2016/11/18

ILARGIRAKO TXARTELAK

Asteleheneko gaua ilargira begira eman nuen. Gau osoa begira. Gaztetan bezala, balkoian manta bat gainean egiten zuen hotzetik babesteko, zigarro bat esku batean  eta bestean nire garagardo gustukoena. Begira eta begira.

Ilargi betea izan genuen. Oso hurbil. Hortxe zegoen bera, inoiz baino hurbilago eta inoiz baino beteago. Hurrengo ez dakit zenbat urtetan ez dugu berriro astelehenean bezala ikusiko, ez bezain betea, ez bezain zuria.
Ilargiak zer edo zer magikoa du eta ziur nago niregan, beste askorengan bezala, eragin handia duela. Ez zait gorputzean ilerik ateratzen, ez … baina bai, zerbait berezia nabaritzen dut ilargi betea dagoen egunetan.  

Astelehenean ilargian egon banintz bezala sentitu nintzen. Ilargian egon nintzen … horixe nahi dut, ilargian egon. Nire ametsetako bat da.  Egin nahi ditugun gauzen zerrendan lehenengo postuetan dut idatzita. Ilargira bidaiatu nahi dut. Duela ez asko Interneten bidez erreserbatu nuen lekua bidaia-agentzia batean Ilargira bidaiatzeko posible izango den egunean nire eserlekua izateko.

Zuengan badu eraginik ilargiak? Posible izango balitz, hurrengo oporrak Ilargian pasatuko zenituzkete? Zergatik?

7 comentarios:

Anónimo dijo...

U B2 JB

Kaixo lagunok!

Aste honetako gaia gero eta zailago iritzia emateko, ezta?...

Bai, erdi zoro gaudenoei, ilargia eragin handia ematen du. Betiko esan da persona bat zoroa dagoenean “lunático” dela.
Ricardo, nire laguna izatearen gain, burusoil da. Beti esaten dit ilargiak ez diola ilea ipintzen kentzen baizik. Esan nahi zuen burusoil zela ilargiari begiratzeagatik. Burusoil guztiek gauza hau ikasi beharko lukete, gogoratzen zenbat aldiz edo zenbat ordu ilargiari begiratzen egon dira. Agian sorpresa bat aurkitzen dute kar kar.
Nire kasuan ilargia ezer ez zait egiten, baina egoitza batean lan egiten dudanez askotan ikusi ahal dut eta egia da ilargiak giza portaerak aldatzen dituela. Bai zihur nago, egoitzan nabaritzen da. Agian beldur daukagu, otsoak etorri ahalko liratekelako…ez dakit, baina egia da.

Trumoi-eraso bat daukagunean urduri ipintzen gara ere, eta kasu honetan niri pasatzen zait ere. Urduri ipintzen naizenez, gainera arrazoirik Gabe, izerdi asko botatzen dut. Ez dakit zergatik baina presioarekin.

Horregatik eta segur aski ez litraidake gustatuko ilargira joatea oporrak pasatzera. Nik nahiago dut lurrean egon, nire familiarekin eta kitto.
Ilargira edo Martera joateko esan zutenean, esan zuten bidaia ez zeukala itzulera. Gauza hauek familia eta konpromiso gabe ez daukatenentzat dira. Bestela nola joan, hil bezalakoa da, ezta?. Ezin izango duzu gehiago zure familia ikusi, eta horretarako apur zoroa egon behar da. Uste dut, noski!

Bueno lagunok ez dakit zer gehiago esan.

Laster arte eta ondo ibili.

Agur.Eta espero dut ez izatea beti lehenengoa idazteko, mesedez (beste iritziak irakurtzen errazagoa dela eta). Kar kar. Berdin da. Ondo izan.

Anónimo dijo...

Kaixo lagunak!
Ez litzaidake gustatuko ilargira joatea. Nire ustez gizakiak lurra suntsitzen dira eta orain haiek unibertsoko lekuak beste aurkitu dute. Mesedez, lehenengo gure planeta zaindu gara. Hemen, guk gauza asko konpondu behar dugu: kutsadura,gerrak,desberdintasunak, injustiziak, ustelkeria,etc Ez duzu ilargira begiratu, zure inguruan begiratu behar duzu.
Soraya B1

Pituka On dijo...

Nik ezin nuen ikusi ilargia, zerua hodeiz Beteta zegoelako, baian ahal dudanean asko gustatzen zait ilargi vetea begiratzea. Uste dut, zer edo zer daukala eta izugarria da ikustea zerua oso ilun eta ilargia oso garbi daudenean, kontrastea oso polita da.

Baina nahiago dut lerretik behatezea, eta ez oporrak han pasatzea. Aukera hori ausartentzat husten dut. Ez dut ukatuko esperientzia izugarria izango denik vaina pentsatzen dut lurraren arazoak ez dakigu konpondu, nola bururatzen zaizkigu bidaia-atseginak antolatzeak?

Ilargiaren eragina izango da....

Anónimo dijo...

Kaixo koadrila,
Egia da, pasaden astelehenean Ilargi betea izan zen. Gainera, arrunta handiagoa izan zen, lurretik oso hurbil pasatu zelako. Benetan Ilargi itzela izan zen.

Argazkigintza gustatzen zaien lagun batzuei ederra hartu zuten. Honetaz aparte, ez dakit zergatik baina umetatik izarretara begiratzea atsegin izan dut eta nola ez Ilargira ere bai. Uste dut, Ilargia zerbait magikoa duela, zergatik ez? Kar,kar...

Urteekin oso posiblea da Ilargirako bidaiak eskaintzea. Apur bat beldurtia naiz, orduan ez dakit joango nintzatekeen. Dena dela, zerbaitek edo norbaitek asko aspertzen nauenean, kapaz naiz Ilargian egoteko. Buru-atsedena oso garrantzitsua da.

Bueno lagunok, arratsalde arte
Fidel B2E6-8

Anónimo dijo...

Kaixo lagunok!

Nire kasuan ilargiak ez dauka eraginik nirengan,urte-sasioak, ostera, bai. Baina lagun batengan nabaritzen dut bere izaera aldatzen duela. Joan den astean ilargia beteta izan zen eta jende guztia ezin hobeki izan zen. Guztiak argazkiak ateratzen eta sare sozialetan argitzen ari izan gara.
Nirelaguna xarmatuta zegoen, oso pozik eta oso baikorra, gainera.
Ilargira bidatzeari buruz oso arraroa izango litzateke. Bakarrik Julio Vernek idatzitako liburuetan irakurri nituena ezagutzen dut eta fantasia bezala imaginatzen dut.
Noski, urte barru Marte edo ilargira bidaliko dugu eta beste gune bidaliko dugu. Oraindik, Julio Verne nahiago dut.

B2-MF

Anónimo dijo...

kaixo lagunok!!!
Hasteko ilargia ikustea momentu oso interesgarria izan daiteke.Ilargia ikusten dugunean,burutik pasatzen diren gauzak asko dira eta momentu horretan ilargian zaude pentsatzen edozein gauzari buruz.
Orain denbora luzean ilargia bete zegoenean,gizona otso bihurtu zen,eta gau hori berezia izateaz gain beldugarria zen
Bestalde ilargiak,haurdun dauden emakumei eragin handia egiten die, batez ere ilargia bete dagoenean, horrexegatik ume gehiado jaiotzen dira.
Nire ustez ilargia zoragarria da, baina niri gehien gustatzen zaidana da ikustea ilargia lurretik!!!
lASTER ARTE
cristina 6-8(FIDEL)

kurni74 dijo...

Niregan ilargiak ez du eraginik, edo gutxienez hori pentsatzen dut. Baina badirudi beste pertsonengan eragina duela. Pertsonak zenbait lelokeri egiten dituzte egun hauetan, falta zaiena da ilea gorputz osoan zehar ateratzea. :-S
Posible izango balitz eta denbora asko ez banuke iragango bidean, hurrengo oporrak Ilargian pasatuko nituzke. Ulertzen dut lehen nire gorputza prestatu behar dudala bidaia horretarako eta gero zenbait material berezi erosi, baina uste dut oso esperientzia polita izango zela, nahiz eta eraikin eta leku ederrak ez egon.

Fidel B2 18-20

Ilargi eta laino, sorginentzat giro.