2012/11/16

ZERRI GUZTIXERI ELTZEN JAKE SAN MARTIÑ EGUNE

Aurreko igandean, azaroak 11, San Martin eguna izan zen, aspaldian egun garrantzitsua baserritarren ohituretan. Halako egunean txerria hil, auzoko guztiak bildu laguntza emateko eta gero gauean txarriboda famatua. Lanean ibilitako guztiak mahai inguruan elkartuta eta hildako txerrikia dastatzen, egunean bertan egindako odolosteak.


Baina, gaur egun ohitura hau galduz doa, gero eta leku gutxiagotan egiten dira txarribodak. Odolosteak nahi izanez gero harategietan dituzu etxeko erara edo  eginda. Tamalez, ez da galtzen ari den bakarra, makina bat esaeraren sortzaileak orain horretan geratu dira, esaeretan.

Batzuek uste dute errekuperatu beharra dugula, ezin dugula galtzen utzi. Kosta ahala kosta bizirik mantendu behar direla. Beste batzuek, berriz, garai berrietara egokitu beharra dugula diote, garai berriek ohitura berriak dakartzatela, alegia.

Beti bezala, zenbat buru hainbat aburu. Segur aski esaera honek ohituraren batean izango du sorterria. Batek daki!

Eta zein iritzirekin zatozte bat?

11 comentarios:

Anónimo dijo...

Herri baten ohiturek , batzuetan, laguntzen gaituzte Herria ulertzen.
Batzuetan, ohiturak legez kanpo daude, adibidez osasunarako onak ez izateagatik edo animaliekin txarto portatzeagatik. Ohitura hauek aldatu behar ditugula pentsatzen dut; antzaren adibidea oso ona da, orain gomazko antzarak , edo hilda daudenak erabiltzen dituztelako.
Orduan, ohiturak beharrezkoak direla pentsatzen dut baina aldatu behar baditugu ez galtzeko, aldatu.
EDU

Anónimo dijo...

Ohitura batzuk berreskuratzea polita da, aldi berean, batzuk bidegabeak eta krudelak direla pentsatzen dut.
Adibidez,zezenekin ikusi behar dituztenak. Herri askoetan ateratzen dute bigantxak ondo pasatzeko eta gero hiltzen dute. Horrekin ni ez nago ados, animalien tratu txarraren aurka nago, nahiz eta jende askok ohitura bat dela pentsatzea.
Nire herrian txarribodak egiten dira, normalean abenduaren zubian, ohitura hau ulertzen dut zerbait gehiago baina nik ezin dut joan,nire gustokoa ez delako. Amaitzeko ohitura batzuek gogoratzen dizkigute nondik gatozen, eta ondo dago ez galtzea, baina gaur egungo pentsatzeko erara moldatu behar dute.
-K-

Anónimo dijo...

Herri batzuetan, beren jaietan ohituragatik, haiek animaliei tratu txarra ematen diete eta ez nago ados. Sorteagatik, hau apurka apurka aldatzen dago.
Inoiz ez naiz txerriboda batean egon, baina ez litzaidake gustatuko uste dut.
Beste herri batzuetan, ohiturak ez dira hain gogorrak, adibidez, "La tomatina", "La batalla del vino" etabar...Nahiz eta urdekeria bat izan, dibertigarria da eta inork ez du sufritzen.
Yolanda V

Lmb dijo...

Garaiak beti aldatzen ari dira eta sahiestezina da beraiekin aldatzea. Ohiturak sortzen dira bizitzari aurre egiteko: lan eginez, aisialdia aprobetxatuz edo jendearekin erlazionatuz ikasten dugu nola moldatu gure garaian. Horregatik, jende berriak ohitura berriak behar dituela uste dut. Jada, gure arazoak, beharrak eta nahiak ez daukatelako zerikusirik lehenengoekin. Nire ustez, hau da arazorik handiena ohiturak eusteko, beren zergatik galdu baizuten.

Hala eta guztiz ere, ohiturak gauza asko irakasten digute beste garaiei buruz. Izan ere, esaera horiek beti daukate beren zehatz-mehatz esangura eta jakinez, hobeto aillegatzen gara beste garaien errealitatera.

Laura b1 dijo...

Normalean bi festak egiten ditut, bat familiarenkin eta beste bat lagunekin. Eta iruditzen duzuenez oso desberdinak dira.
Alde batetik familiarekin janari berezi bat egiten dugu tarta batekin eta guzti. Beste aldetik lagunekin parranda joaten gara. Lehen zerbait jatera joaten gara, ezaterako pizza,hanburgesa eta gero tabernaz-taberna pasatzen gara. Beti primeran pasatzen naiz.
Lagun minen artean ere zerpait oparitzen gara

Anónimo dijo...

alberto 631978
nire iritzia argi eta garbi daukat buruan, dauzkagun ohiturak ez galtzea eta galdu ditugunak berrekuratzea da.
uste dut herriko ohiturak herriko sentimentuarekin doazela eta hori galtzen badugula herriko arima joango da.
bestalde ulertzen dut herritxo baten bizi den jendea joan dadin hiriburuan euren herrian lanik ez zegoelako, baina pena ematen dit.
nola egin hau ez gertatzeko? ba erreza, lagundu herriko jendeari lanarekin, diru laguntzarekin,eta abarrekin

Anónimo dijo...

Edozein gizartetan aldaketak daude eta oso ondo iruditzen zait ohituraren batzuk aldatu direla.Ez dezaket imajina nola izango zatekeen nire bizitza, emakumeez buruzko ohiturak aldatu ez balira.Oraintxe bertan ez nuke euskara ikasiko, nire senarrari afaria prestatu beharko niokeelako.Garai honetan prestatzen diot baina nahi dudalako eta gainera gaur tokatzen zaidalako.
Gure herriaren ohiturak berreskuratu behar ditugu baina honek ez du esan nahi ezin daitezkeenik aldatu.Nire alaba dantzaren taldean dago eta antzinako dantzak dantzatzen ditu. Baina beste talde batean ere dago, honetan antzinako pausoekin baina musika modernoarekin, adibidez Lady Gaga,Ken Zazpi, etabar , dantzatzen du.Gauza bakoitza jaiaren une ezberdin batean.
Ohituraren batzuk zaindu behar ditugu beste batzuk aldatu eta beste batzuk ahaztu.
I.V.

Anónimo dijo...

Txikia nintzenean, nire amaren herrira joaten nintzen. Herria Burgosen dago eta txiki-txikia da. Orain dela hogei urte ohitura hori zeukaten. Urtero txarribodak egiten zituzten. Txikia izan arren, gogoratzen dut.
Egia da! Auzoko guztiak etxean biltzen ziren laguntza emateko. Gizonek txerria hiltzen zuten eta emakumeek odolesteak egiten zituzten. Bakoitzak bere lana egiten zuen.
Ez zitzaidan batere gustatzen ohitura hori!Beti txerriak pena ematen zidaten. Zelako ohitura! Gaur egunean nire amaren herrian ez dira txarribodak egiten, ohitura hori galdu izan zelako, baina txarribodaren aurka nago. Badakit ohitura bat dela eta jende askorentzat egun garrantzitsua dela. Baina gaur egunean, ohiturak antzinakoa dirudi. Txerria hiltegira joatea nahiago dut. Uste dut hiltegian bere heriotza hobea izango dela, azkarregia izango delako. Gainera, hiltegian baliabide gehiago daukatenez, bere heriotza ez da hain penagarria. Nahiz eta egun garrantzitsua izan, ohitura horrek aldatu behar du.
Dena den, gaur egunean txerria etxean hiltzea debekatuta dago. Txerria etxean ez balute hilko, ados egongo nintzateke!
Ez dut uste ohiturak kosta ahala kosta bizirik maintendu behar direnik. Ohitura batzuk onak dira eta etorkizunean maintendu beharko dute eta beste batzuk, berriz ezabatu beharko dute. Eta noski!garai berriek ohitura berriak dakartza, uste dut etorkizunenan gero eta jende gutxiagok ospatuko duela txarribodaren eguna.
Nuria b1

Anónimo dijo...

Egia esan, ez zait jarrera bat, ezta bestea ere, gehiegi gustatzen. Ohituretara eusteak, ohitura hutsarengatik bakarrik, ez dauka zentzurik. Nire ustez, nostalgiak ekartzen ditu halako ondorioak. Atsegin ditugun usadioak desagertzen direla ikusteak tristatzen gaitu, baina mantentzen tematzeak ez digu lagunduko goibeltasuna arintzen. Ohitura gehienen azpitik ganorako oinarri batzuk daude, pragamatikoak direnak. Oinarri horiek garrantzia galtzen dutenean, gizartea aldatzen delako, ohitura lausotzen hasten da, jatorrizko zentzuarekin batera. Usadio hutsalak ezin dira luzaro iraun, eta honek eragiten digun tristurari aurre egiteko, hobe da onartzea eta mentalitatea lehen bai lehen aldatzea. Hala ere, honekin ez dut esan nahi garai berrietara, hala edo nola, egokitu beharra dugunik. Denok dakigunez, gauza berriek ez daukate zertan antzinakoak baino hobeak izan, eta ohitura berriak, berriak direlako, lehenestea ere, ez zait oso komenigarria iruditzen. Azken finean, kritikoagoak izan behar dugula adierazi nahi dut, bai betidanik egin ditugun gauzekin, bai egun batetik bestera inposatu nahi dizkigutenekin.
Ana Pi.

Anónimo dijo...

Nahiz eta ohitura handia egon ez da normala anamaliei sufirmendu ematea.Alde batetik nekazariek txerriaren gauzak erabiltzen dituzte jateko, adibidez txorizoak, odolosteak,... beno denetarik txerritik aprobetxatzen da eta nire ustez gauza inportantena dela jendea laguntzen, bukatzeko jaten edo afari egiten deno ondo atera duelako.
Beste Aldetik ez da normala animaliei sufrimendu handia ematea. leku batzuetan ganibetarekin animalia mozten du eta niretzat beste modukoak daude adibidez kolpea ematea eta zentzurik gabe animalia uztea.
Horrezkero ohiturak mantentzea ona da baina muga batzuekin. Y.G.

Anónimo dijo...

Nire ustez ohiturak primeran daude. Zergaitik kendu behar dugu? Modernoak garelako eta gaurko jendeak ez duelako hori egiten?
Jende horrek beti gogoratzen digute lekeition urtero gertazen dena, Antzar eguna. Haien ustez, kontrakoan dauenak, antzarrek plastikoskoz eginda behar dute. Haiek eta antzarrak sufritzen dira eta. Eta nik pentsatzen dut, sufritzen badira, ez joan. Nire ustez eta antzar egunaren alde daudenaren ustez, antzarrak ez dira sufritzen.
Ordea, uste dut, antzarrak ez direla zezen bezalakoak. Adibidez niri ez zait batere gustatzen "el toro de la vega". Han zezenak sufritzen dira, baina ez dudanez ezer egin, ez naiz joan.

David C.