2014/04/11

KLIK, FLASH, KLIK

Oporretara joateko maleta egitean jende askok sartzen omen du argazki kamara ezer baino lehen. Dirudienez, bisitatuko dugun leku horretako argazkiak izateak leku hori gozatzeak baino inportantzia handiagoa dauka.


Agian gogorra da horrela esatea, baina egin ditudan bidaiak egin ostean, eta zin dagizuet  batzuk izan direla, atera dudan ondorioa da. Opor-leku hautatu dugun horretara heldu orduko, behin aireportuko kontrolak pasata, hortxe daude bidaiari guztiak, argazki makina eskuan.

Berdin da zeri egin, zenbat egin edo nor agertuko den argazkietan. Inportanteena argazkiak ateratzea da, ahalik eta gehien, hobeto. Leku berbereko hamaika argazki izatea ez da arazo, beharbada lehenengo horretan atera ez dena besteetan deskubrituko dugu edo argazkia egin bitartean zer edo zer aldatu da lekuz. Batek daki zerk eginarazten dion jendeari horrenbeste argazki. Baina gaitz erdi orain dena dagoela digitalizatuta eta ez dela argazkiok gordetzeko horrenbeste leku behar, bestela arazoa litzateke etxean txokotxoa aurkitzea.

Konturatuko zaretenez, ez naiz argazkiak ateratzearen zalea eta are gutxiago bertan agertzearena. Onar dezaket baten bat egin beharra dagoela, leku horren oroitzapen modura, baina oporretako erreportajea egiteari denbora galtzea deritzot. Agian gustuko ez ditugun lagun horiek etxera bisitan etortzen direnetan jartzeko …

Zer iruditzen zaizkizue argazkiak etengabe ateratzen dituzten pertsonak? Beharrezkoa al da bisitatutako lekuetako argazkiak izatea? Argazki makina digitala asmakizun ona izan dela uste duzue?

13 comentarios:

Anónimo dijo...

Denok ohitura bera daukagu, bidaia antolatzeko orduan maletan kamera sartzen dugu eta lekura heldu bezain laster argazkiak ateratzen hasten gara. Egoera hori ikusteak pentsarazi dit zergatik izango garen hain astunak. Argazkiak ateratzea ondo egon arren, askotan gehiegi da eta jende asko ahalik eta argazki gehien egiten saiatzen denez bidaia osoan zehar argazkiak egiten pasatzen dute. Berdin da zer egin edo nor agertuko den, inportantena da ahal beste argazki egitea eta. Bidaietan argazkiak egiteari ondo deritzot, bidaia gogoratzeko ondo baitaude. Baina, jende askok egiten duena gehiegi da, bidaia osoa argazkiak egiten dihardu eta. Dirudienez, batzuen aburuz argazkiak ateratzea leku hori gozatzea baino garrantsitzuagoa da. Gero, bidaia bukatu orduko argazkiak lagunei erakusten dizkiete eta hori bai aspergarria dela. Bidaietako argazkiak ikustea oso aspergarria iruditzen zait eta hau gutxi balitz bezala, batzuek bideoak egiten dituzte eta horri ere nahiko aspergarria deritzot.
Bidaia egiteko orduan inportantena da lekua gozatzea eta ez argazkiak egitea lagunei erakusteko. Argi dago ez dela beharrezkoa hainbeste argazki ateratzea, argazki gutxiekin bidaiatik gozatzea posiblea baita. Etxean argazki horiek gorde bukatzen dira horregatik, nire kasuan argi dago ez duela merezi hainbeste argazki egitea.
Dena den, argazki makina digitala oso asmakizun ona iruditzen zait, aukera gehiago eskaintzen baitu. Argazki makina digitala erabiltzearen abantailak asko dira. Horrela, errebelatu baino lehen argazkiak ikusi ahal ditugu eta horri esker, ez dugu zertan argazki guztiak errebelatu. Horri oso abantaila ona deritzot eta gainera, nahi beste argazki gordetzeko leku gutxi behar dugu. Horrez gain, argazki makina digitalari esker are errazagoa da argazkiak ukitua ematea eta ez dago ukatzerik abantaila bat dela.
Nuria

Anónimo dijo...

Nik ere, argazki kamara leku guztietara daramat,oso argazkiak ateratzearen zalea naiz eta.Nire ustez,argazkiak egin bitartean ere gozatu ahal da;argia eta enkoadraketa kontuan edukiz,argazki ona ateratzeko eta oroitzapen ona edukitzeko.
Egia da,batzuek hamaika argazki ateratzen dituzte ia begiratu gabe eta dirudienez,argazkiak egitea ikusten duten baino garrantzitsuagoa da baina,ez da nire kasua.
Hori,orain gertatzen da makina digitalen erruagatik edo makina digitalei esker.Lehen,familiek, album batean haien argazki guztiak zituzten eta orain, album batean ezta asteburu bateko argazkiak ere ez dira sartzen baina,nire ustez,odo asmakizun ona izan da.
I.G.(Gurutzeta)

Anónimo dijo...

Bidaiatu egin nahi dugunean ,lehenago egiten duguna kamera makina hartzen da.Ia ia guztiontzat inportantea da egon garen leku guztietako argazkiak edukitzea gure laguneei erakuztea.Nik oso ideiari txarra deritzot,laguneei ez zaielako guztatzen hainbeste argazki ikustea.Gainera jendea gero eta argazki gehiago egiten dituela,teknologia berriei esker,hau da , makina digitalekin berreun argazki edo gehiago edukitzea oso normala da.Nahiz eta hainbeste argazki eduki asko antzekoak dira ,orduan,neure buruari galdetzen diot ,beharrrezkoa dela gure laguneei aspertzea hainbeste argazkiekin?
Dena den ,badago jendea ez dela kapaz bidaiako disfrutatzea, argazkiak ateratzea bakarrik pentzatzen ari delako.Ez dut uste, kamerarekin egun osoa ezkuetan argazki gora argazki behera ,kapaz garenik monumentuak ondo ikusteko.Nik nahiago dut biaiarekin gozatu argazki asko eduki baino.
Ondo dago bidaiako oroipenak edukitzea ez ezik bidaiako gozatzea ere.
LOLI BLANCO

Anónimo dijo...

Denoi bisitatutako lekuetako argazkiak edukitzea gustatzen zaigu, baina argazkiak ataratzea etengabe zoramena da, denbora asko beste gauzak ikusteko galtzen duzulako, eta azkenfinean estresatzen duzu, japoniar bezala.
Aitortu behar dut pixka bat astuna naizela argazkiekin, baina ez ditut argazkiak etengabe ateratzen, gustatzen zaizkidan lekuek bakarrik baizik ateratzen ditut, baina argazkiak ondo geratu behar dute, argazki-albuma polita egiteko oporrak eta gero.
Argazkiak ateratzeko eskuko telefonoarekin egiten ditut edo argazki makina digitalarekin erabiltzen dut, baina argazkiak atera nahiko nuke makina reflex batekin. Oso zaila dirudienez, horregatik tresna digitalak dauzkat.

Atalía

Anónimo dijo...

Nik kamera leku guztietara eramaten dut, argazkizalea naizelako. Baina nik ez dut nahi paisaiak ateratzea, momentuak baizik; argazki baten bidez, zerbait berezia gogoratu ahal delako.

Bidaietan kamera beti eramaten dudan arren, ez dut behar Bilbotik kanpora joan, hemen ere badago argazki politak ateratzeko eta. Nire ustez, inportanteena da nola ateratzen diren argazkiak, eta ez non.

Ez dira beharrezkoa etengabe argazkiak ateratzea, baina gero experientziak gogoratzeko balio du. Adibidez alzheimer dutenentzat argazkiak balio dizkiete zerbait gogoratzeko.

Shei
Txirrin

Anónimo dijo...

Oporrak gozatzeko eta ondo pasatzeko badira ere, pertsona batzuek National Geograficen kazetariak direla uste dute eta egun osoa, goizetik gauera, argazkiak egiten egoten dira.
Lehen erotasun handia zen argazki-makinek karreteak erabiltzen baitzituzten eta karrete asko eraman behar zuten ez ezik aldatu ere behar zuten jarraitzeko argazkiak ateratzen.
Batzuk profesionalak ziren eta pilo bat argazki atera ondoren karretea txarto zegoela konturatzen ziren eta hasi berriro behar zuten.
Oraingo argazki-kamarak, ordea, nahiko aldatu dira digitalak dira eta. Nahiz eta txikiago diren, argazkien kalitatea hobea izaten da eta atera ahal duten argazki kopurua nagusi samarra da, zoritxarrez.
Argazki-kamara berri hauek, argazki ateratzea gustatzen zaienentzat asmakizun handiena izan da argazki kopuruagatik atera ahal duten. Baina argazki-denda daukatenentzat makur handiena izan da, jendeak argazkiak errebelatu gabe ikusi ahal baititu eta beraz nahi dituen argazkiak hartzen ditu soilik.

Iñaki Gurutzeta.

Anónimo dijo...

Textuak esaten duen bezala, oporrretan joaten garenean bi talde desberdin daude. Alde batetik, argazkiak ateratzea gustatzen zaienak eta beste aldetik, kamera ahazten dutenak. Nik aitortu behar dut bigarren taldean nago. Zoritxarrez, oporretan talde bat gara eta beti norbait dago kamerarekin eskuan. Ez dut esan nahi argazkiak txarto dagoenik baina abusatzen bada, nekatzen du. Zintzo izateko, fotografia nahiko interesgarria dela iruditzen zait. Hain zuzen ere, irakasgai bat ikasteko aukera neukan eta baloratzen ikasi nuen baina hau beste gauza bat da.

Gaur egun Inteneten garaian beste faktore bat gehitu beharra dago. Jendeak argazkiak atera nahi ditu "facebook"-en edo beste sare sozial batean ipintzeko. Hemen nahaste bat sortzen da mendekotasunen artean eta orain ez daukazu irtenbiderik.

G.U.

Anónimo dijo...

Denok beste herrira desberdina joaten garenean argazki kamararekin jaten gara, nahiz eta orain jendeak asko eskuko telefono ona darama eta eskuko telefonoarekin argaziak egiten du.
Argazkiak egitea oso ondo dago eta horrela oroipenak eduki ditzakegu baina askotan jendea argaziarekin nahiko astunak dira egun osoan kamararekin baitago.
Oporrak hartzen ditudanean eta herrialde berria joaten naiz nire eskuko telefonoarekin soriontsua naiz ez daukadalako reflex bat baina nire bikoteak, ordea, reflex eramaten du eta egia da reflexekin argazkian besta gauza dela.

V.B

Anónimo dijo...

Argazkiak, oro har, guztatzen zaizkit, agian argazkiak egitea haietan agertzea baino gehiago, baina normalean ez zait axola, nahiz eta oso polita ez agertu.
Oporretan joaten naizenean ia ezinbestekoa da argazki-makina eramatea eta argazki asko egiten ditut. Egia da makina digitalak ez zeudenean ez nituela hainbeste argazkirik egiten eta egia esan, askoz txarragoak ziren. Agian horregatik lehen ez zitzaidan hainbeste gustatzen argazkien kontua. Orain, argazki batzuk segidan egin ahal dira eta horien artean beti ondo atera den argazkiren bat egoten da. Nahiago dut horrela egitea behin eta berriro argazkiak makinaren pantaila txikian begiratzen egotea baino, gero etxean lasaitasunez errepikatuak ezabatzen ditut eta kito.
Bestalde, batzuek egiten dutenari gehiegi deritzot. Egindako bidaietan askotan ikusi dut jendea etengabe argazkiak egiten eta egunez eta gauez argazki-makina eskuetan daukaten pertsonak eta hori denbora galtzea dela pentsatzen dut.
Hala ere, lehen esan dudanez, nire ustez argazki-makina digitala asmakizun ona izan da, oso lagungarriak direlako argazki onak egiteko eta argazkiak oroitzapenak gordetzen dituztela pentsatzen dudalako.

Ixone G.

Anónimo dijo...

Argazkiak ateratzea asko gustatzen zait, horregatik, ez dut txarto ikusten beste jendeak bera egiten duela. Bidai bat egiten duguenean, gehienok oroipen bat eduki nahi dugu eta bidai bat gogoratzeko onena da argakiak edukitzea.

Egia da argazkiak ateratzen dituen bi pertsona mota dagoela: dakitenek eta ez dakitenek. Lehenengoek beti argazki-makina on bat daukate eta argazki bat ateratzen badute, oso arraroa da txarto ateratzen dela. Jende mota honek xehetasun guztiak kontuan dauzka argazki ona lortzeko. Adibidez: posizioa, argia, haizea... eta abar.

Bestalde, beste batzuk argazkiak etengabe ateratzen dituzte eta normalean ez dakite zer ateratzen duten. Gero, argazki gehienak lausoak ikusten dira.

Amaitzeko, gaur egun lehen argazki ateratzea baino errazagoa da argazki-makina digitalak dauzkagulako. Horrela, momentu honetan ateratzen dituzun argazkiak makinan ikusi ahal dituzu.

ALBA L.



Anónimo dijo...

Garai honetan jende askok ditu argazki-kamarak gainera gure gorpuetan eraman dezakegu argazki-karama, adibidez mugikorrek kamara ondak dauzkate.
Nik uste dut argazkiak etengabe ateratzen dituzten pertsonak gaur egun oso normalak direla, adibidez nik leku on batera joaten banaiz beti egiten ditut askazkian nire mugugorrarekin gero argazki horiek publikatuko diutut facebooken edo google plusen, hori dela eta nire ustez Beharrezkoa da bisitatutako lekuetako argazkiak izatea.
Niri asko gustatzen zaizkit Reflez-kamerak eta garai onetan mugikorrek kamara onak dauzkate, hori dela eta uste dut orain argazki makina digitalak ez direla inportanteenak Reflez digital kamerak baizik.
J.C Boga

Anónimo dijo...

Gaur egun jende guztiak argazki makina dauka, digitala edo poltsiko telefonoan eta leku guztietan ikusi ahal dituzu.

Nik bidaia bat egiten dudanean argazki asko ateratzea gustatzen zait. normalean elizak, gazteluak, eraikin ospetsuak eta monumentoak ateratzen ditut.

Argazki "artistikoak" ez dira nire gustokoak, nireak oso sinpleak dira, nire emaztearekin, lagunekin edo tontorena egiten.

Argazki bat ez da inoiz falta, Athletic edo Bilbao Basket kamisetarekin.

Iñigo M.

Anónimo dijo...

Nik,zoritxarrez,ez dut bidai asko egiten baina leku batera joaten naizenean ez dut argazkirik egiten.Egia da leku batzuk oso politak direla eta kasu horietan ondo dagoela argazkiren bat ateratzea gero berriro etxean ikusteko edo beste pertsonei erakusteko.Baina egia da ere pertsona batzuek edozein gauzei argazkiak egiten zitzaizkietela eta batzuetan barregarria da.
Niri ez zait argarzkiak ateratzen batere gustatzen baina guztiz gutxiago argazkietan ateratzen.Normalean aurpegi arraroarekin ateratzen eta amorru handia ematen dit.Behin nire amak esan zidan argazkietan ateratzen naizela daukadan aurpegiarekin....Hemendik esaten dizut:eskerrik asko ama hain zintzoa izateagatik!
Amaia.