2013/03/08

LARUNBATEKO MAHARAJA


Dena ilun, dena triste. Dena bekatua, dena debekatua. Hemen sufritu, gero paradisura joateko. Hemen gorriak pasatu, gero paradisu urdinean egoteko. Patuaren indarra! Hiltzen ez gaituena debekatuta dago edo loditzen gaitu.

Sekretu bat. Hiltzen nauten gauza batzuk, debekatuta dauden beste batzuk eta loditzen nauten asko egiten ditut. Horiexek dira nire plazer txikiak. Aitortu ahal diren apurrak eta, badaezpada, ezkutuan gorde behar direnak, gehienak.

Gaur, horrelako plazer txikitxo bat kontatuko dizuet. Aitortu ahal den bat, jakina. Txiki txikitatik larunbat goizetan apur bat beranduago altxatzea gustatzen zait eta pare bat arrautza frijitu gosaldu ohi dut. Ogi egin berria gorringoan busti, ahora eraman eta plazera … kafesneari tragotxo bat eman eta plazera … beste ogi puska bat hartu, berriro busti, ahora eraman eta berriro ere plazera … Une horretan Barakaldoko maharaja naiz, plazerez beterikoa.

Kolesterolerako bonba bat. Nire adinerako osasuna arriskuan jartzen dut. Baina zer demontre! Larunbat goizetan nire etxea paradisua da eta ni maharaja, nahiz eta batzuen ustez hori egiteagatik ni majara izan.

Baduzue plazer txikirik? Zein? Zergatik?

18 comentarios:

MARISA (Gurutzeta) dijo...

Hondartza. Hori da nire plazera. Denetik ihes egin behar dudanean, hondartzara joaten naiz. Bakarrik harean etzatzen naiz (toalla gainean, jakina) eta entzuten hasten naiz. Bai, entzuten. Itsasoaren soinuak lasaitzen nau. Dena ahazten zaidala egiten duena hori da. Baina batzuetan jendea oso astuna da, oso altua hitz egiten baitu eta ezin dut itsasoa entzun. Eta gainera antxetak edo txoriak entzuten baditut, hori paradisoa dirudi. Orduan, izozkia jaten dut eta ezin dut ezer gehiago eskatu.

Anónimo dijo...

Betidanik, egunkari osoa irakurtzea gustatzen zait. Momentu honetan, bi alabekin, ia ia ezinezkoa da eta, horregatik, batzuetan taberna batean kafe bat hartzea eta egunkaria irakurtzea, erlojurik gabe, nire plazer txikirik handietariko bat da. Batzuek pentsatuko duzue denbora galtzea besterik ez dela, baina esan dudanez, niri asko gustatzen zait eta lortzen dudanean, eguna hobeto hasten dela iruditzen zait.

EDU

Anónimo dijo...

Nire bizitzako plazer txikiak bi dira.
Batak egunero jan ondoren txokolatezko txokolatina bat jatea da. Txokolatina indarra ematen dit eguna ondo pasatzeko.
Bestea igerilakura joatea da. Aztean zehar oso lampetuta nagoenez, asteburuetan joaten naiz igeri egitera asko gustatzen zaidalako eta han deskonetatxen dudalako.

IRATXE B1.

Anónimo dijo...

Oporretan nagoenean eta ezer egitea nire plazera da.
Hotel batean egotea, eta janaria ez prestatzea, ohea ez egitea, edonora joatea eta erlojua ez erabiltzea, niretzat hoberena da.
Hemen, beti kontraerlojura noa; lana, umeak, etxea.., eta ia, ia, momentu bat erlajatzeko edukitzea ezinezkoa da.
Horregatik, oporretan, ahal badut, edozein lekutara joaten saiatzen naiz.
Oporretan, ezin naizenean hotel batera joan, herrira noa, eta han ondo egon arren, ez da berdina. Azkenean esaten denez, hori sukaldez aldatzea da.
Yolanda V

Anónimo dijo...

Plazer txikiak handiak baino hobeak direla uste dut,txikiak egunero egin ahal dira eta.
Hondartza batean egotea,kirola egitea edo liburu bat irakurtzea,nire ustez,onena da.Ez dut ezer gehiago behar.
Beno,bakarrik denbora behar dut hori egiteko.
Izaskun(Gurutzeta)

Anónimo dijo...

kaixo:
nik ez daukat plazaeik berzia,baina udan bero handia dagoen garagardo freskoak hartzen ditut,gustatzen zait.Bero handia dagoelako.
kirola egitea plazer bat oso ona dela nik uste dut.Niri errelejatzen zait.
Hondartzara joatea ere bai.
jose(gurutzeta)

Anónimo dijo...

umm...zein goxoak arraultza frijituak!Niri gustatzen zaizkit gosarian, bazkarian edo afarian, baina ez daukat hori gosaltzeko ohitura. Nire plazer handiena da, txokolatezko palmondo bat, eta Goizalde dendako bada, hobeto. Horrek asko loditzen du, baina horregatik plazer bat da, txarra delako. Noizean behin, klasetik iretean, bat hartzen dut eta bazkaldu ondoren zati bat jaten dut kafe batekin. Hau da nire plazera!(Irene, Gurutzeta)

Anónimo dijo...

Aitortu behar dut nik ere dauzkadala nire plazer txikiak eta, zeintzuk dira? Lehenengoa, erlojurik gabe egotea da, egunero erlojuari adi egoten bainaiz. Zein aspergarria den! Horregatik, astebururo erlojua kentzen dut eta horrela, ordua ahazten saiatzen naiz. Berdin dit zer ordu den, nahi dudana egun osoan egin ahal dudalako. Bai plazera dela iratzargailurik gabe altxatzea! Garai honetan gehien gustatzen zaidana denbora edukitzea da eta astean zehar hori nahiko zaila da. Egunero erlojuari adi egoten naiz eta bost minutuak oso garrantzitsuak dirudi. Astean zehar nire ordutegiak zeharo antolatuta daude eta garaiz heldu nahi badut, presaka ibili behar dut. Gero, egunaren arabera gauza bat edo bestea egingo dut baina asteburuetan beti erlojurik gabe! Altxatu ostean telebista ikusten dudan bitartean lasai-lasai gosaltzen dut. Telebistan ezer egon ez arren, beti ipintzen dut, ohitura da eta. Garrantzitsuena ez da telebista ikustea, lasai egotea baizik! Eta asteburuetan ez daukat betebeharrik!
Asteburuetan beste pazer txikia daukat. Eguerdian, bazkaldu aurretik, lagunekin joaten naiz poteak hatzera. Geratzen ez bagina ere, beti elkarrekin aurkitzen dugu, taberna berberetan egoten garelako eta nik ez ezik nire lagunek ere une hori itxaroten dute eta asteko arazoak ahazten saiatzen gara, eta noski! Hitz egiten hasten garenean berdin zaigu ordua eta prisarik ez daukagunez ez du merezi ordua ikustea!
Nuria b1

Anónimo dijo...

Nire bizitza plazer txikiez beteta dago.Batzuek esan ahal dute edozein gauzarekin konforme nagoela,baina pentsatzen dut bizitzak ematen didan edozein gauzarekin gozatzen naizela.
Nahiz eta hamabost minutu nire lanera berandu, bi ordu lehenago altxatzen naiz lasai gosaltzeko. Egunkaria irakurri bitartean nire tostadak,fruitua eta kafesnea gosaltzea izugarri gustatzen zait.Lo egitea ere plazera denez, laster oheratzen naiz eta ahal dudanean kuluxka etzan naiz.
Asteburuetan arratsaldez lan egiten dudanean, nahiz eta nekatuta egon, irten ondoren nire laguneekin garagardo bat hartzea plazer bat da.
Eguzkia eta bere argia zoragarria iruditzen zaizkit. Negu hau gogorra da baina noizbehinka eguzkia irten da,zein plazer handia ikusten dudan!
Nire familia egoteak pozit egon eta bar egin bitartean ez dauka preziorik.Horrelaxe jarraitu ahalko nuke baina oso lanpetuta nago, etxeko lanak egin behar ditudalako eta hau egitea ez da plazera!
I.V.

Anónimo dijo...

Txikitatik plazer txiki bat eduki dut eta batzuetan pentsatezen dut hori ez dela hain ondo nire osasunarentzat. Txokolatea da nire plazerra. Egunero edozein ordutan txokolatezko gauza jan nahi izaten dut eta ez dakit zer den hori: obsesioa edo plazerra, niretzat beharrezkoa delako. Baina txokolate guztiak ez zaizkit gustatzen, eginda urik gabe baizik. Horregatik , marka batzuk ez ditut jaten , adibidez, "Nocilla" eta " Milka". Nahiz eta hur pixka vbat eduki, nik nabaritzen ditudanak. Edozein momentuan jateko gogo dudana eta triste egoten naizenean txokolatezko zati bat jaten dut eta alaia ipintzen naiz.
Maria B1

Anónimo dijo...

Nire plazera, udan nire lagunekin hondartzara joatea da. Hondartzan oso ondo pasatzen gara, baina beste bat daukat. Nire neska lagunarekin asteburuetan afaltzera joatea asko gustatzen zait asteruburu zehar nik hari ez diot ikusi. Harekin erlajatzen dut eta harekin egoten dudan bitartean, nire gausak ahazten dut. Nahiz eta ferrari edukitzea nahi nukeen,momentuz ez daukat hainbeste diru.

V.B b1

Anónimo dijo...

Ni ados nago Izaskunekin. Plazer txikiak handiak baino hobeak dira. Nik, adibidez, plazer finkoak dauzkat. Esan nahi dut, jatea, oporretara joatea, altzariak zaharberritzea, gozokiak prestatzea... baina uste dut plazerra edozein lekutan dagoela eta batzuetan ez gara konturatzen. Plazerra ustekabeko egoeretan dago. Egun bat, zure bikotea pastel bat ekartzen dizu, denda batean zure ahizparentzat opari ezin hobea aurkitzen duzu, lagun bat haurdun dagoela esaten dizu edo zure amaginarreba uda osoan desagertuko da...

Atalia

Anónimo dijo...

Nire etxean, zoriontsuz, ez dago arazorik loditzeagatik. Horregatik, jaten ditugun gauzekin ere ez daukagu arazorik. Nahiz eta nire bizitza janari plazerez beteta dagoen, nire ustez, gaur egunean, onena sandwitch jatea da telesailak ikusten ditudan bitartean.
txikia nintzenean igandero nire amak egiten zituen "tortitak" nire ahizparentzat eta niretzat. Hori bai zela plazer bat. Orain, batzuetan, eta sorte asko badaukagu, igandean altzatzen garenean konturatzen gara gure amak bere "tortitak" egin dizkigula!!!
Lara (Gurutzeta)

Anónimo dijo...

Gaur egunero gauza txikietatik irten behar dugu plazer handienak.
Niretzat bat da udan larunbatetan Medinara joatea eta janari landa bat egitea nire familiarekin ibaian. Zer ondo pasatzen dugun! Eguzkiarekin, janari goxoekin, urarekin bainu bat hartzeko eta gainera, hurrengo egunean igandea da eta ez naiz lanera joan behar,hau da bizitza!
Orokorrean, uda niretzat plazer bat da, ez dauzkadalako hain betebeharrak egiteko, horregatik gehiago disfrutatzen dut bizitza.

c.p.

Anónimo dijo...

Bai, plazer txiki batzuk ditugu eta uste dut beharrezkoak direla. Plazer txiki horiek bizitza zoriontzuagoa egiten dute. Udan eguzki hartzea oso gustatzen zait, horregatik arratsalde askotan hondartzara joaten naiz. Itsasoaren hotsak lasaitu egiten nau eta hondartzan irakurtzea edo lokuluxka egitea gustatzen zaizkit. Eta egun ona bukatzeko, hobeto da adiskide on batekin kafe bat hartzea itxaso ondoan.
rakel b1

Anónimo dijo...

Bizitza hau gauza txarrak dauzka baina beste onak ere bai.Orain,jende asko oso txarto pasatzen ari da.Langabezian,diru gutxirekin edo ia dirurik gabe...Baina egoera onetatik zerbait ona atera behar da.
Nire kasuan,adibidez,horrela da.Orain plazer txikiak daudela konturatzen ari naiz.Eta horretarako ez da dirurik behar.
Nik maite ditut liburuak.Irakurtzea asko gustatzen zait.Normalean metron irakurtzen dut baina asteburuetan,lan egiten ez dudanean,beranduago altzatzen naiz eta ohean geratzen naiz irakurtzen.Zelako plazerra!Gero,oso lasai gosaltzen dut,erlojua begiratu gabe.
Nire ilobarekin egotea asko gustatzen zait ere bai.
Eta gehiago daukat.Benetan bizitza plazer txikiz beteta dagoela!
Amaia.G.

Anónimo dijo...

Zorionez, neuk ere baditut plazer txiki batzuk. Arruntenetako bat da, ahal dudanean, jai egunetan goiz altxatzen naizela, eta aldizkari batzuk irakurtzen ditudala, lehenengo kafesnea edaten ari naizen bitartean. Bi gauza dira ezinbestekoak: goiz izan behar da, lasaitasun izateko, eta egun osoa galtzen dudala ez sentitzeko, eta aldizkariak arinak izan behar dira, berri txarrik ez irakurtzeko. Lortzen dudanean, munduko luxurik handiena disfrutatzen dudala iruditzen zait. Gorroto egiten dut esnatzea eta ikustea gehiegi lo egin dudala, eta jadanik ezin izango naizela isilean egon, ganorako ezer egin gabe.
Ana Pi.

Anónimo dijo...

Niri asko gustatzen zaidana bidaiak egitea da. Beti ezagutzen duzu pertsona desberdinak, janari desberdinak edo ohiturak eta asko deskonektatzen naiz.
Eguneroko plazerak adibidez asteburuetan pastel bat jatea da edo eguraldi txarra bada Etxean filme bat ikusten asko gustatzen zait.
Herrian asko gustatzen zait etxeko likoreak edatea esate baterako, kafeko,belarriko..
Gauza txikiak gozatzea onena da
Y.G.