2013/06/07

EUSKALDUNOK EGUZKIARI BEGIRA INOIZ EZ

Adituen ustetan ez da posible berorik gabeko udarik egotea baina, orain arteko eguraldia ikusita, zalantza handiak ditut. Beste urte batzuetan garai hauetarako nazkatuta geunden beroaz eta egun freskoak eskertzen genituen. Aurten, berriz, honela jarraituz gero eguzkia luxuzko artikulua izango da eta ikusi nahi badugu beste edonora joan behar izango dugulakoan nago.

Hala ere, eguraldi txar honek ez digu umorea kendu, euskaldunok askorik ez badugu ere, eta dagoeneko asko dira horren gaineko txisteak, bideoak eta irudiak. Ez dakit umorez hartu behar dugun ala negar eragingo digun egoerak, baina eguraldiak horrela jarraituz gero bizilekua aldatzen pentsatzen hasi beharko dugu.


Zer deritzozue? Zer nahiago duzue eguraldi hau ala itzelezko beroa? Eta txisteez, zer uste duzue?

4 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

hemen normalean ez du hain beroa egiten baina ondo pasatzen gara. Aurten, oso txarra da eguraldia eta mundu guztiak esaten du uda edukiko badugu. Ekainean gaude eta otsailaren bezala da. Jende asko argazkiak eta konentarioak publikatzen ditu, hauek txistosoak dira, nahiz eta debora txarra egiten den humore ona eduki behar dugu.
A.D b1

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ni ez nago batere ados, aurten gertatzen ari dena ez da normala.Nola liteke oraindik berokiak ez gordetzea!!!
Egunero Esnatzen naizenean lehiotatik begiratzen dut,baina beti gauza bera, euritakoak, txubaskeroak, ahaztu zait nolakoa zen urdin kolorea. Gainera nahiz eta ez nahi ezinezkoa da txarto sentitzea.Hau da, gehiago kostatzen zait lanera joatea, humorea ez da hain ona, eta nabaritzen da giroa ez dela onena.
Orduan argi dago nahiago dudala eguraldi aparta orain daukaguna baina!!!!
Alberto631978

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Euskalherriko eguraldia asko aldatu du. Lehen ez zen hain gogorra. Orain, ordea gogorra da. Neguan hotz handia dago eta udan bero handia edo aldrebesa.
Ni nahiago dut erdi egotea, ez hotz asko,ez bero asko.
Aurten ez da normala eguraldia. Ez daukagu udaberria.
Ni nahiago dut uda egia da alaiago zaudelako. Eguraldi onarekin joaten zara hondartzara eta kalean denbora asko ematen duzu.
Orokorrean zaindu behar dugu planeta edo bestela aldaketa handiak nabarituko ditugu.
Y.G.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nabaritzen da batzuok zahar samarrak garela, egiten duen eguraldiak gehiegi harritzen ez gaituelako. Dudarik gabe, aurten nahiko kaskarra izaten ari da, baina duela hogeita hamar urte hau normaltzat hartzen zen. Haurtzarotik gogoratzen dut oso arraroa zela bi egunez, segituan, eguzkia ikustea, uda bazen ere. Batzuei xelebrea irudi ahal dakieke, baina, horren ondorioz, sandaliak ikustea ez zen oso normala, ohikoena zen udan zapata itxiak eramatea, eta inor gutxik erosten zituen antezko zapatak. Beno, hori gertatzen zen euriak hondatzen zituelako, baita luxuzko artikuluak zirelako ere. Hauek nire burutazioak zirela pentsatzen nuen, baina, duela gutxi, gai hau atera zen nire koadrilan, eta konturatu nintzen lagunek bizipen berberak izan zituztela. Azken hogei urteotan eguraldia aldatu da Euskal Herrian, eta udek udaren antza handiagoa izaten dute, nolabait esatearren, baina uste izatekoa da ez dela hain bitxia eguraldiak noizbehin aintzinakoari eustea. Hala ere, neuri ez zait batere gustatzen hotza, eta nahiago nuke hainbeste arropa eraman behar ez izan. Kontsolatzeko, Madrilen bizi nintzenean pairatzen nuen neguko hotz ikaragarria, eta udako hotz jasanezina gogoratzen saiatzen naiz. Gaztelan boladatxo bat ematea ona da hemen daukaguna gehiago baloratzeko, dudarik gabe.
Ana Pi.