2016/05/19

KUBOA

Traste bat, beste bat, hemen beste bat … etxea trastez beteta dudala konturatu naiz udako gauzak ateratzen hasi naizenean. Ganbaran sartzea mundu magiko batean sartzea da. Aurkitzen dudan guztiak beste garai batera eramaten nau eta bizitzan izandako momentuak onak zein txarrak bizi egiten ditut berriro.

Urtero ahaztutako zerbait topatzen dut ganbaran. Aurten Rubiken kuboa. Ikusi dudanean, hartu eta egiten hasi naiz. Ez dut gaztetan nuen trebetasuna galdu. Gorria hemen, berdea beherantz, zuria erdian eta listo … egin dut!!! Ez nintzen koadrilako azkarrena egiten ezta eskolakoa ere. Horrelako jokoetarako ez naiz inoiz oso iaioa izan eta eginaren eginez ikasi dut horiek egiten. 

Joko hauek beti oso interesgarriak iruditzen zaizkit. Pentsarazten diguten jokoak edo trebetasun berezia eskatzen diguten jokoak desberdinak direla uste dut. Ez dakit, baina zerbait berezia sentitzen nuen amaitzen nituenean, poztasun edo harrotasun handia edo …

Zer iruditzen zaizue Rubiken kuboa? Eta pentsarazten diguten jokoak? Badituzue gustuko? Zein? Zergatik?

3 comentarios:

Israel Escalante dijo...

Aupa!
Ba niretzat inoiz ez naiz trebea Rubiken kuboarekin. Amaitu dudanen gehienetan zen pegatinak aldatzen, baina horrelako baliabideak erabiltzea trebetasunen bat da, ezta? :-P
Gustatzen zaizkit pentsarazten didaten jokoak, baina batzutan azpertzen naute. Adibide bat sudokuena. Hasieran egunero egiten nituen sudoku pila bat, baina gaur bat egin behar badut, amaituko nuke hutsune guztietan zenbaki bera jartzen ala horrelakoren tentelkeri batekin.
Orandik gustatzen zaidan joku bat da autodefinituena. Egunkarian aurkitzen dudanean saiatzen naiz egiten, baina ez egunero, bestela aspertuko nauzkate.
Beno ba, hurrengora arte!

Anónimo dijo...

Kaixo lagunok,
Nire ustez, Rubiken kuboa ez da hain entretenigarria Txikitan nire ahizpa beti berarekin jolasten ari zen,gainera makina bat zen, baina nire kasuan oso geldigaitza nintzen eta amaitzea lortzen ez banu haserretzen nintzen eta behin eta berriro saiatzen naiz, beraz, nahiz eta joko mota honek pentsarazten digun,txikitan ez nintzen konturatzen eta batik bat Rubiken kuboarekin haserretu egin nintzen.Bestalde, dibertigarriagoak iruditzen zaizkidan joko asko daude. Adibidez: cluedo,risk, monopoly... Oraintxe bertan idatziz, konturatzen ari naiz taldeko jokoak nahiago ditudala,segur aski, beste pertsona batzuekin jolasteak ondo pasatzen dudalako.
Bueno, koadrila,edozein egunetan partida bat jolastu nahi baduzue, nitaz kontuan har ezazue!
Adio,

Fidel B1E6-8

B1 A.T dijo...


Kaixo,

Partxisa konsideratu ahal da pentsarazten den joku batek? Horrelakoa ba da hauxe da nire kutunena :). Betiko jokoak gustatzen zaizkit eta "betiko" diodanean ez dut Rubiken kuboari buruz hitz egiten baizik eta askoz lehenago.

Xakea, adibidez, asko gustatzen zitzaidan. Xake jolasteko ohitura eskolan hasi nuen, ia beti huts egiten nuenez gimnasia, nire atsegin anderenoak gainditzeko agintzen zidan arratsaldez berarekin egoteko jolasten xakearekin edo ping pong jokoarekin. Eta nik beti pentsatu dut zerikusirik dagoen hori egitean eta gimnasia gainditzean artean...

Ondo izan lagunok.