan du...

Nire aitak, zalantzarik gabe, baieztatu ahal du nire aita dela, beren itxura eta nortasuna daukadalako. Txikitan, eskolara joaten zenean, irakasleek ikusten zuten bezain laster bazekiten nire aita zela. Batzuetan, nire amak esaten dit jaio nintzenean berak ez zegoela han pentsatzen du. Nire nebak, alderantziz, nire amaren nortasuna heredatu dute; pazientzia handiagoa daukate eta ez hainbeste mala hostia.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire itxura esaten dutela nire aitarengandik herededatu dut, eta nire nortasuna nire amarengandik herededatu dut, eta oso burugogorra naiz, eta hori nire aitarengandik heredatu dut nire anaia bezala. Nire gustoak desberdinak dira nire familiari dela.

X.S.R boga 1c

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire izaera nire ama bezalakoa da. Nire ahizpak esaten du ezinezkoa dela gure elkarrizketa jarraitzea, gu oso azkar hitz egin ez ezik gai batetik beste batera ere pasatzen dugulako, hizkuntza berezia daukagu.
Txikitatik entzun dut nire begiak nire aitarenak eta bere anaiarenak bezalakoak direla eta gure gorpuzkera antzekoa dela, beno ez zegoen txarto,ondo iruditzen zitzaidan.Une honetan helduagoak dira eta denok konkorra bat daukate eta beren begien azpian burtsa erraldoiak dauzkate, orain bai, kezkatuta nago, baina gauza ona aurkitu dut, ez ditudala begiaren kremak erabiltzen, zertarako?, ezin dut herentziaren kontra borroka egin. Bakarrik gauza bat eskatzen dut, emakumea naizenez, espero dut ez edukitzea haien bezalako tripa.

I.V.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Jendeak nire izaera nire aitarena bezalakoa dela esaten du ,biok oso berritsuak,lasaiak eta jatorrak gara,oso gustatzen zaizkigu kirolak eta abar...
Gero fisikoan, ez dakit noren antza daukadan.Alde batetik, nire amak eta bere ahizpak beti nire osaba Pedro bezalakoa naizela esaten dute ,beste aldetik nire aitak bere anaia bezalakoa naizela esaten du,badakizu guraso bakoitzak bere eritzia duela
EKAITZ A2

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Inoiz ezin izan dut erabaki amatara edo aitatara atera naizen, bien ezaugarriak baititut. Nire ustez, gai honek bi alde ditu, bata tristea eta bestea pozgarria. Tristea da zahartzen eta gaixotzen diren pertsonengan geuk ditugun ezaugarriak ikusi behar ditugula, etorkizunean pairatu beharko ditugunaren ispilua izango balitz bezala. Alde ona da geure gurasoak egin behar dugun eta egin behar ez dugunaren adibidetzat har ditzakegula akats berberak ez errepikatzeko. Hau da, ezaugarri berberak izateagatik ez gaudela guztiz behartuta berdin sufritzeko, baizik eta gurasoen adibidea erabili dezakegula bizitzaren aurrean beste era batean aritzeko, eta hori pozteko modukoa da.
Ana Pi.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik aitaren antza dut. Behintzat nire amak hori esaten zidan, eta nik beti pentsatzen dut aitaren antza dudala. Baina gaur egun jende pillo bat amaren antza dudala esaten dit. Beharbada adinaren arazoa da. Dirudienez, urteak pasatu dira eta nire itxura aldatu da. Agian hau da azalpena, baina nik ez dut uste. Nire ustez, nire ama eta biok emakumeok gara. Hau da kontua. Biok emakume bezala pentsatzen dugu eta horrela ari gara. Nahiz eta nire begiak, ilea eta zudurra aita bezalakoak izan, nire izaera ama bezalakoa da, eta berak jokatzen duen bezala neuk jokatzen dut. Horrexegatik uste dut, gehienetan mutilek aitarengandik gustokoak eta izaerak dauzkatela eta, ordea, neskak amarengandik. Labur esanda: nolako aita, halako semea.
X