2013/03/08

PLAZER TXIKIETAKO BIZITZA


Ezin dut imajinatu plazerik gabeko bizitzarik. Bizitza berez hain da gogorra, ezen plazeren bat noiz edo noiz izatea beharrezkotzat jotzen dudan. Lanaren osteko garagardotxoa, bazkaldu ondorengo lo-kuluxka, udako lehenengo izpiak hondartzan … gauza txikiak dira baina, era berean, handiak  gozatu ahal dituztenentzat.

Batzuen ustez, bizitzako plazerek diruarekin dute zerikusia. Aberatsak direnek bizitzan egon daitezkeen plazer guztiak eskurago dituzte, alegia; ni, berriz, ez naiz iritzi berekoa. Arestian aipaturiko plazertxo horiek ez dute diru askorik eskatzen eta gizaki gehienon esku daude.

Beste batzuen ustez, ordea, ez dago ezberdintasunik plazeren eta bizioen artean, eta txikikeria horiek gabe badagoela bizitzarik diote. Haien argudio hau dirudunen kasuan are zorrotzagoa da eta, halako kasuetan, bizioak direla ez dute zalantzan jartzen. Hauen iritziarekin ere ez nator bat, eta neureari eusten jarraituko dut, hau da, plazer txiki horiek zein handiak eta beharrezkoak diren defenditzen.

Eta zuek, norekin zatozte bat?

3 comentarios:

Anónimo dijo...

Aberatsek plazer guztiak dituztela uste da, baina nire iritziz hau ez da egia osoa. Dirua ez da beharrezkoa plazerik handienak lortzeko. Hau da, hondartza batean egoteko, eguzkia nola joaten den ikusteko, garagardo pare bat zure lagunekin hartzeko eta beste gauza asko egiteko dirua ez da garrantzitsuena. Ados nago diruak laguntzen duela esaten dutenekin baina, esan dudanez, posible da plazer asko bizitzea diru gutxirekin.
Aitzitik, plazer batzuk ez direla beharrezkoak diotenekin ez nago ados. Gure bizitzan,ia ia lan egin besterik ez dugu egiten. Orduan gehien gustatzen zaiguna egiten ez badugu, zertarako lan egiten dugu?
Gure bizitzan, noizean behin gauza berri bat edo gauza desberdin bat egin behar dugula uste dut eta kolesterol, beldurrak, gaixotasunak eta horrelako gauzak bazter batean utzi. Horrela, zihuraski, idar gehiago hartuko ditugu gure betiko bizimodua erabiltzeko.
EDU

Anónimo dijo...

Uste dut bizitzako plazerek ez dutela diruarekin zerikusia, dirua ez baita beharrezkoa plazer guztietarako. Agian, niretzat mendira joatea bizitzako plazer bat da eta horretarako ez dut dirua eduki behar! Bakoitzak bere zaletasunak dauzka eta oraindik, diruarik gabe gauzak egin ahal ditugu. Beharbada, etorkizunean ordaindu beharko dugu baina momentuz…
Diruarekin gauza gehiago egin ahal arren, dirurik gabe ere plazer txikiak eduki ahal ditugu, gauza asko dohainik direlako edo ia-ia dohainik! Lanaren ostean garagardo bat edatea edo lo-kuluxka egitea agian, niretzat plazerak dira eta, zenbat balio dute horiek? Uste dut plazer horiek denok eskurago ditugula. Dena den, aberatsa banaiz, aukera gehiago edukiko dut. Hori argi dago! Horrela dira gauzak eta horrela izango dira! Hori ezin dugu aldatu baina aberatsek ez dituzte plazer guztiak eskurago. Hori pertsonaren arabera da. Bakoitzak bere arazoak dauzka eta agian, aberatsak dirua daukan, ez dauka denborarik eta orduan, ezin du bere bizitzako plazera egin.
Beste gauza bat da zer den plazer bat eta zer den bizio bat! Uste dut hori bakoitzaren arabera dela. Gauza bat niretzat plazer bat izan ahal da eta beste persona batentzat bizio bat da…Ez dago hain argi non dagoen bereizketa! eta nork dio zer den bizioa. Bereizketak ez dirudi hain erraza!
Baina ezin da ukatu handiak edo txikiak bizitzako plazerak beharrezkoak direla. Egia da bizitza nahiko gogorra dela eta horregatik , gozatzen saiatu behar dugu!
Nuria b1

Anónimo dijo...

Plazer txikiak beharrezkoak dira bizitzeko, gutxienez hori da nik pentsatzen dudana. Dirua ez da beharrezkoa beti, edo asko gastatzea ere ez.
Plazer batzuek bizitza eramangarriagoa egiten dute, adibidez niretzak plazer bat da ostiralero nire lagunekin pintxo poteak hartzera joatea, eta askotan astea txarra izaten dudanean, momentu horretan pentsatzeak animatzen nau.
Hori dela eta plazerrak beharrezkoak direla baieztatzen dut, bizitza ez da bakarrik lan egin. Lan egin behar dugu bizitzeko eta ez alderantziz.
-K-