2016/11/04

ON KATU JAUNA, …

Gaur lau katu zeuden euskaltegiaren atean heldu naizenean.Lau katu, lau hankako lau katu, ez dut esan nahi jende gutxi zegoela, ez. Hortxe zeuden, atearen aurrean miauka. Euskaltegian sartu eta berehalaxe jakin dut zergatia: arrain usaina, gaur arraina izan dugu.  

Eguerdiko orduetan euskaltegia jantoki bihurtu dute eta etxera bazkaltzera joan nahi ez dutenek edo joan ezin direnek bertan bapo bapo bazkaltzen dute. Orain galdetu gabe badakit lankideek zer bazkaldu duten: lehenengo platera, bigarrena eta postrea. Kafea eta pattarra, beti bezala, ondoko tabernan. 

Behar ez dudalako izango da, baina ez naiz lantokian jatearen aldekoa. Lantokia lan egiteko da eta jantokia jateko, hitzek berek dioten bezala. Etxean lasai-lasai edo eguneroko menua jatetxe batean bazkaldu nahiago dut, aldez aurretik prestatutakoa mikrouhinean berotu baino. Pintxo ziztrin batzuk jatea ere ez dut gogoko. Hemengo pintxoek fama handia izango dute, mundialak izango dira, baina asteburuetan ardo on batek lagunduta ez bada, ez ditut nahi.

Zuek non bazkaltzen duzue? Pintxorik jatea gustuko duzue? Zer iruditzen zaizue lantokian bertan bazkaltzea edo bazkaldu behar izatea?

11 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

U B2 JB

Kaixo lagunok!

Niri gustatzen zaidan gehien lekua jateko nire etxea da, eta segur aski jende denontzat ere, baina batzuetan ezin izaten da etxera joan jatera, etxetik urrun lan egiten delako, ez delako edukitzen denborarik eta abar.

Nire ustez, ez da ona lanean jatea eta arrazoia da lanean ezin delako atzetu izaten. Lanean, eta normalean zure lankideekin, edo zure nagusiekin jaten duzu. Hau ez da hain txarra, baina jende guztiak lasaitu behar du, eta horretarako zure etxean hobeto. Errefrau bat esaten duenez,” hobeto da patata arrautzopila lagunekin jatea angulak zure etsaiarekin baino”. Nahiz eta zure lankideak ez izan zure etsaiak, ideia ulertzen da. Inportanteena lasaitasunez jatea.

Gainera uste dut beste arrazoiak direla. Adibidez zure etxen nahi duzun janaria jan ahal duzu, gura duzuna, dieta baduzu, eta abar.Taberna batean seguruenez garbi gutxiago jaten dela.

Hala ere, nahiago dut nire etxea jatea nahiz eta askotan ezin.

Bueno lagunok, laster arte, eta ondo jan edozein lekutan edo zer. Baina mesedez, katuak utzi pakean!; bizitzeko eskubidea izaten dutela! Kar kar.

Agur.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

kaixo lagunok!

Nik beti lanean jaten dut, baina nahiago nuke etxean jatea. Beti pintxoz bidez jan ez da osasun dieta bat kar,kar. Egia da pintxoak osasunak direla gure tabernan adibidez barazkiko pintxoak dauzkagu. Nire pintxo gustukoena txapela deitzen da bere osagaiak setak, baikon, gazta, eta gero aldatzen da oilasko petxugarekin edo lomorekin, eta salsarekin gozo gozoa bukatzen da.

Baina egia ezanga pintxoak jaten potrotaraino nago. Gainera pintxoak beti berberak izaten dira eta etxean jaten duzu nahi duzuna. Horregatik etxean jatea nahi nuke lasai lasai eta erosogoa.

Gora rusia eta ikusi arte mutilok,

Agur

A B2 Idoia 8-10

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Arratsalde on!

Nik egunero etxean jaten dut, eta erosoena eta hoberena iruditzen zait. Eskolatik irten eta etxera iristea eta janari usaina nabaritzea izugarrizko plazerra ematen dit.

Dena dela, eskolan nagoen bitartean, hamaiketakoa ere jaten dut ordu asko ematen ditudalako bertan eta energia hartu behar baitut. Nire hamaiketakoa, normalean, bokata bat eta fruta bat da, baina batzuetan tortilla pintxo bat ere erosten dut (oso gustukoa dudalako).

Egia esanda, nahiz eta etxean oso ondo jan, jatetxe batean jatea ere asko gustatzen zait janari desberdina dastatu ahal dut-eta. Baina eskolako jantokian jatea...ez zait batere gustatzen. Janaria ez da ona eta egiten dituzten pureak...zatiz beteta daude. Behin izan naiz eskolako jantokian nolakoa zen frogatu nahi nuelako, baina ez naiz berriro bueltatu oso esperientzia txarra izan nuelako.

Beno, agur ben hur eta jan yogur!!

B2 Mirari

kurni74 erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Nork ez du nahiago bere amaren janari goxo-goxoa jatea? Honako hau da nire kasua, zorionez. :)
Egunero, lan egin ondoren, nire gurasoen etxera abiatzen naiz bazkaltzera. Izugarrizko plazerra da hori, janari beroa mahaian aurkitzea eta janaria ez egiteko beharra.
Idazleak esaten duen bezala, pintxoak jatea gustuko dut, baina ardo edo garagardo batekin eskuan. Gehienetan asteburuetan aritzen naiz horrela, ez guztietan baina bai maiz.
Lantokian bertan bazkaltzeari alde onak eta alde txarrak ikusten diot. Aldebatetik alde onak daude, adibidez, denbora murriztuta badaukazu ez duzula denbora galtzen leku batetik bestera joanez eta janaria prestatuta daukazula. Beste alde batetik alde txarrakdaude, adibidez, ez duzula deskonektatzen eta janaria ez dela freskoa.

Ondo zaindu!

On egin deizuela janak eta kalterik ez edanak.

Fidel B2 18-20.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egunero lantokian bazkaltzen dut. Bakarrik daukagu ordu bat jateko. Denbora gehiago beharko nuke etxera janten joateko.
Lanean jantoki bat daukagu eta mikrouhinean janaria berotzen dugu. Denbora asko ez daukadanean ezin dut janaria prestatu eta pintxoak erosten ditut.
Bestalde, asteburuetan pintxoak nahiago dut.

Amaia B1 (Idoia)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Orain Barakaldon lan egiten dut eta zorte ona daukat,nire etxean bazkaldu ahal dudalako. Honela ez dut behar egunero janaria prestatu aurreko gauean eta inprovisatu ahal dut.
Batzuetan nire lantokian bazkaldu izan behar dut eta ez izan da nire gustukoa. Gune horiek bilera egiteko arratsaldean erabili ziren edo beste pertsonak gero hor egon behar zuten.

Batzutan janariaren usainak geratzen ziren eta naskagarria izan ahal izaten zen. Beste opzioa da lekua jantoki bezalakoa edukitzea. Kasu horretan garbiagoa eta txukunagoa izaten da.

Eguneroko menuak ere hartu behar izan nituen eta txarrena da horiek ez direla astelehenetik ostirela jaterako. Oilo asko erabiltzen dute eta beteta amaitzen duzu. Nire ustez, ez dira osasungarriak. Berbera pasatzen da pintxo batzuk bazkaltzen badituzu ia egunero. Ez da oso komenigarria.

MF B2

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo jendea,

Gaur egun oso lanpeturik bizi gara eta leku batetik bestera joan behar dugu, horregatik batzuetan ondo jatea ezinezkoa da. Horretaz gain, jende asko ezin da bere etxera jatera joan eta lantokian edo jatetxe batean jan behar dute.
Jatetxean jatea erosoagoa dela pentsatzen dut, ez duzulako hain goiz altxatu behar janaria prestatzeko eta janaria mikrohuinean berotzean zaporea galtzen duelako baina etxeko janaria hoberena dela eta astean zehar etxean jan ahal izaten dugunok pribilegiatuak garela uste dut.
Nire kasuan, lan egiten nuenean ez zitzaidan gustatzen nire lanpostuan jatea. Gehienetan, lantegiko jatetxean eguneroko menua jaten nuen eta egun polita egiten bazuen, kalean jan nahiago nuen.
Bukatzeko, pintxoak izugarri gustatzen zaizkit eta nire lagunekin zerbait hartzera joaten naizenean beti pare bat pintxo jaten ditut.
Besterik ez, ondo izan!

Eneko B2 6-8 Fidel


Anonimoa erabiltzaileak esan du...

kaixo lagunok!!

Lehenengo eta behin esan behar dut etxean bezala ez da jaten inolako jantetxean.
Txikitan nintzenean,nire etxera joaten nintzen bazkaltzera nire ahizpeekin ,inoiz ez nintzen geratu jantoki batean,alderantziz nire semeak etxean geratzen direnean jantokirik gabe ,jaia da haientzat.Nik lanean hasi nintzen geroztik.beti jan behar izaten dut kanpoan eta gainera nagusiarekin.Nire ustez gero eta jende gehiagok jaten du kanpoan ,ez dago denborarik heltzeko etxera ,eta batzuetan berriro ez hartzeagatik kotxea ,hortik geratzen dira bazkaltzera.Asteburua heltzean , oso gustora egoten da etxean jaten eta normalean beti zerbait berezia jartzen dut. Dagoeneko geratzen da gutxi asteburua ailegatzeko pozik izan
cristina 6-8
fidel

Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo!

Gaur egun, bizitza oso arin doa. Batzuetan ez daukagu astirik janaria etxean prestatzeko, eta edozein janariarekin konformatzen gara. Baina dakigunez, elikagaia da garrantzitsuena osasunarako. Eta hoberen zaindu beharko ginateke.
Nire kasuan, elikagaiak izugarrizko garrantzia du eta horrexegatik, astero planifikatzen naiz.
Zorionez, egunero etxean jaten dut eta niretzat, hoberena da. Hau da, erosoagoa jaten dudalako.
Baina noizbehinka, asteburuetan gehienetan, jatetxe batera joatea nire gustokoa da.

Beno, besterik gabe agurtzen zaituztet.

Xandra B2 Fidel.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo denoi,
Beti etxean bazkaldu nahiago dut, ez da soilik janaria primeran dagoelako, baizik eta oso gustura ere sentitzen nanaizelako. Batzuetan ez daukat astirik lehen platera, bigarrena eta postrea lasai bazkaltzeko eta askoz gutxiago kafea eta pattarra...baina ez zait axola.

Tamalez, non lan egiten dudan arabera etxean bazkaltzea ezinezkoa zait eta lantokian bazkaldu behar dut. Normalean, kanpoan kafea edaten saiatzen naiz, ez da erraza baina erremediorik ez badago alternatibak bilatzen dira.
Egunen batean aldatzeko eguneroko menua
jaten dut, baina ia inoiz bakarrik bazkaltzera joaten naiz. Etxean ere bakarrik jan behar badut telebista pizten dut.

Pintxoei dagokienez, izugarri gustatzen zaizkit, hala ere bazkaltzeko plater tradizionala nahiago dut.

Besterik gabe, ondo ibili
Fidel B2E6-8

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo denoi:

Barkatu hain berandu erantzunagatik, baina pasa den astean ezin nuen ezer idatzi nire nekeagatik.

Beno, ia beti astelehenetik ostiralera etxean jaten du merkeagoa delako eta gainera etxean jaten diren otorduak normalean osasuntsuagoak dira. Lan guztiak nire etxetik oso urbil egoten zirenez arazorik gabe etxean jan ahal izaten nuen eta gaur egun ere egin ahal izaten dut langabezian nago eta. Egun batzuk egosi desberdinak egitea gustatzen zait nire osasunarentzat beharrezkoak direlako, gehien gustatzen zaidan egosia dilistak da. Jakina dilistak egiten dudanean barazki gehiagoekin txistorra gutxiekin eta hirugiharrik gabe prestatzen saiatzen dut. Baina orokorrean otordu mota guztiak jateko ohitura dut. Txikitan nire amak larunbatero garbantzu erregosia prestatzen zuen, egun horretan garbantzuak jaten genituen eta hurrengo egunean zopa fideoekin edo paella jateko ohitura geneukan. Orduan gaur egun ohitura hori mantentzen jarraitzen dut.

Baina asteburua heltzen denean gauza guztiak aldatzen dira……ostiral gauero nire lagunekin taberna batean nagoenean pintxo desberdinak probatzea izugarri gustatzen zait… patata tortilla batzuetan tipularekin eta piperrekin beste batzuetan patatarekin bakarrik oso zaporetsua delako. Larunbatero parranda joan aurretik otarteko txiki bat edo beste janari azkarra bat jaten ditut… eta igandero larunbatero bezala janari azkarra jaten dut.

Hori da nire elikadura… espero dut zuei interesgarria iruditzea

Laster arte!!!

Helena B2 8-10 Idoia