2013/02/08

NI ZUREKIN EZ, EZ


Mundu guztia ezkontzen da maitasunagatik? Zalantzak ditut. Baietz pentsatu nahiko nuke, hain erabaki handia baita ezkontzarena. Baina errealitateak ez dit hori erakusten. Zenbat komenientziazko ezkontza ote daude munduan? Hemendik ez hain urrun zenbat neskatxa behartzen ote dituzte ezkontzera aita edota aitona izan litekeen batekin? Zenbatek uste ote dute bera baino 40 urte gazteagoa den batekin maitasungatik ezkondu dela?

Bi pertsona ezkonduko direla enteratzen garenean ospakizun alaia datorkigu burura. Ezkonduko diren bi pertsona horien artean maitasuna besterik ez dugu ikusten, baina beti ote da horrela?

6 comentarios:

Anónimo dijo...

Ezkontza batera gonbidatzen gaituztenean oso pozik jartzen gara. Berri hori alaia jartzeko da, nahiz eta diru asko ezkontzetan gastatu.
Normalean maitasun dago, eta gure artean horrela da.
Beste herri batzuetan beti ez da horrela gertatzen,interes asko daude eta askotan neskak oso gazteak ezkondu behar dira nahi izan gabe.
Gauzak horiek aldatu behar dira, nahiz eta zaila izan. Gaur egun neskak eta mutilak eskubide berak izan behar dituzte herri guztietan.
Hemen ezkontzen bazara eta gauzak ondo joaten ez badira, arazorik gabe dibortzia zaitezke, baina beste lekuetan denetarik jasan behar dute.
Beste aldiz, gure artean egokitasun ezkontzak aurki ditzakegu. Dena prestatzen dute, adibidez bizileku baimena lortzeko.
Hau dena ikusita,lehen esan dudanari gauza bat aldatu behar dut, ezkontzak ez dira beti alai jartzeko momentu bat, baina horrela izan behar zen…
-K-

Anónimo dijo...

Uste dut mundu guztia ez da maitasunagatik ezkontzen, munduan komenientzazko ezkontza asko baitago. Gainera, hemendik urrunean ez ezik gure inguruan ere! Ijitoek ezkontzak konpontzen dituzte. Aitak neskatxa behartzen du ezkontzera eta batzuetan neskak ezin du senarra aukeratu. Familiako gizonek aukeratzen dute. Uste dut gaur egunean hori antzinekoa dela eta batez ere, nahiko matxista dela, beti gizonek aukeratzen dutelako.
Gero gure gizartean beste egoera bat dago, oso gaztea den neska adineko batekin ezkontzen da edo aldrebes, berdin dit! Adinekoa beti aberatsa da edo diru asko dauka, noski! Kasu horietan maitasunagatik ezkontzen dira? Ez dut uste! Inoiz ez dut ikusi kasu hori gizon behartsu batekin. Adibidez, gizon bat laurogei urte dauka eta diru gutxi dauka, ez dut uste bere ezkongai hogei urte denik!Behintzat, nik ez dut ikusi! Ezkontza horiek beti diruaren truke dira eta gazteek beti dirua lortzeko asmoa dute. Eta gero, zenbat bikote ezkontzaren ostean txarto daude baina elkarrekin jarraitzen dira? Jende asko elkar bizi dira eta txarto egoten dira, gero eta gehiago krisiagatik! Gaur egunean ez da hain erraza hipoteka bat bakarrik ordaintzea, orduan jende askok elkarrekin irauntzen du. Gainera, orain etxebizitzek gero eta diru gutxiago balio dute eta etxebizitza saltzen baduzu, dirua galdu ahal duzu. Horregatik, ezin da ukatu. Bikote guztiak ez daude elkarrekin maitasunagatik!
Nuria b1

Anónimo dijo...

Gure gizartean, Elizaren papera oso garrantzitsua izan da. Horregatik,orain dela urte batzuk arte ezkontzea betebeharra zen. Ohitura hori gure sustraietan dago eta, gaur egun, nahiz eta gutxiagotan, jendea ezkontzen jarraitzen dira. Momentu honetan ezkontzak jai bat besterik ez direla uste dut,nahiz eta kasu batzuetan,beste batzuek gauzak ondo egiteko horrela egin behar direla uste dutela.
Orain, argi dago zure maitasuna frogatzeko ezkontzea ez dela beharrezkoa,eta egun berezi bat ospatzeko eskontzen dugula. Gaur egungo ezkontzak oso desberdinak dira, jaia bilatzen dugu eta ez Elizaren bedeinkazioa. Idatzi dudana pentsatzen dudana da eta ezkontzean hori sentitu nuen, nahiz eta Eliza batean ezkondu.
EDU

Anónimo dijo...

Ez dakit zergatik ezkontzen den jendea, baina badakit zergatik ezkondu nintzen, eta maitasuna izan zen arrazoi nagusia. Niretzat ia-ia ezinezkoa izango litzateke 40 urte zaharragoa den batekin ezkontzea, edo maitatzea. Beno, 20 urte zaharragoa den batekin ere ez. Nire hamarkadakoak beti gustatzen zaizkit, ez gazteagoak ezta zaharragoak ere. Azkenean adina bera eduki dugunok gustuko eta zaletasun berdinak dauzkagu, elkarrekin hazi garelako eta garai berean bizi garelako. Nire ustez, maitatzeko gakoa banatzea da eta zenbat eta gauza gehiago elkarren artean eduki, ordutan eta hobeto moldatzen gara.
Hala eta guztiz ere, maitasunak ez daukala adinik uste dut. Begiak itxiz gero ahotsak, ukimenak edo usainak maitemindu zaituzte. Eta egia esan ia-ia guztiok noizean behin ahotsaren, usainen edo izkriburen batez maitemindu gara. Nire lehen maitea Becquer izan zen, eta errima batekin maitemindu ninduen. Horrela dio:

“Por una mirada, un mundo;
por una sonrisa, un cielo;
por un beso... ¡Yo no sé
qué te diera por un beso!”

Ederra!
X

Anónimo dijo...

Badirudi ezkontza eta maitasuna lotuta daudela,baina denok dakigu hau ez dela egia. Krisia dela eta bikote batzuk ezin dira banatu,nahiz eta elkar ez maite izan.Batzuek pentsatzen dute elkarrekin egon behar dutela,bere seme-alabei mina ez egiteko.Ez,noizbehinka ezkontza eta amodioa gauza ezberdina da!
Hil egiten duten maitasunak daude edo zauriak utzi dituztenek,gero senarrari(gehienetan gizona da) galdetzen diotenean esaten dute:"Maite nuelako hil nuen".
Badago ezkonduta dagoen jendea maitasuna gabe bizi nahiago duenak, bere estatus soziala galdu baino lehen.Pertsona batzuk ezkonduta daude segurtasunagatik,erosotasunagatik,beldurragatik eta bere bizitzan ez dago batere amodiorik.
Amaitzeko,ez dut ezkorra izan nahi,ziur nago ezkontza gehienetan maitasuna dagoela,nirean adibidez.Horregatik aurreko gaian kontuan izanda nire senarrari besarkada eta musu bat emango diot,maite dudalako!
I.V.

Anónimo dijo...

Lagun batek niri ezkonduko duela esan dit, ni alaia ipintzen naiz. Berri hau gustatzen zait, baina batzuetan ez zait gustatu. Bikoteak denbora gutxi daramate eta ezkonduko dute, nire ustez, txarto egingo dute. Ez dutelako asko ezagutzen eta txarto atera ahal izango dutelako.
Telebistan ezkontzak ikusten ditut, emaztegaia baino berrogei urte gazteagoa da. Nik uste dut bikote hauek ez dutela bihotzegatik ezkondu eta interes handiak dauzkatela ezkontzeko.
Maria B1