2016/11/25

BESTE 364 EGUNETAN

Abenduaren 3an euskararen eguna dugu. Iaztik, jakina, urtebete pasa izan da, eta berriro euskarari egutegian lekutxo bat erreserbatu behar diogu bere eguna ospatzeko. Seinale txarra. Egutegian eguna izatea, santua ez bazara, ez da ona, ez da batere ona. Egun bat behar baduzu, … seinale txarra.

Gainerako egunetan, zer? Ezer ez? Beti bezala. Egun batean egiten dugu egin behar den guztia eta listo!!! Beste 364 egunetan ez dugu tutik ere esaten, eta euskaraz are gutxiago. Beste 364etan euskara izango ez balitz bezala. Ezer ez. Ez onik behintzat.

Dudak ditut. Ez dakit horrelako egunek ezertarako balio duten. Ez dakit euskararen eguna abenduaren 3a izatea ideia ona den. Maiteminduen eguna bezalakoa dela iruditzen zait: lore batzuk oparitu, afari erromantikoa egin, eta gero …; beste 364 egunetan ez oparirik, ezta ezer erromantikorik ere eta gero … gerokoa!

Zer deritzozue euskararen egunari? Zer proposatuko zenukete egun horretan egiteko? Eta, bukatzeko, zer da euskara zuentzat?

11 comentarios:

Anónimo dijo...

U B2 JB

Kaixo lagunok!

Pozik nago. Zenbat eta egun gehiago pasatzen dira, euskara gehiago ikasten dut eta euskararen egun gehiago dauzkat ( behintzat horrela pentsatzen dut, kar kar).

Ados nago blogga egin duenarekin, euskararen eguna egun guztiak izan beharko lukete eta. Baina pertsonek ez dugu behar euskara gure artean komunikatzeko eta gero eta erosogoak garenez, hanka ez sartzeagatik, ez dugu hitzegiten nahiko jakin arte (beste batzuetan nekatuta gaude). Gainera garai honetan euskara inportanzia handia lortu du, oposizioak egiteko, euskara modan dagoelako…
Helburu handi egon da normalizatzeko eta gauza inportantea bihurtu zen.
Orduan presioagatik normala da beldur zaigula eta lotsa ematen digula txarto hitzegiteak.
Ideia hau ez da guztientzat eta orokorra ematen du, baina uste dut jende askori pasatzen zaiola; gainera bakoitzak bere esperientzia dauka eta bere nortasuna ere. Honi buruz, orain dela gutxi euskararen alde kanpania bat zegoen eta esaten zen orokorrean ez geneukala beldur hitz egiteko, nahiz eta txarto egin.

Oraindik interesgarria da euskararen eguna egitea, baina hogei urte barru, jende guztiak euskara hitzegiten jakiten duenean, agian egun hau ahaztu egingo da.

Baina ni pozik nago, gero eta hobeto hitzegiten dudalako eta espero dut gehiago erabiltzea.

Eta erantzuteko zer egin ahalko genukeen egun honetan, esango nuke ikastea eta ikastea gehiago hobeto hitzegiteko.

Euskara gure esentzia, gure kultura, gauza polita da.

Bueno lagunok; laster arte eta euskaraz hitzegitera!!!

kurni74 dijo...

Nik uste dut euskararen eguna ondo jarrita dagoela egutegian. Euskara hitz egiteari buruz gogoratzeko egun bat da eta gutxienez egun bat dago. Ados nago artikuluarekin adierazten duenean egun bat izanez egutegian beste 364ak izango ez balira bezala. Baina, beste alde batetik begiratuz, egun horrek ez balego egutegian, orduan ez ginen gogoratuko ezta egun baten euskarari buruz.
Egun horretan proposatuko nuke ahalik eta gehien euskaraz hitz egitea. Egun osoa euskaraz hitz egiten saiatzea, nahiz eta beste jendea ulertzen ez duen, atzerritar bat balitz modura. Azken finean, gure gorputzeko gestuekin leku guztietara heltzen gara.
Niretzat euskara oso hizkuntz polita da. Nire eguneroko bizitzan ez dut erabiltzen, bakarrik Euskaltegian erabiltzen dut. Harrituta geratu nahiz asteburu honetan zeren eta altzatu egin nahiz euskaraz pentsatzen, inoiz gertatu ez zaidan gauza bat.

Fidel B2 18-20

Euskara bihotzean baina erdara ezpainean.

Anónimo dijo...

Kaixo denoi:

Beno euskararen egunari oso ondo deritzot Euskal Herriko biztanleei Euskara jakitearen garrantziaren kontzientziatzeko. Dakizuenez beste herrialdeko jende askok arazoi desberdinagatik Euskal Herrira etorri behar izan du baina langabeziagatik arazorik garrantzitsuena da. Izan ere, Euskal herrian bizi den jende gehiena atzerrikoa edo beste hirikoa dela uste dut. Beraz, euskaldunentzat egun hau ospatzea oso berezia da beren hizkuntza ez galtzeko. Nire kasuan, nahiz eta nire gurasoak Euskal Herrian jaio ez, hemen jaio nintzen, ordea eta baita nire bizitza osoa bizi izan naiz.

Egia esan, proposatu ahal dudan guztia antolatuta dagoela pentsatzen dut…..euskara hobetu nahiko luke jendearentzat edo euskaldunentzat txangoak antolatuko nituzke. Horrela euskara hitz egiteaz egun on bat gozatu ahalko lukete.

Horretaz aparte, zer da euskara niretzat?.......oso hizkuntza zaila da ikasteko, hala ere gero eta gehiago gustatzen zait eta ez zait axola ahalegin handia egitea nire saria edukiko dut eta. Gainera euskaldun ingurumena oso osasuntsu iruditzen zaidanez erronka hau lortzeko lan egiteko prest nago.

Espero dut zuei nire iritzia entretenigarria iruditzea

Laster arte

Helena B2 8-10 Idoia

Anónimo dijo...

Kaixo jendea!

Hemen jende gutxik euskeraz hitz egiten du horregatik euskararen egunari ondo deritzot hizkuntza gogoratzeko eta jendea euskera ikastera animatzeko.
Euskera ikasle gehienok mintzamena behar dugu beraz, egun horretan leku batean jendea bilduko nuke eta han, aktibitate batzuk prestatuko nituzke euskeraz hitz egiteko eta euskeraz hitz egiten ez duen jendea hizkuntza hau ikastera animatuko nuke. Horretaz gain, erakusketa bat euskararen historiarekin prestatuko nuke eta jendeari azalduko nioke euskararen garrantzia.
Euskera ikasten dugunok egun guztiak dira euskararen eguna.
Bukatzeko, euskera inportantea iruditzen zait lana aurkitzeko eta euskera zaila iruditu arren, ahaleginarekin dena lortzen da.

Ondo izan!

Eneko 6-8 B2 Fidel

Anónimo dijo...

Kaixo lagunok!

Egia da, egun hauek bakarrik balio dute urte osoan euskaraz gogoratzen ez direnak arro jartzeko. Baina nire ustez gauzak edo pertsonak daukaten egunak ez dira egun haietan gogoratzeko baizik eta askoz gehiago gogoratzeko.

Adibidez maiteminduen egunean ni egun berdina edukiko dut nire bikotearekin maite dudalako eta ez dut behar egun berezi bat egutegian, niretzat berarekin egotea egun guztiak bereziak direlako.
Berdin gertatzen da santu guztien egunean, lorez betetzen direla hilerriak. Zergatik ezin dira beste egun batean loreak eramatea nahi badituzu? Nahi baduzu eramatea eraman baina hobeto da hilerria beteta dagoenean...

Guztiak egin nahi duguna egin ahal dugu baina saiatu behar gara ez erortzea tontakeria hauetan.

Ikusi arte!

Javi B2 20-22 Idoia

Anónimo dijo...

Kaixo, lagunok:
Bai ala ez erantzutea oso sinplea izan ahal da. Galdera inportantea da. Euskararen eguna edukitzearen beharrak guri buruzko informazioa jasotzen du. Barakaldon, behintzat, ez dugu euskera gure egunero bizitzan erabiltzen. Jende asko heldua da eta ez dago ados euskera ikastearekin. Zertarako edo zergatik esaten dute. Obligazio bezala pentsatzen dute eta honela, ezin da ezer egin.
Umeak ez dira libre geratzen. Eskolan batzuetan ez dute ondo ikasten eta beraien etxean ezin dute euskeraz hitz egin. Batzuetan beren gurasoek ez dakite eta ez daukate denborarik euskaltegira joatera ikasterako. Gogorik badute edo bere lanean erabili behar badute, seguruenez beren seme-alabekin euskeraz etxean hitz egingo dute.
Zer egin ahalko genukeen euskararen egunean conplexua izan ahal da. Zergatik? Denetarik egin ahal delako baina ez denik nahikoa uste dudalako. Amaitzeko, gure desioak helburuak baino idealistagoak dira eta lortuko dela sinesten lagunduko digu.

MF B2

Anónimo dijo...

Kaixo lagunok!
Nire ustez zerbait ospatzen bada, berezia delako da. Eta denok dakigu euskara oso berezia dela eta leku batzuetan, Barakaldon adibidez, euskara hitz egiten entzutea oso zaila dela.

Gure hizkuntza bada, arrunta izan beharko litzateke entzutea eta ez harritzea hitz egiten entzutean, ezta? Euskaratik urrun urte asko pasatu ondoren berriro hitz egitera bueltatu naiz, nahi dudalako edo lan askotan eskatzen dutelako...ez nago oso ziur. Baina, nire ustez garrantzitsuena da gure hizkuntza dela ez ahaztea.

Bukatzeko esango dut gobernuak posibilitare gehiago emar behar lukeela denok ikasteko, askoz gehiago lanpostu batzuetan hain garrantzitsua denean!

Hau esanda, aurten nire herritik urrun egongo naiz baina segur aski gure eguna neure buruan egongo da eta nolabait ospatuko dut!

Animatzen zaituztet edonola ospatzera!

VEI - B2 Fidel

Anónimo dijo...

Kaixo lagunok!

Oso pozik nago datorren astea euskararen astea izango delako. Gure klasean plan batzuk dauzkagu buruan. Adibidez, astelehenean Durangoko azokara joango gara. Ni ez naiz inoiz han egon eta oso ondo pasatuko dugula uste dut. Plan desberdina izango da, Durangora joango gara kontzertuak entzutera, liburuak begiratzea eta jendearekin euskaraz mintzatzea.
Gero, beste egunean mintzodromo daukagu eta nire ustez oso dibertigarria izango da.

Aste honetan denok elkartuko gara, beraz laster arte!

Amaia A. (Idoia B1)

Anónimo dijo...

Egun on!!
Hasteko euskara oso garrantzitsua iruditzen zaidala esan behar dut. Nik txikitatik hitz egin dut euskaraz aitarekin eta oso gustukoa dut.
Nire ustez euskararen eguna izateak ez dauka zentzurik hainbat arrazoiengatik. Lehendabizi, eskoletan euskararen egunean hainbat aktibitate egiten dituzte, hala nola, jokoak, filmak ikusi, abestiak entzun... Baina nire ustez gauza horiek guztiak urteko 365 egunetan egin beharko lirateke, euskara urte osoan delako garrantzitsua.
Bukatzeko, jendeari esan nahi diot euskara beti gure artean dagoela, eta ez bakarrik abenduaren 3an. Gainera, oso abesti eta filme politak daude euskaraz entzuteko edo abesteko urte osoan zehar.
Beno honetaz hausnartzea espero dut.
Agur!!!
Mirari B2

Anónimo dijo...

Kaixo lagunok:

Hasteko badakigu euskara oso garrantzitsua dela gure bizitzarako. Orain gauza guztientzat behar dugu euskara, niretzat hori da arazoa.
Nire ustez, euskara hizkuntza normala izan behar zen, esan nahi dut jendea gehiago erabiltzea. Kalean, lanean, eskolan eta abar, baina legeak bakarri nahi dute azterketaren bidez jakitea nortzuk dakite euskara eta nortzuk ez. Horregatik niretzat beti izan da betebehar bat.
Hala ere, euskara eguna ospatzea ondo iruditzen zait.

Agur.

Marina-Fidel B2

Anónimo dijo...

kaixo lagunok,

Nire ikuspuntutik argi dago Abenduaren 3an euskaraz hitz egiten duenak, bera gainerako urtean hitz egiteko ahalmena duela, beraz, berdin da egun batean euskararako edo ez.

Beste batzuentzat egun berezia ahal izan arren, batek daki!! Horregatik, pertsona bakoitzak zer egin erabaki behar izango duen.

Bestalde, nire proposamena oso erraza da euskara egunero pixka bat gehiago erablitzea, izan ere, Barakaldon non edo non euskaraz mintzatzea entzuten dut. Adibidez, gaur egun udaletik irten gabe, jarduerak euskaraz daude berbalagun ere bai. Duela urte Barakaldon imajinaezina zen.

Bukatzeko, uda honetan 80 urteko jauna ezagutu nuen eta euskara ikasi zuen 60 urterekin, bakarrik gustatzen zitzaiolako. Harekin berba egitea gustatzen zitzaidan, batez ere, primeran nengoelako. Segur aski, gure euskara ez zen perfektua, baina aurrera jarraitzera animatu ninduen. Eta bueno, poliki-poliki hemen jarraitzen dut.

Besterik gabe, ondo izan

Fidel EB2 6-8