2014/03/28

SUPER SUPER …, MUNDIALA!

Batzuetan oraindik umetxo bat naizela pentsatzen dut. Umetan egiten diren kontuak gustukoak ditut eta egin ahal ditudan unetan poz-pozik sentitzen naiz. Aldean urte asko ditugunean urte gutxirekin egiten genituen gauza horiek orain egitea gozamena da, benetan.

Gauza horien artean badago bat bereziki estimatzen dudana: irudimen askea. Ume bat zarenean den-dena imajinatu ahal duzu, den-dena posible da, ez dago mugarik. Gauza bat imajinatu eta benetakoa izango balitz bezala sentitzen duzu. Ametsetan zaudela esango dizute, baina zu ziur zaude ezetz. Imajinatutako hori benetakoa da zuretzat eta kito!


Txikitatik super-botere bat eduki nahi izan dut. Ez dut hegaz egin nahi izan. Ez dut super azkar korrika egin nahi izan. Ez dut super super indarra eduki nahi izan. Ez, beste super-botere bat izan nahi izan dut, ikusezina izan nahi izan dut. Leku guztietatik ibiltzea eta inork ni ez ikustea, totala izan behar da. Oraindik egiten dut amets horrekin, oraindik umetxo bat naizela pentsatzen dut edo … super kuxkuxero bat naizela …

Zer super-botera eduki nahiko zenukete? Zergatik? Zer imajinatzen zenuten txikiak zinetenean?

16 comentarios:

Anónimo dijo...

Neska bat naiz eta, horregatik, txikitan ez neukan interes asko superheroiengatik. Pampinekin jolastu nahiago izaten nuen. Hala ere, nire aitak komiki bilduma handia zeukan eta bere superheroirik gustukoena Amerikako Kapitaina zen. Beraz, beti irakurtzen nion Amerikako Kapitainari buruz eta horri esker hainbeste gustatzen zait. Baina inoiz ez nuen bere botereak nahi eduki.

Bestalde, gaur egun botere bat aukeratu behar badut, leku batetik bestera joatea mugitu gabe aukeratuko nuke. Gaztelainaz “teletransporte” deitzen da. Horrela, munduko edozein lekutara joan ahal izango nintzateke. Bidaiatzea asko gustatzen zait baina ez daukat diru nahikoa egiteko. Horregatik,botere hau onena iruditzen zait.

ALBA L.

Anónimo dijo...

Txikia nintzenean asko gustatzen zitzaizkidan telebistako marrazki bizidunak. Gehien gustatzen zitzaizkidan saioak "Son Goku" eta "Sailor Moon" ziren, beste batzuen artean. Garai hartan, irudimen handia nuen eta askotan saio hauetako pertsonai bat nintzela bezala jolasten nuen etxean, parkean eta, batez ere, eskolako jolas-orduetan nire lagunekin.
Super-botere askorekin amets egiten nuen, baina, egia da, gehien gustatzen zitzaidana agertzeko eta desagertzeko gaitasuna zela. Arrazoi nagusiena betidanik oso loti izan naizela zen eta goizeetan eskolara autobusez joan behar nintzenez oso goiz esnatzen nintzen. Horregatik, etxean txalo bat ematearekin bat-batean eskolan agertzeko gai izatea zen nire ametsa goizero.
Gaur egun, egia esan, super-botereen artean hau ere aukeratuko nuke, izugarrizko super-boterea dela uste dut eta argi dago berarekin diru eta denbora asko aurreztuko genukeela bidaietan.

Ixone G.

Anónimo dijo...

Txikia nintzenean irudimen handia neukan eta egun osoan jolasten egon ohi nintzen baina, asko jolastu arren, printzesaz jolasten nuen, superman eta gauza horiek gustatzen ez zitzaizkidalako. Ez dakit zergatik baina, pertsonaia horiei zeharo apergarriak neritzen.
Dena den, botereak edukitzea oso ondo egongo lirateke. Ez dago ukatzerik bai azkar korrika egitea bai indarra edukitzea ondo egongo liratekeela. Baina, botere horiek ondo egon arren gehien gustatzen zaidan boterea ikusezina izatea da. Botere hori edukiz gero, denetarik egin ahal izango genuke. Horregatik, argi daukat botere hori eduki nahiko nukeela, ikusezina izatearen abantailak asko baitira. Esate baterako, zerbait egin baino lehen dena ikusi ahal duzu baina, inork ez zaitu ikusi ahal. Botere horri esker informazioa gehiago edukiko genuke eta guri buruz hitz egiten duen jendea jakingo genuke. Ondo egon ez arren, batzuetan beste pertsonei buruz hitz egiten dugu eta iruzkin horiek ezagutu nahiko nituzke. Gainera, ziur nago ustekabe asko eramango nukeela. Leku guztietatik ibiltzea inork ikusi gabe ere ondo egongo lirateke, aukera gehiago edukiko genuekeelako.
Txikitan irudimen handia neukanez hegaz egiten imajinatzen nuen. Beti hegaz egin nahi nuen dena hobeto ikusteko. Pentsatzen nuen horrela dena ahalik eta azkarren ikusiko nuela. Horrez gain, leku gehiago ezagutuko nuen baina, urte pasatu ostean argi dago gauza horiek bakarrik umetxoen ametsak direla.
Nuria

Anónimo dijo...

Txikitan nintzenean supergirl eta pertsona desagertu ahal duena izatea gustatzen zitzaidan
Supergirl hegan egin eta gauza harrigarriak egin zituen eta ikusezina izatea oso ona eta dibertigarria da. Gainera, egoera asko aldatu ahal dituzu.
Orain supeheroi asko daude. Normalean laguntzen dute egoera larrialdietan eta beti daude pertsonai maltzurrak. Azkenean deno konpontzen da.
Batzuetan pentsatzen dugu Ondo lirateke benetan hori gertatzea eta asko amets egiten dugu.
Yolanda G.

Anónimo dijo...

Txikia nintzenean gehien gustatzen zitzaizkidan superheroiak Superman eta Son Goku ziren. Dragoi Bola marrazki bizidunak egunero ikusten nituen eta ikusi ondoren, haien super-botereak egunen batean izango nituzkela imajinatzen nuen.

Bestalde, gaur egun super-botere bat eduki ahalko banu, denbora gelditzeko ahalmena edukitzea gustatuko litzaidake. Egia esan, egunero korrika noa joan behar naizen leku guztietara eta batzuetan, nahiz eta korrika joan berandu heltzen naiz leku batzuetara. Beraz, denbora gelditzearen super-boterea edukiko banu, eguna hobeto antolatuko nuke eta horrela, laster helduko nintzateke leku guztietara.

Jorge S.

Anónimo dijo...

Ni txikia nintzenean Superheriak neukan adibidez, son goku eta batman baina niretzat onenak dira oliver eta benji, batez ere, oliver asko gustatzen zitzaidanelako futbola.

Lehen supereheroe asko zegoen baina orain gero eta superheroe gehiago dago. Nahiz eta lehen superheroeak onak izaz, gaurko superheroeak onenak direla egia da, eta horregatik, gaurko umeek superheroe asko izan nahi dute.

Etorkisunean superman bezala izan nahiko nuke eta horrela edozein lekutara ihes egin joango naiz. Bestala, gizaki ikustesina izatea ahalik eta gauza onena izango da.

V.B.

Anónimo dijo...

Txikitan nintzenenan asko gustatzen zitzaizkidan superheroiak. Nahiago nuen superheroia Superman zen. Superman bezalakoa izatea nire ametsa zen. X arraioak edukitzea nahi izan nuen eta Supermanen indarra ere bai.Nahiz eta posible ez izan, beti pentsatu nuen Supermanen botereak edukitzea. Baina azkenean Christopher Reeve hil zen eta nire ametsetik esnatu nuen.
Iñaki.I

Anónimo dijo...

Aukeratu ahal izango banu,hegan egitea eta ikusezina izatea aukeratuko nuke,mundu osoa ezagutzeko eta dena ikusteko ni ikusi gabe.
Txikia nintzenean,Superman asko gustatzen zitzaidan eta orain ez naiz gogoratzen arrazoia baina,Mazinger-Z nire superheroi gogokoen bat zen.
I.G.(Gurutzeta)

Anónimo dijo...

Txiki nintzenean beti ikusten nituen televustako saioak, adibidez: "el coche fantastico, el equipo a, V eta abar", gero nire lagunekin beti flipatzen genuen saio horrekin.
Txikitan komi asko irakutzen nuen: capitan trueno, superman eta abar... asko gustatzen zitzaizkidan komiki horiek.
Gaur egun aukeratu egin banu, greenpeaceko ekologista bat izango nuke mundo osotik bidaltzeko eta baleak salbatzeko.
J.C boga

Anónimo dijo...

Ume bat nintzenean ez zitzaizkidan superheroien gauzak asko gustatzen.
Panpinekin jolasten nituen eta printsezazko jolasekin nenbilen beti. Beharbada, super-botereren bat izateko gogoa baneukan, hegaz egiteko boterea zen, Aladdin bezala ibiltzeko asmoarekin.
Baina beste aldetik, oso neska irudimentsua nintzen. Makila batekin arratsalde osoa eman ahal nuen jolas desbedinak asmatzen, nahiz eta sentsu asko ez izan, ez nintzen inoiz aspertzen!
Dena den, gaur botere bat aukeratu behar izango banuke, hegaz egiteko boterea izango litzateke, nahiko interresgarria izan behar delako leku askotatik pasatzea zerutik ikusten!

M.P

Anónimo dijo...

Ni friki pixka bat naiz eta super-heroiak asko gustatzan zaizkit, adibidez, Batman, Amerika kapitaina, Hulk, Silarrezko surferra, Dare Devil eta abar.

Txikitan armiarmak gorrotatzen nituen arren, Spiderman nire gustokoen superheroia zen, hormatik igo eta sareak bota ahal zituelako. Botere izugarriak ziren.

Baina momentu honetan super botere bat bakarrik nahi dut: "Super botere adkisitiboa"

Iñigo M.

Anónimo dijo...

Txikitan ume guztiak bezala komikak irakurri nituen eta super-heroi guztien artean super-boterak edukitzea normala zen arren, gustatzen zitzaidan super-heroiak ez zeukan super-boterik eta gainera itsua zen.
Bere izena Dan Defensor zen eta itsua zenez zentzumen besteak nahiko garatuta zeuzkan eta oso ondo borrokatzen zekien. Gauez, super-heroi jantzita, kalera gaizkileekin bukatzeko ateratzen zen.
Super-heroi hau besteak baino gehiago gustatzen zitzaidan, lortzea egiten zuena hegaz egin baino errazagoa baitzen.
Alabaina, gaur egunean super-heroia ez nintzateke super-heroiaren bizitza oso nekatuta delako, egun osoa borrokatzen egon behar du eta.
Orain super-botere bat aukeratu behar izanez gero beste botere bat lasaiagoa aukeratuko nuke. Lehen telebistan , etxeko andre bazen ere, sorgin bat ateratzen zen eta sudurra migitu behar zuen bakarrik lortzeko nahi zuena. Bada oraintxe bertan super-botere hori onena dela iruditzen zait.

Iñaki Gurutzeta.

Anónimo dijo...

Niri ez zitzaidan batere gustatzen superheroinak, ez zutelako behar ahaleginarik egin, botereak edukitzeko. Haiek jaiotzen ziren super- boterearekin eta mundua salbatzera joaten ziren. Ikasi gabe eta lan egin gabe; beno, haiek egiten zutena lan bat da, ezta? ala boluntarioak dira? ez dakit Udalek zerbait ordaintzen zieten ala ez mundua salbatzeagatik.

"Heroes" seriea ikusi dut, eta ezin izan dudan ikusten amaitu arren, gehiegi ez zitzaidan gustatzen, txinatarren boterea edukiko nuke. Txinatarrak denbora gelditu ahal du eta ezer ez da mugitu, bera izan ezik. Botere horrekin gehiago egin ahal izango nuke egunean eta euskerazko idazmenak amaitu ahalko nituzke.

Shei (Txirrin)

Anónimo dijo...

Txikitan komikiak inoiz ez nituen irakurtzen, oso aspergarriak iruditzen zitzaizkidan eta, baina hegaz egin izan nahi nuen, denboraren zehar bidaiatu nahi izan nuen eta egin nahi dudana barita magikoarekin oso deigarriari neritzot.
Irudimen handirik ez eduki arren, botere horiekin mundua aldatu ahalko nuela imajinatzen nuen. Behin gogoratzen dut nire amak esaten dirurik ez zeukala kotxe berri bat erosteko, eta une hartan pentsatu nuen barita bat edukiko banuela, nahi duena amari emango niokeen. Beti mundua aldatzeaz pentsatzen ari nintzen, eta nire esku izango balitz, inor ez hilko zatekeen nire haurtzaroan.

Atalía

Anónimo dijo...

Ni oso errealista naiz, eta ez dakit zergatik baita txikitan ere oso errealista nintzen. Nik jolastean inoiz ez neukan botererik, baina beste aldean, zientzian sinesten nuen, eta beti geroaldian pentsatzen nuen. “Odisea 2001” liburua posiblea dela uste nuen. Pentsatzen nuen orain espazioan egon ahal garela. Agian horregatik nire jolastean tresnak neuzkan edozer gauza egiteko.
Nuria G.

Anónimo dijo...

Txikitan ume guztiek bezala komikiak irakurri nituen . Super-heroi guztien artean super-boterak edukitzea normala zen arren, gustatzen zitzaidan super-heroiak ez zeukan super-boterik eta gainera itsua zen.
Bere izena Dan Defensor zen eta itsua zenez zentzumen besteak nahiko garatuta zeuzkan eta oso ondo borrokatzen zekien. Gauez, super-heroi jantzita, kalera gaizkileekin bukatzeko ateratzen zen.
Super-heroi hau besteak baino gehiago gustatzen zitzaidan, egiten zuena hegaz egin baino errazagoa baitzen lortzea.
Hala ere, gaur egunean super-heroia ez nintzateke super-heroiaren bizitza oso nekatuta delako, egun osoan borrokatzen egon behar du eta.
Orain super-botere bat aukeratu behar izanez gero, beste super-botera lasaiagoa aukeratuko nuke.
Lehen telebistan sorgin bat ateratzen zen eta sudurra bakarrik mugitu behar zuen lortzeko nahi zuena. Bada, oraintxe bertan super-botere hori onena dela iruditzen zait.

Iñaki Gurutzeta.