2013/03/22

PAUSOZ PAUSO

Edu eta Yolanda V. ikasleek egindako sarrera.

Berehala Aste Santua egongo da gure artean. Nahiz eta hemen ohiturarik ez izan, baditugu gure prozesioak.

Hemengo prozesiorik famatuena Balmasedakoa da eta, urtero, jende pilo bat joaten da. Hor egiten dena antzerki handia bezalakoa da eta, horregatik, galdetzen diogu geure buruari ea zergatik joaten den jendea ikustera: fedeagatik, morboagatik …

Ez gara Balmasedako prozesioan inoiz egon, baina beste prozesio batzuk ikusi ditugu eta pixka bat aspergarriak direla uste dugu. Pauso batzuk oso tetrikoak dira eta soinuak oso gogorrak entzuteko. Hau dela eta, erabaki dugu prozesioak ez direla gure gustukoak.

Beste pertsona batzuek,ordea, gauza hauek egitea beharrezkoa dela uste dute, haien fedearekin bat egiteko. Horrela, belauniko ibiliz edo saeta bat abestuz, Jainkoak bekatuak barkatuko dizkiela edo haien nahiak beteko direla uste dute.
  
Inoiz egon zarete prozesio batean? Nolakoa izan zen? Sinesmenagatik ala ikuskizunagatik? Nolakoa da zure Aste Santua?

17 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo,
Egia esateko ez naiz inoiz egon prozesio berezi batean, bakarrik nire herrikoetan. Herriko neskek mozorratzen dute prozesioan irteteko, berriz, mutilek "Santua" eramaten dute.
Nire lagunek beti egiten zuten "antzerki hau" herrian, baina orain bakarrik joaten dira ikustera.
Orain dela hiru urte lana egin behar izan dut data honetan eta ezin izan naiz nire herrira joan, nahiz eta ez importa. Bilbon egon nahiago dut.
Lara (Gurutzeta)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Txikia nintzenean urtero Aste Santuan nire amaren herrira joaten nintzen eta han prozesioak ikusten nituen. Aitortu behar dut ez zaidala batere gustatzen prozesiorik, nahiko tetrikoak iruditzen zaizkidan eta. Haien arropak ez ezik soinuak eta usaina ere bereizgarriak dira gainera, normalean gauez direnez pausoek oso tetrikoak dirudite. Gustatu ez arren, urtero joaten nintzen, han ohitura baitzen. Uste dut prozezioak antzerki bat bezalakoa direla eta gehienetan, jendea horregatik joaten dela. Izan ere, gure gizartean gero eta jende gutxiago fededuna da baina, Aste Santuan prozezioak jendez beteta egoten dira, egun horietan hori tipikoa delako. Uste dut gehien gustatzen zaizkienak helduak direla, haientzat bai egun garrantzitsuak dira eta prozesioetara joaten dira fedeagatik baina, gazteen kasuan ez dira horregatik joaten (iparraldean behintzat!)
Gaur egunean, gauza horiek gustatzen ez zaizkidanez, inoiz ez naiz joaten baina, nahiz eta ez gustatu, ez naute gogaitu egiten, denetik izan behar baita. Bakoitzak aukeratu ahal du zer egin nahi duen egun horietan.
Nire Aste Santua nahiko arrrunta da eta ez dauka fedearekin zerikusirik. Noizean behin lan egin behar dut baina lan egiten ez badut, atseden hartzen saiatuko naiz eta egun libreak direnez asteburu luzea bezalakoa da. Urtearen arabera gauza bat edo bestea egiten dut. Urte batzuetan bidaia egiten dut baina aurten hemen egongo naiz eta ez dut uste prozezioetara joango naizenik.
Nuria b1

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ez naiz inoiz egon Aste Santuko prozesio batean baina gustuko nuke bat ikustea.Balmasedakoa,adibidez,esan didate oso errealista dela.
Nik ikusiko nuke antzerki bat bezala.Baina jende asko,Andaluzian batez ere,negar egiten dute Kristoa edo Birgina ateratzen dutenean.Eta,euria egiten badu,negar gehiago egiten dute prozesioa ez ateratzeagatik.
Nire ustez hori gehiegi da.Nik ez nuke hori egingo,baina errespetatzen dut.
Entzun dut aurten,krisiagatik,kofradia batzuk ez dutela prozesioa egin.Ondo dago,diru asko balio duelako eta diru hori beste gauzetarako erabili ahal dutelako.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nahiz eta prozesioak asko gustatu ez,behin Balmasedako antzeko prozesio biziduna ikusi nuen eta hunkigarria zen.Beste prozesio batzuk ikusi ditut eta egia esatera,"kapirotek" daramatzatenek,beldur pizka bat ematen dute.
Jende askoren ustez,Aste Santua oso garrantzitsua da, fede asko daukate eta,hori asko errespetatzen dut baina,nire ustez,opor garaia da eta ahal dudanean,bidaiaren bat egiteko aprobetxatzen dut.
Izaskun (Gurutzeta)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nahiz eta prozesioak gustatzen ez zitzaidan, Balmasedakoa ikustera joan nintzen jakin mina neukalako. Antzerkia gustatzen zitzaidan baina jende gehiago zegoen eta azkenean urduritu nintzen.
Normalean Aste Santuan oporretara joateko aprobetxatzen dugu. Askotan Murtziako lagunen etxera joaten gara. Beraien herrian prozesioei garratzi handia ematen du eta prozesioaren bat ikustea derrigorrezkoa da.
Nire ustez, oso aspergarria da baina jendea nola hunkitzen den ikusteak harritzen nau.
Lorena

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Inoiz ez naiz egon prozesio batean ez batere zaidalako gustatzen.
Nahiz eta nire herrian egon prozesio batzuk aste santuan, momento horretan ni joaten nintzen zelaitik paseo bat ematera txakurrarekin.
Duela 5 urte joaten naiz Plentziara Aste santuan eta egia esan ez dakit han dagoen prozesiorik ala ez, baina inoiz ez dut ikusi bat hortik.
Bestalde Aste santuan normalean egiten dudana da ezer ez egitea horregatik ez naiz joaten hain urrun eta hemendik geratzen naiz bai nafarroan amaren herrian edo plentzian.
alberto

Lmb erabiltzaileak esan du...

Bi edo hiru aldiz egon naiz prozesio batean. Lehen aldiz, nire gurasoekin bidaiatzen nuelako eta gazteegia nintzelako aukeratzeko. Sevillan egon ginen eta gogoratu ahal dudana luzeegia zela da. Gero, hamar urte eta gero edo, Salamancan nengoen oporretan lagunekin eta kasualitatez prozesio artean egon ginen. Ezin dut ahaztu umeak oinutzik ibiltzen elurra egiten ari zen bitartean. Egia esan, prozesioak ez zaizkit batere gustatzen. Urtero egun horiek nire aitaren herrira joaten naiz, Zamorara. Jende askok, hori dakienenan, galdetzen dit prozesioei buruz, oso famatuak direlako, baina egia esan inoiz ez naiz han prozesio batera joan eta uste dut inoiz ez naizela joango. Aste Santua, niretzat, oporrak baino ez dira eta horregatik atseden hartzeko erabiltzen dut.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Opor honetan Errioxan “San Vicente de la Sonsierra” deritzon herri txiki batean egon naiz. Hementxe badaukate oihutura berezi bat euren fededuna erakusteko. Herrikoek, gizonek bakarrik, Jainkoari eskerrak eman nahi dizkiotenean, aste honetan kalean barrena ibili behar dute euren bizkarrean kolpeak ematen. Hala ere, hau ez da txarrena. Jendea leku guztietatik etortzen da ospakizun hau dastatzeko.
Beraz, neure buruari galdetzen diot gure gizartea burutik jota dagoen ala ez. Normalean, pertsona batek hori eginez gero, denok batera pentsatzen dugu zoratuta dagoela. Alabaina, gauza bera Aste Santuan egiten badu, beste gauza kontrakoa esaten dugu. Orduan, jendeak edozein gauza fedeagatik eginez gero, ondo deritzo, eta hau oso arriskutsua da gauzak justifikatzeko.

koldo 3c

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Txikia nintzenean behin prozesio bat ikusi nuen,oraindik eman zidan beldurra gogoratzen dut.Barakaldon izan zen, eta ez zitzaidan batere gustatzen,jendea,giroa,herria oso tristea zeundelako.Irudiari laguntzen ziotenak,kapiroteak deitzen dira?,tetrikoak ziren,batzuek ointzik zihoazen. Hau egiten dute haien Jainkoak bere bakarmena lortzeko edo eskerrak emateko sufi dezaten nahi duelako?.Ziur nago beren Jainkoa petsatzen dutena baino ona dela,horregatik uste dut ikuskisun hauek pertsonaren bati bururatzen zitzaizkiola.Badakigu pertsonok edozein gauza egiteko gai gara publiko gehiago lortzeko. Nire Aste Santuak ez dauka ezerkusirik erlijioarekin,jaiarekin baizik.Aurten eguraldi txarra dela eta,nire bizitza familiaz,janariaz eta edariaz beteta egon da.Orain lanera itzuli behar dut neure burua sendatzeko. I.V.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ni kastron bizi naiz, eta azken hiru urteotan joan naiz ikustera hemengo Kristoren nekaldia.

Urtero etortzen da jende asko, eta herriarentzat oso ona da kanpoko jendeak diru asko uzten duelako. Gainera, herriko jendeak asko lan egiten du egun honetarako. Ikusten ditugun agertokiak, kastrokoek egiten dituzte, eta agertzen diren pertsonak ere hemengoak dira ere bai. Nekaldian agertzea harrotasuna da agertzen den jendearentzat.

Inoiz ez dut ikusi antzezpen hau erabat. Utero ikusten dut zati bat, ordu asko direlako eta jende gehiegi daudelako.

Aurten goizean egun eguzkitsua egin zuen, baina pixkanaka pixkanaka hodeiak agertzen ziren eta Kristo hil zenean euria egiten hasi zen...beharbada Jainkoak efektu bereziak egin zituen...

David MV

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Normalean ez naiz prozesioetara joaten ez zaizkidalako gustatzen. Behin Zamoran batera joan nintzen eta ez zidan ezer trasmititzen, horregatik ez dut ulertzen zergatik jendea negar egiten den ezin duenenan kalera ateratzea prozesioekin.
Aste Santuan deskantsatzen dut hemen edo herrian eta noramalean ez naiz kanpora joaten zeren eta garestiagoa den. Nahiago dut beste data batean joan merkeagoa delako eta jende gutxiago dagoelako.

c.p.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Txiki nintzenean bi aldiz joan nintzen prozesio batera. Nire amona erlijioaz asko sinetzen duelako. Niretzat oso aspergarria izan zen. Gainera asko euria egiten zuen.
Bazegoen jendea negar egiten edo zapatarik gabe. Oso arraroa zen eta gainera ezin nuen ulertu.
Orain telebistan ikusi dut prozezioa batek. Batez ere Andaluzian. Asko abesten da eta jendea birjinia edo kristo eramateko gauza asko egiten dute.
Nik ezin dut ulertzen zergatik den hain serio.
Hemen, Balmasedan esaten dute Kristo bere gorputza odola eragin du. Hori ezin dut onartu. Gauza bat da antzerkia eta beste gauza bat kalte egitea.
Y.G.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Txikitan, nire aitak sarritan eramaten ninduen Aste Santuko prozesioetara. Ikuskizun horietan agertzen diren soinuak eta koloreak oso erakusgarriak iruditzen zitzaizkidan. Hala ere, partaideen artean emakumerik ez egoteak arraroa ematen zidan, eta nire aitari zergatiari buruz galdetu nion. Nire aita gixajoak usadio hori oso matxista zela uste zuen, eta, erantzun zidana zehazki gogoratzen ez badut ere, kontua da bere aurpegiera, eta hitz egiterakoan izan zuen zalantza, oraindik gogoan dudala. Oso inozoa nintzenez gero, txintik ere egin gabe tradizioa horrelakoa zela onartu nuen. Honek ez zidan ikuskizunaren xarma lausotu, oso erakargarria zela uste nuen arren, Bilbotik oinutsik ibiltzeko gogorik ez nuelako. “Gizonak ibil daitezela” pentsatu nuen, eta lasai asko geratu nintzen.
Ana Pi.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ba nik aldi bat ikusi nuen prozesioi bat. Txikia nintzen eta nire oroipena txarra da, ez zitzaidalako gustatu eta hotz asko pasatu nuelako. Horregatik, inoiz ez naiz berriro beste bat ikusi.
Nire aste santua, normalean, beti joaten gara Nojara. Eta han egun batzuk pasatzen dugu. Ez dut gauza berezi egiten. Opor hautan, niretzat beharrezkoa da lasai egotea eta deskantzatzea. Nahiz eta univertsitateko lanak egin behar ditudan.
A.D b1

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Normalean Aste Santuan oporrak hartzen ditut eta ez naiz atzerritara joaten, gure ondoko herrietara baizik, Castillara, Asturiasera Errioxara edo Galiziara, besteak beste. Normalean ez naiz prozesioak ikustera joaten, baina egia esan kasualitatez prozesio asko ikusi ditut. Nahiz eta sinesten dudan, ez daukat prozesioa ikustearen ohitura, izan ere, Euskal Herrian ez dut inoiz batere ikusten. Lehengo prozesioa ikusten nuena Salamancan izan zen. Pote batzuk hartzen ari ginen hasi zenean prozesioa. Hasieran ikaragarria nirudien, baina, hamar minutu pasatu eta gero oso astuna izatea iruditzen zitzaidan. Horregatik, ikusi nituenean prozesioak kasualitatez izan zen, erosketak egiten edo poteatzen ari ginelako, hain zuzen ere. Aurten Ezkarayera joan naiz, eta ez dut prozesiorik ikusten, normalean prozesioak zortzietan hasten dira eta ordu hartarako etxean geunden. Zer pena! Izan ere, poteak hartzen ditudanean prozesioak ikustea gustatzen zaidalako.
X

MARISA (Gurutzeta) erabiltzaileak esan du...

Txikitatik Aste Santuak hunkitu nau. Urtero, Azteazken Santuan ama eta biok kanpa batera joaten ginen ezkaia hartzera. Egun hau nire gogokoena zen txangoa edukitzen genuen eta. Kanpa ikusgarria zen koloregatik eta usainegatik baina kontuz eduki behar izaten dugu erle asko zeunden eta. Ezkaia etxeko aurrean botatzen genuen. Horrela prozesioa pasatzea, kale guztiak loreekin ezkutatuta zeunden. Herriak oso ondo usaintzen zuen.

Amak prozesioak ikustera eramaten zidan eta niri gustatzen ziztzaidan. Prozesioaren aurretik elizan VĂ­a Crucisa egiten zuten. Jendeak otoiz egiten eta abesten zuen bitartean, prozesioan parte hartzen zutenek sartzen zuten. Gizonek tunika morea eta emakumeek apain-orrazi eta mantelina janzten zituzten. Gehien gustatzen zitzaidana momentu horretan zen desfile bat bezalakoa baitzen. Gero, denok kalera ateratzen ginen eta prozesioa hasi zen. Urtero ama eta biok joaten ginen leku berbera, elizako urbil zegoena eta nik oso urduri danborreko soinu lehenengoa itxaroten nuen. Banekien “txanoak” desfilatzen hasten zirela eta beldurra ematen zidaten. Txanoen atzean lehenengo pauzoa joaten zen. Nazarenoa gehien gustatzen zitzaidana zen oso erreala iruditzen baitzitzaion. Gero emakumeak desfilatzen ziren eta oso dotoreak iruditzen zitzaizkidan. Emakumeak Birjinaren aurrean joaten ziren eta momentu hartan oso txarto pasatzen nuen Birjina gustatzen ez zitzaidalako. Denak pasatzen zirenean, jendea joaten zen. Hau ez zitzaidan asko gustatzen baina amak kandela bat eramaten uzten zidan eta berarekin jolasten nintzen. Gure etxetik pasatzea ezkaia hartzen nuen, “bedeinkatuta” zegoela amak esaten baitzuen eta hori ona zela. Gizajoa.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

kaixo:
Niri Aste satuaren prozesioiak ez zait guztatzen.Oso aspergarriak direla niri iruditzen zait.Gainera festa bat oso matxista da,aribidez Marisaren herrian parte hartu nahi duen neskek kofradia batean kapiroterekin ez zuten uzten mantillarekin joan behar izante du.
Hemen Balmasedako herria desberdina da,prozezioia bizia da.Antzokiaren lana guztatzen da zaio,Balmasedan dagoenak gustatu ahal du.
Beste profezioiak erlijioiak batira.
JOse(gurutzeta)