2012/11/09

PATUA BERRIDAZTEN

Ba ote dago paturik? Zenbat bider galdetu ote diodan hau neure buruari, batez ere, zoritxarrak gertatzen direnean.


Gizajoa! Patua zuen hori! Patuaren kontra ez dago borrokatzerik! Askotan entzun eta esan ditugu halakoak, baina benetan patua da ala hori gertatu baino lehen hartutako erabakiaren ondorioa?

Asko dira gizakiok bizitzan zehar hartu beharreko erabakiak. Asko dira zirt edo zart egin beharreko egoerak eta bata edo bestea hautatzeak ondorio ezberdinak dauzka. Batzuetan ondorio onak, baina besteetan ez hain onak. Jakina! Hain onak ez diren horietan zorioneko patua dugu aitzakia.

Zoritxarraren aurrean gizakiok azalpena bilatu nahian edozer sinesten dugu, gure errua izan ahal izan dela sinetsi baino lehen. Agian ez garela gure etorkizunaren jabe, gure erabakiek ez dutela gure etorkizuna baldintzatuko sinestea komeni zaigu. Egiten duguna egiten dugula, ondorioak berberak izango direla, alegia, zorioneko patuak egingo digu bidea!

Ba al dago paturik?

12 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Askotan patua gure bizitza gidatzen du. Nik gauzak zerbaitegatik gertatzen direla uste dut.
Pertsonek erabakiak hartzen dituzte aske, baina nire ustez, bakoitzaren bidea idatzita dago.
Nire ahizpa pasa den urtean dibortziatu zen, lehen oso txarto egon zen, baina orain denbora pasa eta gero beste mutil bati ezagutu du ,eta konturatu da orain lehen baino askoz zoriontsuagoa dela. Agian hori gertatu zen, beste bide batek jarraitu behar zuelako.
Dena den,bakoitza bere erabakietako jabea da, eta ezin du inori errua bota bere erabakiengatik. Gure patua idatzita egon edo ez, gure bizitza da eta gu arduradunak gara.
-K-

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Batzuetan gauza txarrak gertatzen ditugu eta zorte txarra daukagula pentsatzen dugu edo beti gertatzen zaigula.
Hau gertatzen zaidenean beste gauza ona gertatuko zaidala pentsatzen dut eta ez zela niretzat momentua.
Agian egoera txarra gainditzeko forma eroso bat da baina funtzionatzen da, eta azkenean, zure pertsona inportanteena da.
Yolanda V

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Zoritzar handia gertatzen zaigunean eta hobeto sentitzeko, esaten dugu patua dela.
Gainera, gauza txarrak ikustean, aberri batzuetan dagoen pobretzia eta horrelako gauzak, errua ez daukagula pentsatzeko erabiltzen dugu patua.
Neuretzat ez dago paturik, geuk egiten dugu, denon artean, eta gure erabakiek etorkizuna egingo dute, erabakin onek eta txarrek.
Pertsonek, normalean, erruak eta tzarto dagoena ahazteko, patuaren gauza bezalak erabiltzen dituzte.
EDU

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ez dakit patua badagoen. Zerbait ezustekoez gertatzen denean azalpena behar dugu eta orduan, patuari errua botatzen diogu.
Pertsona batzuk zorte ona edukitzen dute eta beste batzuek, aldiz, txarra. Baina gehiagotan, gertatutakoak lehen guk egiten genuenekin harremana dauka. Gure buruan konfiantza badaukagu eta gauza segurtasunaz egiten badugu, gauza onak lortzearen posibilitate gehiago edukiko ditugu. Normalean gauzak onak besteei gertatzen zaienean zorte ona daukatela esaten dugu eta ez dugu beraien lana ikusten.
Aitzitik, egun osoan gure zorte txarraz kexatzen ibiltzen bagara, gauza aldatzeko gutxi egiten dugu eta nork dauka errua? Esaten da: egin ala egin sorte txarra du, bere patua da!
Nire ustez, bizitzan misterio apur bat gehitzeari ere gustatzen zaigu eta patuari errua botatzea aukera ona da
Lorena

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ez dut uste etorkizuna idatzita dagoenik. Bizitzan bakoitzak bere erabakiak hartzen ditu eta horrek patua markatzen du. Nahiz eta guk ez konturatu, eguneroko erabariak bidea idazten du.

Bakarrik zerbait negatiboa gertatzen denean pentsatzen dugu patua idatzita dagoela eta hori ez da, gauzak justifiatzeko modua baino gehiago.

Hala ere, batzutan hain arraro gauzak pasatu dizkidate eta onartu behar dut patuan pentsatu dudala.

Jorge C.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Erabaki asko hartu behar dugu bizitzan zehar, eta horiek egiten dute gure bidea. Apurka-apurka, txikitatik aukeratzen dugunak (lagunak, ikasketak, nola konportatu, zer da garrantzitsua) bihurtzen gaituzte zeintzuk garen. Nire ustez, ondo bagaude gurekin, edozer gauza lortu ahal dugu, hori bai, saiatu behar dugu. Nire irakasle zahar batek esaten zigun bakarrik hiztegian "exito" hitza, "sacrificio" baino lehen datorrela.
Patua aitzakeria baino ez da, erruduna ez sentitzeko.

Lmb

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik uste dut ezetz, ez dago paturik!
Behin eta berriz entzuten dugu patua idatzita dagoela baina uste dut hori nahiko ezkorra dela. Idatzita badago, ezin izango dugu aldatzerako ezer egin. Bakoitza bere etorkizunaren jabea da eta gure patua idazten dugu. Egunero erabakiak hartzen ditugu, erabaki horiek gure etorkizuna markatuko dute. Eta noski! Batzuetan erabakiek ondoio onak ekarriko dituzte eta besteetan txarrak, baina horrela dira gauzak! Bestela, aspergarria izango bada!
Gehienetan, ondorioak onak direnean ez dugu esaten patuagatik dela, baina ondorioak txarrak direnean, kasu horietan ez da gure errua. Orduan, patua da hori! Zelako muturra daukagun! Nik uste dut aitzakia dela. Horregatik, ez dut patuan sinesten. Beti aitzakiak bilatzen saiatzen gara eta nahiz eta ez gustatu, guk hautatu dugula aitortu behar dugu.
Uste dut orain dela berrogei urte patua erlijioaz erlazionatuta zegoela. Gizartea erlijiozkoagoa zen eta jendeak sinesmen horiek zeuzkan.
Jaio ginenean jainkoa gure etorkizunaren jabea zen eta gure patua idatzita zegoen. Hori oso aspergarria iruditzen zait!eta oso antzinakoa da!
Oro har, gizarteak aldatu du gaur egunean gero eta fededun gutxiago dago eta jende gutxik pentsatzen du patua dagoela.
Nuria b1

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gure bizitzan erabaki asko hartu behar ditugu.Erabaki bat hartzean bide bat edo beste bat hartuko dugu eta horrela gure bizitzaren jabea gara.Baina noizbehinka gure esku ez dagoen gauza bat gertatzen da.Esaterako, leku batera joatea erabaki duzu,oraindik zure kontrolean menpe dago, baina han zure bizitza aldatu ahal dizun pertsona batek ezagutzen duzu,hau patua dela uste dut.Egin duzuna gero zure aukera izango da.
Nik patua deitzen dut nire bizitzan gertatzen dena eta nire erabakiekin ez dut gertatzeko parte hartu.Adibidez gaur gauez lan egin dut eta lauretan klasera joan behar nuen baina iratzargailua apurtu da,ezin naiz klasera joan, baina bi ordu gehiago lo egin ahal dut. Eskerrik asko patua!.Baina ondo pentsatzen badut orain denbora gehiago daukat lisatzeko.Patu madarikatua!
I.V.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Patuaren kontua aipatzen den bakoitzean, 11-Sn batzuei gertatu zitzaiena gogoratzen dut. Hau da, batzuk atentatuetan hiltzekotan egon arren, onik irten ziren, baina, handik gutxira, beste hegazkin-istripu batean galdu zuten bizitza. Halako gauzak jazotzen direnean, patuari buruz hitz egiten hasten da; niri, ordea, kasualitatea dela iruditzen zait. Hainbeste pertsona gara munduan, eta hainbeste gauza gertatzen dira batera, ezen noizbehinka halako kointzidentziak gertatu behar baitira ezinbestean. Patua dagoela sinesteak gizakiak oso garrantzitsuak garela ekartzen du berez, sinesmen hori dutenek animaliak eta landareak kontuan hartzen ez dituztelako. Nire ustez, gizakiak ez gara beste bizidunak baino askoz bereziagoak, eta, horregatik, paturik dagoen ustea aitzakia edo kontsolamendu bat baino ez dela iruditzen zait.
Ana Pi.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Bai noski, bizitza baita patua ere badaude. Bizitzan bakoitzak bere eginkizuna dauka. Ez irten gabeziatik. Gure familia, lagunak, herria, egoera, besteak beste, gure bizitzan eragiten digute. Eta gure bizitzak gure patuan eragiten digu, baina geu gara gure patua egiten dugunok, eta ez aldrebes. Eta gure patua ez da Jainkoaren edo norbaiten agindua edo nahiera, gurea baizik.
Gure bizitzaren zehar guztiori egoera onak edota txarrak gertatzen zaizkigu. Gauza on bat gertatzen bada zoriontsuak gara eta txarra bat bada zoritxarrekoak, hain zuzen ere. Baina horrela da bizitza. Gertatutako egoerek gure bizitzan eragiten digute, baina ez gure patuan. Azkenean egoera txarrei aurre eginez gero, gure patuak ere aldatuko du.
Nire ustez, ezer ez dago idatzita. Bizitza eta patua elkarrekin ibiltzen diren arren, gure bizitza gurea da eta edonoiz aldatu ahal dugu. Argi dago gure bizitza aldatuz gero, gure patua ere aldatuko duela. Horregatik egiten duguna egiten dugula ondorio berberak izango ez direla uste dut. Bizitza on bat lortzeko borroka egin behar dugu, eta horrela gure patua ere ona izango da, bestela, paturi aldatzera onartuko diogu eta patu on bat bihurtuko dugu, patua gure esku dagoelako.
X

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Espero dut patua ez dagoela. Jendea gauza politak idatzi ditu eta oso ondo iruditzen zait baina hirugarren munduan pentzatzen badugu, non dago pauta? Zergatik umeak hirugarren munduan lan egin behar dute 3 urterekin eta zergatik 800 milio pertsonak ez daukate edateko ura? Hau patua ere da? Espero dut ezetz.
Normalean, jende askori gauza onak gertzatzen zaienean patua zela pentzatzen dute, baina nik pentzatzen nahiago dut gertatu zaiela asko lan egin dutelako dela.
Beste moduan ikusi nahi baduzu, zure patua zuk egiten duzu eta gauza onak edukitzeko borrokatu behar duzu.

David C.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik uste dut adiera ez du esistitzen.Aribidez bikotea hartzen bazara,niretzat ez da adiera.Eta gauzak asko. Pasatzen dena bizitzan,ez da adiera.pasatzen daukan gauzak dira.orai krisis bezala.
jose gurutzeta (b1)