2012/04/20

LIBURURIK IRAKURRI EZ DUEN PERTSONA

Betidanik esan da gurasoak irakur zaleak izanez gero seme-alabak ere halakoak izango direla. Zer ikusi, hura ikasi, alegia. Baina, gaur egungo estatistikak ikusita, argi dago ez dela horrela eta irakurtzen ez dutenenen kopurua altuagoa dela irakurtzen dutenena baino. 


Badira, alfabetatuen artean, inoiz libururik irakurri ez dutela esatera ausartzen direnak, hori egitea balentria balitz bezala, inoiz libururik irakurri ez izana mundu guztiak jakin beharrekoa balitz bezala. Ez dakite zer galtzen ari diren, ez baitago liburu bat irakurtzea bezalakorik. Irakurri bitartean istorio horietan murgiltzeak aukera anitz ematen digu irudimena erabiltzeko, paisaiak irudikatzeko, pertsonaiei nahi dugun aurpegia jartzeko … Zaila da libururik gabeko mundua irudikatzea. Zer deritzozue?

7 comentarios:

Anónimo dijo...

Lau edo bost urte nituenean 'Xabiertxo' liburua irakurtzen genuen umeek ikastolan. Honela deskribatzen zen bertan zer zen liburua(garai hartako euskara idatzian eta garai hartako ortografiaz)


Orain eskuetan daukagun au, idazti bat da, liburu bat da.
Idazti onek orriak, eta orri bakoitzak bi orrialde ditu.
Orriak, zuriak dira. Izkiak, beltzak.
Orriak, ingizkoak, paperezkoak dira.
Gañekoari azala edo idazti-azala deitzen zayo.
Idaztiak, len, eskuz idatziak izaten ziran; bañan 1450’garren urtean Gutenberg doixtarrak irarkintza sortu zuenezkero, irarkiñez irarriak egiten
dira.
Irartzeko berunezko izkiak erabiltzen dira.Izkiak bear bezela ipiñi ondoren makina batean jarri eta axotez beztu bear dira; eta gero ayen gañean ingi edo papera zapalduaz irarketa egiña gelditzen da.
Onelaxe, eta baita beste era berriagoetara ere, egiten dira gaurko egunean ainbeste ta ainbeste idazti eta ainbeste eta ainbeste izperringi.
Irakurtzea, ogia bezin egunerokoa da gaur askorentzat.


(JML)

S. G. (Gurutzeta) dijo...

Libururik gabeko mundua ez litzateke mundua izango. Gure kultura, tradizioak eta bizimodua antzinako gizakiak liburuetan idatzitakoan oinarritzen dira, eta liburuak izan ezean, gaurko ideiak, ezagutzen dugun kultura, alegia, 100 urte barru ahaztuta leudeke.

Liburuak beharrezkoak dira, eta inork ezin du kontrakoa esan. Nahiz eta Internet eta teknologi berriak existitu, bai bata, bai bestea nahiko hotzak dira.

Liburuetan gizakiak sentimenduak, pentsaerak eta makina bat eskarmentu aurkitzen ditu, eta hori teknologiak ezin dio eman. Momentu aspergarriak edo tristeak, gizakia liburuetara joten da haietan kontsolamendua aurkitzen du eta. Txikitan irakurritako istorioa, helduaroan berriro irakurtzeak garai izugarri hura gogorarazten digu.

Nire ustez, irakurtzea oso beharrezkoa da, baina ez bakarrik azkarrago egiten gaituelako, baizik eta gure sentimendu eta kezkei irteera bat aurkitzen laguntzen digulako.

Anónimo dijo...

Niri gertatzen zaidana da liburuetan edo pelikuletan protagonistei gertatzen zaiena neuri gertatutakoa izango balitz bezala iruditzen zaidala. Gauza onak gertatzen direnean oso ondo dago, baina txarrak direnean, gorriak ikusten ditut. Gainera, ez dakit gaitasun honek beste gauza batzuk disfrutatzea ostopatzen didan. Adibidez, Egiptora joan nintzenean, bidaiaren azken gauean, han geundenak elkarrekin afaltzen ari ginen bitartean, jendea gehien gustatu zaizkion gauzak aipatzen hasi zen. Une horretan konturatu nintzen, eta halaxe esan nien besteei, bidaiarik liluragarrienak eginda ere, ez zegoela liburu on bat irakurtzea baino bidaiarik harrigarriena. Batzuk nirekin ados zeuden, beste batzuk ez, baina kontua da ezin diodala eutsi pentsatzeari zer ote duten igaroko irudimena baino euren bizipenak nahiago dituzten pertsonek. Beharbada irakurle amorratuek gabeziren bat daukagu eta hobe da irakurmena ez atsegitea baina bizitzaren abenturak gehiago disfrutatzea.
Ana Pi.

Anónimo dijo...

Onartu behar dut harrigarria dela pertsonak batek liburu bat inoiz ez irakurtzea. Zure gustuko liburuak aukeratuz gero, primeran pasatu ahal duzu. Nire ustez, gaur egun beste balore batzuk sustatzen dira, eta txikitatik umeei beste gauza batzuk ematen zaizkie beren aisialdia gozatzeko, hori dela eta, umeek ez dute dibertimendua liburuekin lotzen eta jendeak ez du ia irakurtzen.

R.A.

Anónimo dijo...

Ni txikitan irakurle amorratua nintzen, gauero ohera joan baino lehen mahai ondotik lo geratu aurretik liburua hartzen nuen gustura irakurtzeko. Gogotatzen nahiz ere, udan eguzkitan etxanda bazkaldu oztean ederki aritzen nintzen irakurketan.

Urteak pasa ahala ohitura hori galdu egin dut, denbora faltagatik edo ez daukat gogorik irakurtzeko. Egun gehienetan etxetik kanpo egoten nahiz, eta gauean leher eginda amaitzen dut. Ez daukat inolako gogorik ordu horietan irakurtzen jartzeko.

Liburu bat irakurtzea ikaragarria da, gero liburu horren pelikula ikustean konturatzen zara liburuak ez daukala parekorik.


Jon Elgezabal gurutzeta

Anónimo dijo...

Burura etortzen zait izenburu bat: "Cisnes Salvajes". Jung Chang da liburuaren idazlea, txinatarra da eta liburuan istoria erreala kontatzen du. Amona, ama eta alaba, hiru txinatar emakumeak Txinan jaiotakoak baina garai historiko desberdinetan.

Amona Manchuria Inperioa garaian bizi zen, feudal sistema batean, emakumeak ez zuten baliorik gizartean eta oinak lotutak eramaten zituen kultaragatik. Gero alaba Maoren Kulturako Iraultzak pairatu zuen eta bere alaba, liburuko idazleak, Britain Handiara joan zen unibertsitatean doktoretza ikasteko, eta han idatzi zuen bere familiaren istorioa.

Liburua asko gustatu zait, erreala izateagatik eta Txinako historia lehenengo pertsonan kontatzeagatik.

Sandra (Gurutzeta)

Anónimo dijo...

Libururik irakurri ez dutenak pena hutsa ematen dizkit, ez irakurtzeagatik eta esateagatik. Zelako astakeria! Nire ustez ez dira ausartiak, tontolapikoak baizik. Gaur egun liburuak gure eskuz daude, ez da beharrezkoa diru gastatzea, edo urrun joatea liburu baten bila. Bai liburutegian, bai Interneten, bai kultur etxetan liburuak aurki daitezke. Gainera, egunkarietan edota publizitatean esaera zaharrak edo ospetsuak irakur daitezke, beraz, ezer ez irakurtzea gaur egun ia-ia ezinezkoa da. Beno tontolapikoentzat agian bai, publizitatean neskak edo mutilak besterik ez baitituzte ikusten eta egunkariak beste helburu batzuentzat erabiltzen baitituzte. Izan ere, bi edo hiru helburu bururatu zaizkit eta komunean egin arren ez dute ezer ikusirik irakurtearekin. Uf, aski da! Tontalapikoentzat ezatsegin hitzak besterik ez baititut.
X