2016/12/16

JOLAS UNIBERTSALA

Jolasteko eskubidea unibertsala omen da. Ume guzti guztiek daukaten eskubidea. Eta eskubidea bada, zerbaitengatik izango da. Neuk, behintzat, babestu behar diren eskubideen artean kokatzen dut.

Sarri askotan deklarazio handiak egiten direnean, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala kasu, hitz politak baino ez direla iruditzen zait, mundu ideal batean egon litezkeen eskubideak direla, baina gure mundu errealetik oso urrun daudenak. Hor imajinatzen ditut herri guztietako mandatariak, demokratikoak eta tiranoak, denak elkarrekin, argazkirako prest, azken deklarazioa sinatzeko erabili duten bolaluma eskuan dutelarik.


Errealitatean, berriz, behin eta berriro urratzen den eskubidea da. Gurasoek, irakasleek eta haurren gainean dagoen edonork urratzen dute. Baina, azkenaldiotan, badirudi gauzak aldatzen ari direla eta ez diot Iparraldeko altzarigile megadenda horrek egindako iragarkiagatik. Ez. Guraso batzuk beren seme-alaben aldeko matxinada martxan jarri dutelako diot. Bazen garaia!

Bakarrik falta da guraso guztiek berdin pentsatzea eta legebiltzarrean gure ordez dauden horiek kontuan hartzea eta etxerako lanak debekatzea edo, behintzat, era logiko batez agintzea. Ez dakit hori onartuko duten. Beharbada hori gerta dadin, jolasteko eskubideak unibertsala ez ezik, adin guztietakoentzat ere izan beharko luke.

Zer iruditzen zaizue guraso batzuek beren haurrei etxerako lanik ez egiteko esatea?  Zer proposatu zenukete haurrek jolasteko denbora gehiago izateko? Jolasteko eskubidea unibertsala izan behar da, zuen ustez?

4 comentarios:

Anónimo dijo...

U B2 JB

Kaixo lagunok!

Zelako gaurko gaia daukagun! Seme-alabak dauzkagunak badakigu zeri buruz hitz egiten ari dugula.

Nik bi alaba dauzkat eta nahiz eta oso gazteak izan, behintzat handienarekin arazoa ikusten badut. Handienak zazpi urte dauzka.

Uste dut arazo honetan kausa asko dauzkagula eta batzuk mahai gainean ipiniko ditut.
Nire ustez arazoa estrukturala da eta gizartea aldatu beharko litzateke, baina gaurko errealitatean eta gure gizartean egokitu behar dugunez, proposamen batzuk esango ditut.
Problema importanteena nola gestionatu denbora da; eskolan, librea eta abar. Umeek ez daukate ezertarako denborarik. Egun osoa klasean hiruak arte eta klasera joan eta gero ekintza pila bat egiteko. Gainera etxerako lanak egin behar badituzte, noiz jokatu ahal dute?

Beste aldetik denok badakigu irakasle batzuek nahiago dutela umeek ariketak klasean ez egitea denbora ez galtzeko.

Agian klasean ikasi beharko lukete nola egin ariketak eta horrela etxean azkarrago egingo lituzkete. Ume batzuek denbora gehiago behar dituzte egiteko. Eta neurri honekin umeek eta gurasoek denbora irabaziko genuke.
Beste alde batetik, uste dut zehaztu behar dugula zertarako diren klaseko kanpoko ekintzak. Gehiago ikasteko, zeregina emateko, ondo pasatzeko, denbora libre betetzeko… Gaur egungo gizartean lehia handiagatik guraso batzuek semea-alabak leku gehiagotan sartzen dituzte, atzean ez geratzeko eta beldur dutelako (nire kasuan berdina pasatzen zait).
Klaseko kanpoko ekintzak joko bezalakoak izan beharko lukete, eta horrela umeen beharrak beteta egongo lirateke.

Zortez eta nire kasuan, nire alabak azkar egiten ditu ariketak eta ekintza guztiak gustatzen zaizkio. Nire alabak bakarrik taewkondo eta dantzak egiten ditu eta agian astunenak ingelesa eta katekesia dira, baina ondo pasatzen du. Txikienarekin kontatuko dizuet lau urte barru, kar kar.

Horrela jarraitzen bagara, gero eta azkarragoak eta adituagoak izango gara, baina tristeagoak ere.

Agur lagunok, laster arte.

kurni74 dijo...

Kaixo guztioi!

Nire ustez, etxerako lanak egitea oso ondo dago, baina era kontrolatu batean. Etxerako lan batzuk egitea onartzen dut, baina gaur egun etxerako lan pilo bat bidaltzen dute egiteko eta ez dakit nondik ateratzen duten denbora umeak hori egiteko. Etxerako lanak egiteaz gain, kirol bat edota beste gauzak ere egin behar dituzte, behintzat.

Guraso batzuek beren haurrei etxerako lanak ez egitea esatea txarto iruditzen zait, etxerako lanekin ere ikasten delako. Ulertu dezaket zenbait ez egitea, baina ez danak.

Haurrak haurrak dira, eta jolastu behar dute. Beraz, nahiz eta ikasten egon, jolas batzuk proposatu ahal zaie egiteko ikasten duten bitartean. Horrela, ikasketak gogoz hartuko dituzte.

Banago ados jolasteko eskubidea unibertsala izan behar dela esaten duenean. Gauza txar asko pasatzen dira bizitza honetan, bakarrik falta zitzaigun jolasteko eskubidea galtzea.

Fidel B2 18-20

Inor ez da ikasia jaiotzen.

Anónimo dijo...

kaixo lagunok,

Nire ustez, jolasteko eskubidea unibertsala behar izango luke, batez ere, haurtzaroa garai polita izaten delako eta haurraren zereginen barne jolastea dagoelako.
Nahiz eta herrialde askotan ez bete, segur aski, denok pentsatzen dugu jolastea eskubidea unibertsala dela.

Bestalde, jolastu ahal izateko umeek denbora izan behar dute eta etxerako lan pilo bat dauzkate. Txikitan nintzenetik, dagoeneko eztabaidatzen zen etxerako lanak kentzeko eta gaur egun etxerako lanekin jarraitzen dugu. Gainera, ume gehienak eskolaz kanpoko ekintzak egiten dituzte, orduan, noiz jolasten dira?

Une gehiago edukitzeko oso erraza da etxerako lanak klasean egitea. Nahikoa dute azterketa garaian ikastearekin. Haurraren adineran arabera gurasoak ere zigortuta daude haiekin etxerako lanak egitera eta orain euskaraz ez badakite beste arazo bat dute, baina hobe berandu inoiz baino.

Bueno lagunok,laster arte eta ondo pasa Gabonak!!
Fidel EB2 6-8

sonia b1 dijo...

kaixo lagunok!
Bai da gaia beroa! Nik bi semeak ditut, niretzat jolastea importantea da, baina uste dut arduratsua izateko beharrezkoak dira etxerako lanak.
Beste aldetik niretzat etxerako lana motak desberdinak izan behar dira, batzutan aspergarriak dira eta umeek ez dute ikusten zentzurik...adibidez, pasa den urtean, nire seme helduenak, astelehen guztiak kopiaketa aspergarria egin behar zuen, bakarrik idazteko, baina hori egin ordez gutun bat idaztea bere klaseko bati, edo bere amari galdetu nola egiten den bere gogoko janaria eta idatzi, ba igual interesgarria iruditzen zaie.

Gainera, eskolaz kanpoko ekintzak denbora asko kentzen diete, eta gehienak haiek ez dituzte erabaki,inposatzen ditugu gurasoek....pasa den urtean, nire semea, bere klaseko lagunen artean, inglesara joaten ez zen ume bakarra zen....askenean urte honetan apuntatu egin dut, "ama txarra" sentitzen naizelako...

Orain dela aste batzuk irakurri nuen guraso batxuen kexak, esaten zuten ez zeukaten denborik museoak ikusteko, eta gauzak egiteko bere semealabekin.......benetan??? Zenbat ordu pasatzen dira umeek bere aitonamonarekin? Zenbat ordu telebista ikusten edo tabletekin jolasten??? Gaur egungo bizimoduan ia ez dago lekurik umeentzako, baina hori ez da bakarrik etxerako lanagatik..........hori da nire iritzia...

Eta txapa hau ez gero, gabonak guztioi!!