2014/04/04

ZERGATIK? ZERGATIK?

Zergatik da inportantea heziketa?
Zergatik gaude hemen?
Zergatik ez naiz zure gustukoa?
Zer egiten ari naiz hemen?
Zergatik nago ezkongabe oraindik?
Zergatik da borobila lurra?
Zergatik ez dute Asiako gizonek bizarra mozten?
Zergatik ez dute zilborrik txakurrek?

Betidanik saiatu izan gara gizakiok dauzkagun garrantzi handiko zalantzak argitzen, erantzunak bilatzen. Lehen Jainkoarengan aurkitzen genituen, baina orain gauzak aldatu dira eta GOOGLEn bilatzen ditugu, nonbait.

Goian dauden galderak Interneteko bilatzaile famatu horretan azkenaldi honetan jendeak gehien bilatu dituenak dira. Garrantzi handiko galderak. Erantzun erraza ez dituzten galderak, baina gutako askok hamaika aldiz tekleatu ditugunak.


Ez dut inoiz horrelako galderarik idatzi GOOGLEk ematen digun laukitxo horretan, baina galderak transzendentalak badira, ezin dut imajinatu nolakoak izango diren erantzunak. Agian, sarrera hau idazten amaitu ondoren laugarrena edo bosgarrena idatziko dut ea zer dioen jainko berriak.

Zer bilatzen duzue GOOGLE-n? Zertarako erabiltzen duzue? Beste bilatzaile bat erabiltzen duzue? Zergatik? Zer galdera bururatzen zaizue?

15 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egian esan, Google eta Internet oro har, asko erabiltzen dut, ia egunero. Nire lanerako gauza erabilgarriak bilatzeko eta informazio serioa lortzeko erabiltzen dut, baina artikuluak esaten duen bezala, egunerokoan sortzen diren garrantzi gutxiko zalantzak bilatzeko ere bai.
Ez dut inoiz "Zergatik gaude hemen?" bezalako galdera transzendetalarik egin, ezta galdera pertsonalarik ere. Ez dut uste agertuko diren erantzunak erabilgarriak izango direnik, normaleena ezer ez agertzea izango litzatekela uste dut, batzuk erantzuna ez daukatelako eta aholkuak emateko eta jasotzeko pertsonak ezagutu behar direla pentsatzen dudalako. Horregatik, horrelako galderak Interneten bilatzea denbora galtzea dela pentsatzen dut. Nire ustez, hobe da mota horretako galderak egiten dituzten pertsonek denbora hori hausnartzen ematea.
Bestalde, egia da denbora pasatzeko eta barre egiteko mota guztietako gauzak bilatu ahal direla, pertsonaren izaeraren arabera, eta hori egiteari ondo deritzot, azkenean denok libreak gara ordaintzen dugun zerbitzu batekin nahi duguna egiteko. Nire kasuan, askotan elkarrizketaren batean gai zehatz bati buruz sortutako zalantzak ebazteko edo eztabaidaren bat amaitzeko behar dudan informazioa lortzeko erabiltzen dut Internet.

Ixone G.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Zalantzaren bat edukitzen baduzu,Googleen erantzunen bat aurkitu ahal duzu.Nik, nire gustuko orrialdeetan sartzen naiz eta ia beti, gauza berei begiratzen dizkiot.Ez dut inoiz erabili transzendental galderak egiteko,baizik eta gauza praktikoetarako.
Baina,Interneten denok idatzi ahal dugunoz,kontu eduki behar da eta ez da fidatu behar jartzen duen gauza guztiaz,erantzun batzuk ez dira oso fidagarriak eta kalte egin ahal dute eta.
Baina,gauza txarrak eduki arren,ezin da ukatu Inernet asmakizun onenen bat izan denik.
I.G.(Gurutzeta)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egunero eta denetarako erabiltzen dut Google bilatzailea. Normalean web hau informazio bilatzeko baliatzen dut, edo zalantza bat daukadanean Interneten sartzen naiz, baina Internetez erostea ere oso gustatzen zait, azkar, merkea eta erosoa delako. Nik ez dakit nola bizi ahal izan ginen Interneterik gabe!
Batzuetan, Google bilatzailea funzionatzen ez bada, Firefox edo Mozilla erabiltzen dut. Egia da Googlen edozein gauza aurkitu ahal duzula, baina nik uste dut adibidean esandako galderak Googlen bilatzea kirtenkeria handia dela. Galdera horiek erabiltzen dituen jendea oso aspergarria izan da edo denbora asko dauka.
Nik neure buruari galdetzen dizkiot halako gauzak, batez ere zientziarekint eta bizitzarekin erlazionatuta gauzak, baina honi buruz familiarekin edo lagunekin komentatu nahiago dut.

Atalía

Anonimoa erabiltzaileak esan du...


Asko erabiltzen dut internet, egunero nire etxera heltzen naizenean, beti ordenagailua pizten dut eta interneten sartzen naiz. Nire kasuan, normalean berriak irakurtzen ditu, facebook ikusten dut edo umoreko web orri ikustean dibertitzen dut. Baina internet beste gauza asko bilatzeko erabiltzen da. Adibidez, eskolan irakasleak lan bat bidaltzen badit, Google-n nahi dudan informazioia aurkitu ahal dut. Hala ere, inoiz ez ditut bilatzen galdera ergelak, agian zerbait duda baina gaixotasun bati buruz edo ospetsuaren bitxikeriei buruz.

Nire bilatzailerik gustokoena Google da. Oso azkarra da eta inoiz ez dit arazorik eman. Gainera, ez dut ezagutzen bilatzaile asko. Batzuetan Google motelago joaten bada, nahiz eta ez gustatu, Mozilla erabiltzen dut beste erremediorik ez daukadalako.

ALBA L.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik normalean ez dut erabiltzen ordenagailua,baina uste dut edozein gauza bilatzeko google oso ondo dagoela.
Orain duda bat badaukazu,bakarrik mobila atera behar duzu eta googlerekin bilatu ahal duzu momentu honetan.
Benetan pasada bat da,baina bestalde koñazo bat da ere,orain edozein mahaiko joku jolasteko jendea dudak kentzeko egiten dutena googlen bilatu da eta azkenean aspergarria da

Ruben

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egunero erabiltzen dut google. Nire lanean oso beharreskoa da, adibidez: informazioa hartzeko, pozederuak hartzeko eta abar...
Nik inoiz ez ditut bilatu gauza arraroak baina uste dut gaur egun googlen dena posiblea dela aurkitzea: bidaiak, bikotekideak, bigarren ezkutik gauzak, oso urrun dauden lekuak, eta abar...
Baina googleek baditu ere bere limiteak, uste dut bere limiteak hizkutzak daudela: batetik ingelesa hizkuntzan bilatzen baduzu gauza bat, entzun asko aurkituko duzu, besterik, gauza hori euskera hizkuntzan bilatzen baduzu seguruenez ez direla hainbeste erantzunak.
J.C Boga

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia esan, denbora gehiegi pasatzen dudala interneten uste dut. Goizean nire lanean interneten nago mezuak bidaltzen eta lana amaitu ondoren etxean jarraitzen dut interneten barruan. Normalean googleren bidez berriak edo musika bilatzen dut. Zalantzarik gabe googleren bilatzailea onena da. nahiz eta tresna ona izan, googlerekin eztabaidak amaitu dira,erantzuna interneten dagoelako.
Nik beti galdetzen dut noiz irabaziko duen Athleticek berriro errege kopa baina oraindik ez dut erantzuna aurkitu.
Iñaki.I

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gaur egungo gizartean oso gauza beharrezkoa da ez dakizkigun gauzak Googlen bilatzea,oro har bilatzen duguna gure gustokoa da,horregatik oso tresna ona da gure zalantzak konpontzeko.
Normalean egunero Googleari edozer gauza galdetzen diogu,batzuetan tontakeriak dira,baina beste batzuetan ez dira tontakeriarik, batez ere osasunari buruzko galderak,
.Googlen beti daude erantzunak eta batek daki nor den erantzunak ematen dituena.Nire uztez erantzunaren arabera ez dugu ezer kasurik egiten,bestela hipocondriako batean bihurtu ahalko gintezke.
Nik esango nuke, jakin nahi duguna inportantea bada hobeto izango da pertsona espezialitatu bati galdetzea.

LOLI BLANCO

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Agian, sinpleegia naizelako. Baina, egia esanda, inoiz ez ditut Google-n galdera horiek bilatu eta gehienak, gutxitan neure buruari galdetu dizkiot. Galdera horiek bilatzen dituztenek zer erantzuna jasotzea espero dute? Ulertzen dut batzuek erantzuna dutela baina, beste batzuek ez! Galdera batzuei oso galdera deigarriak deritzet. Ez dut uste zergatik ez nago ezkonduta ala zergatik ez naiz zure gustukoa erantzuna dutenik. Gainera, erantzuna edukiz gero, pertsonaren arabera izango da, galdera horiek erantzun bat baino gehiago eduki ahal dutelako. Beste batzuk, ordea, betiko galderak dira. Adibidez, zergatik da borobila lurra? Beti gizakiok erantzuna mota horiek jakiten saiatu gara. Lehen galdera horiek liburuetan bilatu ohi genituen eta Interneti esker, orain google-n bilatzen ditugu. Horiek bai erantzuna dutela, beren erantzunak frogatuta baitaude.
Gehien gustatzen zaidan bilatzailea hori da eta hori erabiltzeko ohitura daukat. Baina, askotan erabili arren, gauza oso normalak bilatu ohi ditut. Gehienetan aholkuak bilatzen ditut. Esate baterako, zerbait erosi aurretik informazioa bilatzen ditut. Horrela, hobeto ezagutu ahal dut pozik dauden ala ez produktu hori erosi dutenak. Horregatik, aholkuak ez ezik, iritziak eta informazioa ere bilatzen ditut.
Sarreran agertzen diren galderak oso traszendentaleak iruditzen zaizkit eta nire kasuan gauza arruntak bilatzen ditut: eguneroko gauzak, ez naiz hain traszendentala eta. Baina, aitortu behar dut sarrerako galderak irakurri ostean erantzun horiek ezagutu nahiko nituzkeela eta erantzun horiek bilatzeko asmoa daukadala, jendeak gehien bilatu dituenak bide dira eta. Beraz, jendeak galdera horiek eginez gero, erantzunak jakitea merezi izango lukeela.
Nuria

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik Google egunero erabiltzen dut, dena dakiela ematen duelako. Nire galderak ez dira pertsonalak, zerbaiti buruzko informazio gehiago bilatzeko baizik, horregaitik normalean Googlek Wikipediara bidaltzen nau.
Galderak pertsonalak egiteak bakarrik balio du zer pentsatzen duen jendeak jakiteko.

Shei
Txirrin

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ordenagailua nire lagun onena da,bere izena Skynet da, beti nirekin, egunero bere aurrean nago, denetarako erabiltzen dut, ikasteko, lan egiteko, bidaiak biltzeko, pelikulak ikusteko eta abar.

Orain dela hamar urte beste bilatzaileak erabiltzen nituen, adibidez: altavista, Yahoo, Terra, Lycos eta abar, baina orain bilatzaile bakarrik erabiltzen dut:GOOGLE. Zergaitik? erantzuna oso erreza da, onena delako.

Eta gogoratu: gauza baten bila bazoaz, google zure lagun onena da.

Iñigo M.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Bizi garen gizartean, normala da Googlen zerbait bilatzea. Nire kasuan, egunero bilatzen ditut El Correo, Deia eta noizean behin, Berria egunkariak. Nahiz eta niri internet ez gustatu, esango nuke gaur egun beharrezkoa dela gauza bat jakiteko, bost segundutan bilatu dezakegulako Googlen.
Iruzkin hau idatzi bitartean, galdera bat bururatu zait Googlen bilatzeko, eta hau da:
Zein estatuko alderdi gehiago lapurtu izan du..? Erantzunak bitxiak iruditzen zaizkit emaitzagatik.

Alberto Seo.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nahiz eta ordenagailua lan egiteko erabili dudan, orain dela urtebete arte internet ez dut erabili eta erabiltzen dudanean, etxerako lanak egiteko izan da soilik.
Etxean ez daukadanez ordenagailurik, erabiltzen dudan bakoitzean Kultur etxera joaten naiz. beraz, etxean nagoenean eta zerbait bilatu nahi dut etxean daukan entziklopedia hartzen dut begiratzeko.
Orain arte ordenagailurik gabe bizi ahal izan naiz eta horrela jarraitu ahal izanez gero, jarraituko naiz.
Ordenagailiua arinagoa izan arren, zerbait bilatu behar badut, erabili nahiago ditut liburuak ordenagailua baino, zeren ordenagailuak buruko mina ematen dit.

Iñaki Gurutzeta.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Normalean google asko erabiltzen dut. Denetarik aurki dezakezu. Nahiz eta galdera batzuk filosofia izan normalean nik bilatzen da. Adibidez, telefonoak, helbideak, sukaldea...
Gehien erabiltzen dudana da e-posta.
Nire azken bilaketa izan da eskaintzak bidaiak egiteko edo gorputza tratamenduak egiteko esate baterako masailak.. Inoiz ez nuen probatu gauza horiek eta merezi du. Batzuetan zaindu behar dugu.
Y.G.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gaur egun zerbait jakin nahi dudanean Interneten bilatzen dut eta erabiltzen dudan bilatzailea gehienetan Google da. Egia esan, ez dut inoiz bilatu testuan agertzen diren galderak, nahiz eta bilatuenak izan Interneten. Baina lagunen artean edo lanean nagoenean eta zalantza bat sotzen zaidanean, bilatzeko lehengo aukera beti Internet da. Gainera gaur egungo mugikorrekin interneten sartu ahal gara eta momentu horretan bilatu ahal dugu.
Bestalde, Internet gauza batzuk bilatzeko ondo dagoela pentsatzen dut, baina batzuetan kotuz eduki behar dugu iruzurtu ahal gaituztelako.

Jorge S.