2012/03/30

PRENTSA ONA

Unibertsitatean nengoela, behin Estatu Batuetan soilik berri onak argitaratzen zituen egunkaria sortu zutela komentatu zigun prentsa irakasleak. Egunkariak oso gutxi iraun zuen, pare bat astetan ateak itxi behar izan zituen inortxok ere erosten ez baituen. Antza, jendeak ez du berri onik aurkitu nahi periodikoetan eta mundu honetako zoritxar guztiak irakurrita ez dakit ilustratzen garen baina, ziur nago besteen kalamitateei errepasoa emanda trankilago oheratzen garela.


Gaur egun gauzak dauden moduan egonda, nik neuk eskertzen dut noiz edo noiz berri pozgarriren bat irakurtzea, baina ez dakit egunkari oso bat betetzeko beste berri on gertatzen diren munduan egunero. Ez dakit orain plazaratuko balute arrakasta bera izango lukeen, baina kioskoko txoko batean itxaropenerako berripaper bat aurkitzeko aukera izatea ideia ona iruditzen zait.

Zer uste duzue?

6 comentarios:

S. G. (Gurutzeta) dijo...

Halako gauzak ere burura datozkit teleberria ikustean. Badirudi teleberriak prestatzen dituztenek batzuetan mundua osoan zehar bilatzen dutela, ea non berririk tristeenak aurkitzen dituzten … Adibide argia Telecinco edo Cuatro kateetan aurki dezakegu. Benetan, ni gero eta gehiago flipatzen naiz teleberrian agertzen diren berriekin. Esaterako: “Estatu Batuetako herri batean emakume bat hil zen kotxe istripu baten ondorioz”... Halako berriak entzun ditut teleberrietan, eta beti galdetzen diot neure buruari: “Hori ote da berria?” Alegia, kotxe istripu bat Estatu Batuetan... Eta hemen?? Ez daude istripurik? Kasu horietan inoiz ez dut berrirako arrazoirik aurkitzen.

Gainera, kateak ados jarri direla uste dut, eta zenbat eta irudi ezatsegin gehiago ipintzea, orduan eta hobea izango da berria, nonbait. Zergatik ikusi behar ditugu gorpuzkiak otorduetan? Joe, xerra kontrako eztarrira joaten zaigu!

Nik ez dut ulertzen zergatik egiten duten hori. Agian krisialdian, askok gorriak ikusten dituztenez, teleberriek nahiago dute halako berriak erakutsi, guk kontura gaitezen egoera txarragoa izan daitekeela. Ez dakit, baina nire ustez, jarrera aldatzen ez badute eta berri alaiagoak erakusten ez badituzte, azkenik, denok geure burua beste egingo dute edo, tristurarengatik.

Anónimo dijo...

Ados nado zuekin. Teleberriek badirudi bakarrik berri txarrak eman ahal dituztela. Gutxienez telebistako kate batzuek ez dakite berri on bat ematen eta programazioa betetzen dituzte malukeriekin. Nik, behintzat, ez ditut Cuatro edo Telecinco kateak ikusten, oso sentzasionalistak direnez. Gainera kate haueko teleberriek gerraz eta zoritxarrez beteta daudela iruditzen zaizkit.

Seguru nago gauza onak gertatzen direnik, baina badirudi jendeak nahiago duela besteen zoritxar ikustea, eta horregatik prentsa ona ez du irteerik.

Hau da hau gizarteen kontraesanak, nahiago duela besteen desgraziak ikustea besteen pozak baino.

Sandra (Gurutzeta)

Anónimo dijo...

Ez dut uste egunkari horren arrakastarik eza gizakion ezkortasunari leporatu ahal zaionik. Neuk ere ez nuen erosiko, berri onak baino ez baziztuzten argitaratzen, berri gehienak jakin gabe geratuko nintzelako, ez ezkorra naizelako. Mundua gaizki dago, gizaki asko gaiztoak dira, eta horrekin bizi behar dugu, onar dezagun. Ez zait iruditzen berri onekin tematzea merezi duenik, eta gainera, ez da beharrezkoa. Barre egiteko badauzkagu berri txarrak euren onerako erabiltzen dituzten aldizkari batzuk, "El Jueves", esate baterako. Nire ustez, umore beltzak gehiago lagun diezaguke, errealitateari uko egiteak baino.
Ana Pi.

Anónimo dijo...

Egia da gaur egungo mundua ez dela oso itxaropentsua, eta gertakizun gehienak oso txarrak direla. Beraz, ondo legoke noizean behin gauza onak gertatzen ari direla entzutea. Baina, nire ustez, oso berekoiak garenez, geure buruarekin ondo sentitzeko besteak baino hobeto gaudela jakin behar dugu. Hori dela eta, besteen berri txarrak entzuteak ondo sentiarazten gaitu.

R.A.

Anónimo dijo...

Gaur egungo komunikabideak badirudi munduan gertatutako berriei etekina atera nahi dietela, hau da, irakurle edo ikusentsule gehiago erakartzea.

Horrek ez dauka sentzurik. Gizartea informatzea bada haien betebeharra, aurrekoak estropesu besterik ez du egiten. Berri inportanteenak alde batera geratzen dira, lehen portadan jendearen hurbiltasuna areagotzen duten berriak jartzen baitituzte. Hurrengo egunean aldizkari edo telebista bera ikus dezazun. Gainera zelan da posible egunkari bakoitzean berri bera desberdin kontatzea?

Beraz nire uste apalean, gaur egun berri baten egi osoa jakin nahi baduzu ez da nahikoa telebista edo egunkari bat irakurri edo ikustearekin. Beraz geratzen zaigun aukera bakarra da interneten adibidez berri horri buruzko informazioa ateratzea eta alde batetik eta bestetik entzundakoarekin zure iritziarekin batera berri eraikitzea.

Jon Elgezabal. gurutzeta

Anónimo dijo...

Nire ustez, gaur egun bai egunkarietan, bai aldizkarietan, berri onak irakur daitezke. Izan ere, berri pozgarriak ere badaude baina aurkitzeko lerro artean irakurri behar direla, uste dut. Alegia, gaixotasunei buruzko berriek, ia-ia beti heriotzari buruz hitz egiten dute, baina, lerro artean irakurriz, medikuntza aurreratu egin dela eta jende pilo bat sendatu zaiola uler daiteke. Nire ustez, gaur egun berri zoritxarrak argitaratzea modan dago, gaurko gizarteari, horrelako berriak gustatzen zaizkiolako. Labur esanda, ezkorrak gara. Munduko arazoak geureak baino larriagoak direla pentsatu nahi dugu. Eta oker gaude azkenean munduko arazoak geureak ere baitira. Are gehiago, berri pozgarriak argitaraziko balitu, gezurrak liratekela edota pertsona batzuk mesede egingo liratekela pentsatuko genuke, hori seguru. Nire ustez, berri onak aurkitzeko, berri osoa etenik gabe irakurri beharrean, zatika irakurri behar dugu, eta lerro artean, ziur, gauza onak ere irakurriko ditugu. Tira, hasi egiten, eta ea zer aurkituko dugun!
X