2012/03/30

EGUN BEREAN ETA ORDU BEREAN

Inoiz ez naiz oso telesail zalea izan. Astero astero egun berean ordu berean telebistaren aurrean egon behar izatea ez dut gogoko. Badakit zuetako askok Interneten ikusten dituzuela nahi duzuen unean, baina teknologien kontu hauetan oraindik ere ez naiz oso abila eta ikusten dudan apurra telebistan ikusi nahiago dut.

Aurten ingelesa ikasten, beno berriro ikasten, hasi naiz eta jatorrizko bertsioetan zerbait ikustea ona delako erabaki dut gauetan, oheratu baino lehenago, pare bat telesaio ikustea: Terranova eta Alcatraz. Ez dut piperrik ere ulertzen eta, azpitituluek lagunduta ere, zaila egiten zait jarraitzea, baina onartu behar dut harrapatuta nagoela eta afaldu osteko plana astearte eta asteazkenetan eginda daukadala.

Zuek, telesaiorik jarraitzen duzue? Zein? Zergatik?

12 comentarios:

Anónimo dijo...

Telesailek gutxitan harrapatzen naute, baina egiten dutenean, mendekotasun handia hartzen diet. Gazteagoa nintzenean, adibidez, "X-files" ikusi behar izaten nuen, sarritan nire asteko unerik onena zen eta. Gaur egun ez zait horrelakorik gertatzen, telesail batzuk ezaugarri onak dituztela onartu behar badut ere. "House"en gidoiak ez zaizkit gehiegi gustatzen, baina han agertzen diren elkarrizketa batzuk nahiko onak dira. Housen eta Wilsonen artekoak, batez ere, maila handikoak dira. Neuk, behintzat, buru-belarri entzun behar ditut esangura osoa ulertzeko, eta hori oso dibertigarria delakoan nago. Telesailetan normalean kontrakoa gertatzen da, beraz, oso eskertzekoa da.
Ana Pi.

Anónimo dijo...

Niri telesailak asko gustatzen zaizkit. Oraintxe telebistan ematen dituen telesail guztiak ez zait asko gustatzen. Adibidez, “Protegidos” deitzen duen telesaila lehenengo sasoia gustatu zitzaidan baina orain uste dut hirrugarren edo laugarren sasoia ematen duela eta nik ikusteari utzi dut. Bat edo bi sasoi bakarrik dauzkan telesailak gustatzen zaizkit, pelikulak ere pasatzen zaizkit, lau edo bost sasoi aspertu egiten ditut. Batzuetan telesail bat ikusi nahi dut, Interneten ikusi ahal dut, adibidez, “Espartako”, “House”, “Mentalista”… eta abar. Telesail horiek Interneten sasoi dena ikusi ahal dute eta ez daukate iragarpenik. Batzuetan aste artean gauez ez zaizkit telebistaren telesaioak gustaten eta horregatik, interneten sartzen dut eta telesail bat bilatzen dut.
María A2

Anónimo dijo...

Ez naiz telesail zalea, eziznezkoa delako telesail bat jarraitzea eta asko lo egitea.Gainerako telesail guztiak oso berandu amaitzen dira.Bat gustatzen zaidanean, interneten ikusten dut(telesail bat ikusteko interneta erabiltzea dakit).Baina arratsaldez telesail izugarri bat aurkitu dut,Big Bang Theory deitzen da.Protagonistak lau zientifiko dira ,ez dakite beste pertsona batzuekin harremana normala edukitzea;gidoia oso ona da eta asko barre egiten dut,benetan gomendatzen dizuet.Nahiz eta hiru kapitulo eman,ni bakarrik bat ikusi ahal dut baina noizbehinka errepikatzen ditu eta horrela jarraitu ahal dut.
I.V.

Anónimo dijo...

Uste dut betidanik ikusi ditudala telesaiak. A-taldea hasi zenetik beti egon da telebistan gustatzen zaidana telesaien bat.
Momentu honetan ikusten ari naiz "Erregeen Borroka" ingelesez. Saia hau liburu batetik izen berberarekin atera da, eta sorionez liburu hau irakurrita daukat, orduan niretzat erresagoa da ingelesez ikustea eta jarraitzea badakit zer pasatuko delako.

Nahiz eta noizean behin astuna egiten zait hainbeste atalak jarraitzea, azkenean jarrerak pena merezi du istorioak sakotasun handiarekin ikusten direlako.

David M.V.

Anónimo dijo...

Nik ez dut telesaiorik ikusten , ez zaizkidalako asko gustatzen ,gainera iragarpen asko ematen dute ,hori dela eta, batzuetan telesaio rik ikusten badut nahiago dut interneten ikusi televistan ikusi baino , hala ere, duela urte batzu telesaio asko ikusten nituen interesgarriak zirelako eta denbora pasatzeko balio zidatelako ,baina ,azken finean, telesaio horiek ikusteko dembora asko behar da , oso luzeak direlako, eta nahiago dut beste gauza batzu ikusi , adibidez filmak edo kirolak.
Jose

Anónimo dijo...

Telebista ez zait asko gustatzen. Lehen bakarrik bizi izaten nintzenean ez nuen telebistarik ikusten, liburu bat erakurtzea edo irratia entzutea gustatzen zitzaidan. Orain nire emaztarekin telebista piska bat ikusten dut. Astean zehar denbora gutxi egoten naiz nire emaztearekin, horregatik gauero euskera ikasi ostean telebista piska bat ikusten dut. Gehien gustatu zitzaizkidan telesailak Espartaco eta The walking dead izan ziren. Orain ez dagoela telesail onik ikusteko, usted ut.
Josean A2

Anónimo dijo...

Ez naizela telebista zalea onartu behar dut. Batez ere, ez ditut gustuko telesaioak, “menpekotasun” sortzen dutelako, kapitulu guztiak ikusi behar dituzu historia ondo jarraitu ahal izateko. Beraz, ez ditut saio hauek ikusten. Gauetan baino ez dut telebista pizten, eta loa hartzeko erabiltzen dut, hori dela eta larunbat gauetan zerbait ikusi nahi dudanean, berehala loak harrapatzen nau eta ezin dut nahi dudana ikusi.

R.A.

Anónimo dijo...

Une honetan telebista entretenimendu soila baino gehiago bihurtu da.

Alde txarretik, jende asko egun osoa telebista aurrean pasatzen dira geldirik baina beste aldetik ere esan behar da pertsona zaharrei konpainia egiten diela, jakina, dena ez da txarra izango.

Nire ustez, programazioia hautatu behar da. Nire kasuan, afaria eta gero telebista ikustea gustatzen zait eta nire telesai kutunena "Modern Family" da.

Umore arrarora erabiltzen du eta "sitcome" desberdina dela iruditzen zait.

G.U.

Anónimo dijo...

Nik ez dut telebista ikusten. Telebista ikusi beharrean, irratia entzun nahiago dut eta gauez irratia entzuten dut. Baina nire gaztaroan sarritan telesaioak ikusten nituen. Gogoratzen dut hamazazpi urtearekin “Cristal” telenobela hasi nintzela ikusten. Hasieran barre egin zidan telenobelak, baina azkenean telenobelara zaletu nintzen. Egunero korrika joaten nintzen etxera telenobela ikustera, are gehiago, nire lagunek ere ikusten zuten telenobela eta horregatik oso ospetsua egin zen. Euren pertsonaiak, Jeannette Rodríguez eta Carlos Mata, hain zuzen ere, famatuak izan ziren gure herrian eta saio arrosa pilo batean agertu ziren elkarrizketa asko egiteko eta bere bizitza kontatzeko. Egia esan, telenobela nahiko txarra izan zen, baina, nik gogoz ikusten nuen.
Geroago, telesaia dibertigarriak ikustera zaletu nintzen, besteak beste “Siete vidas” eta “Aqui no hay quien viva”. Horiek asko gustatzen zitzaizkidan, denbora pasa ona iruditzen baitzitzaizkidan eta barre egiten nuelako.
Gaur egun, ordea, marrazki bizidunetako filmak edo saioak besterik ez ditut ikusten. Alaba txiki bat daukadanez berari gustatzen zaion programazioa ikusten dut. Izan ere, telenobela batera zaletu beharreran, marraski bizidunak ikusi nahiago dut. Eta zeuk, zer nahiago zenuke?
X

Anónimo dijo...

Niri oso gustatzen zait telebista ikustea lo egin baino lehen ,horregatik gaueko telesail guztiak ezagutzen ditut baina ez zaizkit denak gustatzen.
Momentu honetan hiru telesail ikusten dut,"aguila roja","el mentalista" eta
"los protegidos",baina ez naiz zale-zalea ,ikusten ezin badut ez dago arazorik.
Gainera ,orain iragarpen asko ematen dute eta oso berandu bukatzen dira telesailak,eta askotan telesailak luzeegiak dira diru gehiago irabazteko,eta horrek jendeak nekatzen ditu.
EKAITZ A2

Anónimo dijo...

Niri lehen gehiago gustatzen zitzaizkidan telesailak. Txikitan,adibidez, "Verano azul" eta "McGyver" asko gustatzen zitzaidan, nahiz eta telebistaren aurrean ordu asko nengoen eta horregatik,telesail asko ikusi nituen. Orain telebista gutxi ikusten dut eta normalean ez dut ikusten telesailarik.

Anónimo dijo...

Orain telebista ez da hain garrantzitsua baina lehen, aldiz ia-ia entretenimendu bakarra izan zen irratiaz aparte. Nik ere "Cristal" telesaioa ikusi nuen eta, bukatu eta gero, erabaki nuen telesaio gehiago ez ikustea. Zorionez, bete dut txandaka lan egiten dudanez ezinezkoa da telesaio bat jarraitzea.
M.J.