2013/03/15

GUSTU KONTUA

Neska edo mutilen gustuen kontuetan topiko asko egoten dira. Nesken ustez, mutilak lizunak dira eta titiak edota ipurdia baino ez dituzte begiratzen, baita ikusten ere. Izan ere, mutil bati zeri erreparatzen dion neska batengan galdetuz gero, horietako bat erantzungo du, edo, akaso, biak.

Neskei dagokienez, erantzunak bestelakoak dira, eta, gehienetan, sexuari lotuta ez dauden gorputz atalak edo esaten dituzte; irribarrea, eskuak , begiak … Baina, bai zera! Ez dut uste mutil katxarro bat ikusten duenean ipurdia eta bularreko txokolatinak begiratzen ez dituen neskarik dagoenik …

Esate baterako, iragarkietako mutil horiek (iragarkiak egiteko “fabrikatzen” direnak, espresuki, beste inon ez baitaude) telebistan agertzen direnean, zein neskak ez du tableta horietara begiratzen? Eta zein neskak ez du pentsatzen zer egingo lukeen horiek benetako txokolatea balira? Edota zeinek ez dio erreparatzen eskultore batek tailatutako ipurdi horri?

Topikoak topiko, neskek zein mutilek badakite zertarako dituzten begiak eta halakoetan bai batzuek, bai besteek ondo baino hobeto erabiltzen dituzte. Gorputzari noizean behin alegrantzia ematea ez da txarra.

Eta zuek zer uste duzue? Zeri erreparatzen diozue besteengan? Kontatu zein izan den ikusi duzuen neska-mutil katxarroa.

7 comentarios:

MARISA (Gurutzeta) dijo...

Neska-mutila katxarroak ikusten ditugunean, nik uste dut denok begiratzen duguela. Hau izan ahal da neska-mutil ederrak edo erakargarriak begiratu nahiago baidugu. Baina nork esan duen erakargarria dena ala ez dena? Beti bezala, gizarteak. Hark edertasun arauak ipintzen ditu eta jendeak hori egokia izatea pentsatzen du. Horregatik gaur egun, neska gazteak oso titi edo espain handiak eduki nahi dituzte. Badakite mutilek begiratuko dituztela eta hori gustazen zaio. Eta aldrebes. Mutil gazteak katxarroa egon nahi dute eta "txokolatina" eduki neskek haiengan erreparatuko dute. Telebistan, zineman, gizartearen zirkulu batzuetan, adibidez modan, estereotipo hauek indartzen dira.

Anónimo dijo...

Egia esateko,kaletik ez da ikusten neska-mutil katxarrorik.Horrelako jendea bakarrik telebistan edo aldizkarietan ikusten da.
Nire ustez,gustuak oso subjetiboak dira eta adinaren arabera,gauza desberdinak pentsatzen dira.
Oso gaztea zarenean,itxurari garrantzi handia ematen zaio baina,gero konturatzen zara,jendeak buru barruan daukana garrantzitsuagoa dela.
Izaskun (Gurutzeta)

Anónimo dijo...

Hasieran, mutil bat ezagutzen dudanean begiak, iribarrea eta abar ikusten ditut, gero gorputz atalak ere begiratuko ditut eta noski! Bularreko txokolatina badauka, hobeto izango da! Baina uste dut hori zailagoa dela ikusten. Denok begiak dauzkagu ikusteko eta mutil bat ikusten dudanean hark bularreko txokolatina edukitzea nahiago dut, gizonek ez ezik guk ere gorputz atalak ikusten ditugulako. Gainera, hori pertsonaren arabera da, baina iragarkiak egiteko fabrikatzen diren mutilak ez zait batere gustatzen, nahiko artifizialak iruditzen zaizkidalako. Mutil arruntagoak nahiago ditut.
Topiko asko egon arren, desberdintasun asko ere egoten dira emakume eta gizonen artean eta gehienetan, gizonak neskak baino lizunagoak dira eta neskek beste gauza batzuk begiratzen dituzte. Agian, ohitura bat da baina uste dut egia dela.
Neskei dagokionez, oraindik gizartea gauza gehiago eskatzen die, emakumeak polita izan behar duelako, mutilentzat, ordea, hori ez da hain garrantzitsua. Adibide bat ipiniko dut: telebistan agertzen diren aurkesleak edo abeslariak gehienak emakume politak dira. Zenbat dira itsusiak edo helduak? Baina gizonen kasuan ez, telebistan gizonak helduak eta itsusiak baitaude. Aitortu behar da gizonen eskakizunak gutxiago direla.
Ados nago sarrerarekin, iragarkietako mutil horiek kalean ez daudela baina emakumeak ere ez! Horregatik, telebistan ikusten jarraitzen ditugu!
Nuria b1

Anónimo dijo...

kaixo:
Mutilek eta neskek ipurdiak,titiak eta bularreko txokolatinak ikusten ditustela uste dut.Pentsona bati ezagutzen duzunean,hasieran gorputza ikusten duzu.Eta gero demborarekin beste gauzetan begiratuko duzu,aribidez adimen,jatorra eta alaia dena etab...
Gazteek fisikoan fijatzen gehiago handiago baino.
Telebistan,aldizkaria beti neska-mutil katxarroak ipintzen dituzte.Pertsonei lodiak,itsusiak ez dituzte ipintzen inoiz.
jose(gurutzeta)

Anónimo dijo...

Jende asko dago kalean eta gustuak oso desberdinak dira. Neska-mutila katxarroak ikusten ditugunean, denok begiratzen dugu. Baina, garrantsitsuena da hori?
Niri asko gustatzen zait begi politak eta esku handiak daukaten mutilak. Baina, azkenean, zer da garrantsitsuena, itzura ala buru barruan daukatena?
Mutil arruntagoa nahiago dut!
Celia.

Anónimo dijo...

Nire ustez, gizonek eta emakumeok ezaugarri desberdinei erreparatzen diegu, baina hau ulergarria da. Gizonei leporatzen zaie azalezkoak direla geure gorputzen arabera nolabait sailkatzen gaituztelako. Hasteko, emakumeok arropa estuagoak, edo gorputza gehiago nabarmentzen dutenak behintzat, janzten ditugu, beraz, normala da azaltzen diren ezaugarrietan gehiago fijatzea. Gizonak, normalean, ez dira fisikoaz hainbeste baliatzen, eta, horregatik, emakumeok erreparatzen diegu bistan dauden ezaugarrei, hau da, aurpegiari, hitz egiteko moduari… Ukaezina da desberdintasuna ez datzala horretan bakarrik, baina beti pentsatu den baino txikiagoa dela iruditzen zait. Hau frogatzeko, gizonek gorputza erakusten dutenean geuk ere sailkatzen ditugula ikustea baino ez daukagu.
Ana Pi.

Anónimo dijo...

Nire nerabezaroan mutil katxarroren posterrak neuzkan nire gelan. Lehengoa James Dean izan zen, eta bigarrena Rob Love. James Dean guapo guapoa izateko eta Rob Love begirada sakona edukitzeko gustatzen zitzaizkidan. Egia esan, inoiz ez nuen erreparatu nolakoa ziren euren ipurdiak edo bularrean txokolatina bazeuzkaten ala ez. Edo konturatu banintzen, orain ez dut gogoratzen. Garai honetan irribarrea, eskuak edo begirada bat erreparatzen nion. Izan ere oso tolesgabea nintzen! Seguraski gehiegi.
Gaur egun gauzak desberdinak dira eta ipurdi politak baita bularren txokolatinak ere dauzkatenak erreparatzen ditut. Adibidez, Miguel Angel Silvestre, Hugh Jackman “Lobezno” deitzen dena X-men filmetan, Hugo Silva edo Mario Casas, besteak beste.
Baina dudarik gabe, nire mutil katxarroak dira: Brad Pitt bere irribarregatik eta Jude Law bere begiengatik, hain zuzen ere.
Egia esan, inoiz ez ditut kaleetatik ikusi, horregatik, ikusiz gero agian ez zaizkit hain ikaragarriak irudituko. Auskalo! Horregatik hobe da hurbil dauden mutilekin, mutil katxarroak izanez gero edo izanez ezean konformatzea. Izan ere, ez da beharrezkoa mutil katxarroa izatea, sensual izateko, ezta?
X