2014/04/04

ALÓ, ALÓ, …

Azterketa baten aurrean deiaren komodina erabiltzeko aukera izanez gero, nork egingo lioke uko aukera horri? Gutxik uste dut, deiak gainditua emango balu.

Zientzia-fikzioa dirudien arren, arestian aipatutakoa da, hain zuzen ere, Austriako institutu bateko irakasle bati bururatu zaiona, ikasleei azterketan deia egiteko aukera ematea, alegia. Ez edonori egindako deia, jakina. Azterketa aurrera ateratzeko zalantzak argituko lizkiekeen norbaiti litzateke.

Egia esan, eta ondo pentsatuta ez deritzot ideia txarra. Lehiaketa famatu hartan, parte-hartzaileek dirua irabazteko deiaren komodina bazuten, zergatik ez dute ikasleek azterketa gainditzeko izango!

Hala ere, gogoan izan behar dugu lehiaketan deiak ez zuela ezer ziurtatzen. Telefonoaren beste aldean zegoenak,  laguntza  emango zuelakoan, deia egin eta galdera egin ostean usteak erdi ustel!

 Beraz, deiaren komodina erabili nahi duen ikasleak ondo hausnartu beharko du nori egiten dion deia, deia jasotzen duenak laguntza eta ez buruhaustea emango diola ziurtatzeko.
Baina , ondo pentsatuta, ikasle izan nintzeneko garaian aukera hau izan banu …

Zer uste duzue?

9 comentarios:

Anónimo dijo...

Azterketak,ikasleek gaiak dakizkiten ala ez jakiteko egiten dira baina,hori eginez,bi ikaslek,berbera jakin ahal dute eta batek gainditu ahal du erantzuna ondo esan diotelako.Horregatik,ez dut uste oso justua denik.
Baina,egia da,Internetekin,gauzak asko aldatu dira eta orain gaiak buruz jakiteak ez du hainbeste garrantzi,baizik eta,informazioa bilatzen jakitea garrantzitsuagoa da.Beraz,pertsona egokia bilatzea erantzuteko ere garrantzitsua da.
Nire ustez,guztiok,aukeratu ahal izango bagenu,azterketa jarri duen irakasleari deituko genioke.
I.G.(Gurutzeta)

Anónimo dijo...

Asmakuzun ideia hau lelokeria bat da, nire iritziz. Azterketa batean erantzunak dakizkizu ala ez, eta aparteko laguntza, behintzat teoriaz, txarto dago. Beste moduan ezinezkoa izango da gure ezaupideak frogatzea.
Gainera, kasu askotan inork ez erantzun ahal izango du. Nire garaian, adibidez, bazegoen jende gutxi ikasketekin, orduan...
Gauza askotarako betiko metodoak onenak dira, eta azterketak oso zaharrak dira.
Imajina ezazu sendagile batek, esate baterako bihotzako ebakuntza batean, eta nola atera bihotza ez dakiela, galdera hori azterketa batean beste pertsona batek erantzun zitzaion eta, laguntzako deiari esker (...)

Atalía

Anónimo dijo...

Anekdota hauez honez aparte, heziketako bi eredu dauzkagu. Hemen teoria osoa memorizatzen saiatzen da. Azterketaren ariketak, normalean, enuntziatuak erabat argi erabiltzen dira eta ikasleek teoria aplikatzen dute. Nire ikuspuntutik, eredu honek akatzak dauzka, hala nola, kontzeptuak ez dira ulertzen eta nahikoa da aurreko eguna ikastea irakasgaia gainditzeko. Hala ere, bizitzan ez zara topatuko horietako arazorekin.

Beste eredua erreflexiaboagoa izango litzateke, errealagoa. Esaten zergatik apliatzen duzun metodo hau edo beste hau, eta ez da axola liburuak erabiltzen diren. Ahalik eta gauza handiena ikastea da helburua. Azken Pisa-ren informearen arabera, ez du Espaniako estadoa ondo kokatzen. Beraz, agian, eredua aldatzen pentzatu beharko litzateke.

G.U.

Anónimo dijo...

Azterketak egiteko orduan aukera hori izanez gero, ia seguru erabiliko nukeela. Zergatik ez? Beste aukera bat da eta azterketak egiteko edozein laguntza ona da. Orduan, komodina edukitzeak nahiko aukera ona dirudi.
Euskara ikasten dugunok beti azterketei buruz hitz egin ohi dugu, inoiz ez gaude ados azterketekin eta. Askotan, pentsatzen dugu txarto eginda daudela eta deberdinak hobeak izango liratekeela. Beti bezala, bakoitzak ere iritzia dauka eta ez da batere erraza ados ipintzeko. Baina, lehiaketan komodina badago, zergatik ez dugu ikasleok aukera hori? Dena den, aitortu behar dugu komodina edukiz gero, beste arazo bat edukiko genukeela. Nori deituko genioke? Hori bai zaila izango litzatekeela. Nire kasuan, euskara ikasten hasi nintzenean askotan nire lagunei gauzak galdetu ohi nizkien. Askotan euskara jakin arren, txarto erabiltzen zuten eta erantzunak ia-ia beti txarto zeunden, gauza bat da euskara jakitea eta beste gauza bat da ondo erabiltzea eta. Beraz, ez dakit nori deituko niokeen!
Gainera, egia da lehiaketan deiak ez duela ezer ziurtatzen, askotan beste aldean dagoenak erantzuna ez du jakiten eta. Orduan, garrantsitzuena da ondo aukeratzea, badaezpada! Hau gutxi balitz bezala, telefonoaren bestea aldean dagoenak hartu behar du telefonoa. Hartu ezean, komodina galtzen da, bakarrik pertsona bat deitu ahal daitekeelako.
Baina desabantailak eduki arren, ideia horri nahiko ondo deritzot, beste aukera bat baita. Agian, etorkizunean euskara azterketak horrela izango dira eta aukera hori edukiko dugu. Batek daki!
Nuria

Anónimo dijo...

Azterketa bat ondo egiteko, gauza asko konturatu behar dugu; zer dakigun, nola diren galderak, arazo pertsonalak dauzkagun ala ez eta nola zuzentzen du irakasleak. Dena ez da zenbat ikasi dugun, zorte ona eduki behar dugu beste faktoreak onak izateko.

Komodin bat erabiliko bagenu, inork ezer ez luke ikasiko. Dei baten bidez, azterketaren emaitza beste pertsonaren esku utziko litzateke; eta hori oso arriskutsua da, deia jasoko luken pertsonak erantzuna jakingo ez balu, agian ikasleak ez lioke berriro hitz egingo.

Nire ustez, beti egin diren gauzak egiten jarraitu behar dira. Esperimentuaren alde nago, baina azterketan ez.

Shei
Txirrin

Anónimo dijo...

Nahiz eta deiaren komodina azterketa egiteko ideia ona dela iruditzen zaidan, azterketa baten erdian komodin hau erabiltzea nahaste-borraste handia litzatekeela uste dut.
Orain klaseetan lehen baino ikasle gehiago egoten dira eta guztiek une berberan hitz eginez gero, Babeleko dorrea bezalakoa litzateke. Gainera arazo hau bakarra ez litzateke, zeren ikasle bazara zure lagunak ikasleak ere izango dira. Beraz, azterketa bitartean beren klaseetan egon behar izango dute eta orduan nori deituko duzu? edo azterketa egunean norbaitekin geratuz gero, galdera egindakoan erantzuna jakingo du?
Ondo pentsatu ondoren, deiaren komodina ondo badago ere, beste komodin bat hautatuko nuke.
Kasu hauetarako, komodinen artean publikoaren komodina onena dela uste dut. Klaseko azkarrari galdetzen badiozu, erantzuna ondo egongo delako.

Iñaki Gurutzeta.

Anónimo dijo...

Azterketa batean egongo balitz eta galderaren bat erantzuterakoan, arazoak topatuko banitu, pentsatu gabe komodina erabiliko nuke. Geroago, beste arazo bat aurkituko nuke deia egitean. Deia egin baino lehen, oso ondo pentsatu beharko nuke nori deitu, bestela segur aski erantzuna oker egongo da. Beraz, deia egiteko aukera edukitzea nori deitu jakitea bezain garrantzitsua da. Horrela, gure seme-alabak azterketak ondo prestatu nahi balituzte, zerrenda bat egin beharko lukete eurek nori deitu jakiteko.
Bestalde, besta gauza bat kontuan hartu behar dugu azterketen aurrean geundenean. Denok azterketa batzuk behin egin ditugu eta gainera, denok ere badakigu azterketak gainditu ahal izateko ahalegindu gogorrak egin behar direla, bestela emaitza ona edukitzea ezinezkoa izango dela. Gainera, ez dugu ahaztu behar azterketen bidez aztertzaileek tresna bat daukatela guk gaiak ondo dakizkigun ala ez jakiteko. Hortaz, deia egiteko aukera edukiko bagenu, aztertzaileek ez lituzkete gure ahalmenak neurtuko, gure lagunen ahalmenak baizik.
Izan ere, deia bat egitea ondo dago telebistetako saioa bat egiteko, ez azterketak gainditzeko. Gainera, norbaitek azaldutakoa ulertu ezean, segur aski bere bizitzaren osoan ez du azterketarik egin eta horrexegatik azaltzen da bere pentsamendua hain oker dagoela.

koldo 4a

Anónimo dijo...

Egia esan , txikia nintzenean deiaren komodina erabiltzeko aukera edukiko banu, ziur nago norbaiti deituko nukeela, adibidez nire anairi oso ikasle ona zelako. Baina gaur egun azterketa batean erabiltzeko aukera emango balidate, errazagao izango litzatekela erabakitzea nori deitzea pentsatzen dut. Hau da, orain pertsona guztiak mugikor bat daramatzagu Interneten sartu ahal dugunarekin, horrela deitzen diogun pertsonari interneten bilatu dezake galdetzen dioguna.
Bestalde, ez dut uste horrelakorik gertatuko denik esagutzen ditudan lekuetan, horregtik hobe izango da azterketa batera joan baino lehen ikastea.

Jorge S.

Anónimo dijo...

Egia esan, inoiz ez dut erabilbtzen komodina baina azterketa edukiko banu eta komonina edukiko nuke pentsatu gabe komodina erabiliko nuke. Aztereta batean komodina erabiltzea ideia oso ona deritzot eta horrela askok ez dugu ikasiko.
Nahiz eta idia ona dirudi,aztereta batean inoiz ez dugu erabiliko, debekatuta baitago.
Nahiz eta komodina abantaila handia izan, jende asko komodinarekin aztereta huts egingo du oso baldarra da eta.

V.B