2016/06/03

IKASBIDE EDERRA

Yamato zazpi urteko ume japoniarra da eta sei egunean ezer gabe kapaz izan da baso batean bakar-bakarrik bizi izateko. Balentria handia ume honena, janarik gabe, edaririk gabe sei egunean baso ilun batean eta basapiztiez inguratuta. Gauza hauek soilik ume japoniarrek egin ditzakete. Beste modu batekoak dira hangoak, umeak zein helduak. Bestela begira zergatik eman zituen egun horiek basoan.

Desagertu zen egunean basoa zeharkatzen duen errepidean zihoan gurasoekin autoan. Yamoto, bere adineko beste edozein ume japoniar bezala, ari zitzaion gurasoei kriston txapa ematen: nekatuta zegoela, autoa gelditzeko, … Gurasoek, nazka-nazka eginda, autoa gelditu eta umea basoan utzi zuten. Autoa martxan jarri eta umea hortxe gelditu zen. Pare bat kilometro egin ondoren, buelta eman eta umearen bila, baina umea ez zegoen utzitako lekuan. Gurasoek ez zuten umea bertan utzi nahi izan, ikasbide ederra eman nahi izan zioten, bere portaera txarra zuzentzeko zigorra baino ez zen izan.

Bukaera denok ezagutzen duzue. Gaur militar batzuek aurkitu dute umea bizirik eta egoera onean. Gurasoak damututa eta penatuta, batez ere, umea aurkitzeko mobilizatu den jendeagatik eta horrek ekarri dituen gastuengatik, … beharbada umeagatik ere bai, … japoniar hauek beste modu batekoak dira.

Zer iruditzen zaizue gurasoek egindakoa? Ezertarako balio ahal dute zigorrek? Gogoratzen duzue zuen gurasoek ipinitako zigorrik? Edo zuek seme-alabei ipinitakorik? Inoiz galdu zineten umetan? Eta zuen seme-alabak?

2 comentarios:

B1 A.T dijo...

Kaixo, denoi:

Telebistan berria ikusi nuen eta guztiz harrituta geratu nintzen.

Alde batetik pentsatu nuen nola sentituko ziren gurasoak eta ea benetako historia zen ala ez, hau da, ea eskarmentu bat besterik ez zuten nahi egin edo beste gauza bat zegoen atzetik... Agian, hor utzi zuten eta denbora pasa eta gero hobeto pentzatu zuten eta bere bila joatean umea dagoeneko ez zegoen. Batek daki...

Eta beste alde batetik txikitxoz pentzatu nuen. Han, bakarrik, eta bere gurasoek utzi zutela usteaz... gizajoa.

Nire kasuan, behin galduta egon zen ahizpa hordartzan eta txarto pasatu genuen familia osoak. Ez genekien zer egin aurkitu genuenean, musu bat ala zaplada bat eman, ziur aski biekin topatu zen.

Ondo izan.







Israel Escalante dijo...

Aupa!

Gurasoek egindakoa ez zen zuzena, baina Yamatoren zigorra gurasoentzat benetako zigor handia izan da beraientzan, ez bakarrik semea galtzaagatik, baizik eta Japoian eta Munduan zehar beraien semea galtzeagatik ezagutuak bihurtu direla.
Nik ulertzen dut gurasoa izatea askotan ez dela erraza, eta ulertzen da guraso askok ezdakitela zer egin estres-unetan, baina zigor asko ez dira beharrezkoak, bereziki fisikoak. Adoz nago zaplasteko bat batzuetan tentelkeri asko aurrezten dituela, baina jipoiekin umeek ez dute ezer ikasten biolentzia baino.
Gehienetan beharrezkoa dena da gurasoen egongarria eta ulermena, nahiz eta hori gure bizimoduari ezker oso zaila izatea, baina edikitzen baditugu, umeak bestela izango dira, eta idei horiek beraien umeei transmitituko dituzte.
Nire arreba eta biok zaplazkada batzuk jaso genituen txikitan, baina bakarrik batzuetan, eta ulertzen dut, baina gaur egun gurasoek ez dute zaplaztekriok ematen eta gainera ume batzuek salatzearekin mehatxatzen dute! Horiek badute merezi zaplasteko bat... Ala beharbada harrera-etxe batean denboraldi batean izatea...
Zigorrak beharrezkoak dira, baina nik uste dut umeak ondo heztea zigorrak saihastatzeko onena dela, eta Yamatoren kasu bezalan (sozialki) zigortuta ez amaitzeko.
Beno ba, ondo izan!