2016/12/22

NAHI DUZUEN BEZALA, BAINA ONDO

Bainujantzian, eguzkitan. Ezin ditut horrela imajinatu Gabonak. Ez dakit zergatik, baina betidanik Gabonak hotzaren sinonimoa iruditu zaizkit. Mojitoa eskuan Karibeko hondartza batean urte berria itxarotea oso esperientzia polita (erlijiosoa ez dut uste) izan behar da baina, egia esanda, elurrez inguratutako Iparraldeko herri bat nahiago dut aukeran. Noel aitaren herrian hobe mulatoen artean baino.

Hala ere, aitortu behar dizuet noiz edo noiz urteko azken egun hori luxuzko hotel batean pasatu nahi dudala, hori bai, leku hotz batean. Ezer gehiagorik ez. Ez dut ezer egin nahi, Gabonak disfrutatu eta kito!!! Afaldu, dantzatu  eta balantzaka hasten naizenean igogailua hartu eta ohera. Etxean egiten dudana, baina igogailua hartu gabe eta afaria prestatu gabe.

Eta zuek, nola ospatu nahiko zenituzkete Gabonak?

Por zierto, 
ZORIONAK eta URTE BERRI ON!!!
EUSKERABILI

10 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Urte berri on guztiei!

Gabonak oso askar pasatzen ari dira. Hurrengo astean klasean egongo gara berriro gure historioak kontatzen. Gertatzen dena, gabon arraroak izaten ari dira nire ustez, pasaden urtekoak bezala eguraldiari buruz hitz egiterakoan. Ia egun guztietan eguzki polita egon izan da baina ez du beroa egin. Hobeto euria egitea egun hauetan eta ez eguzki betaurrekoak eramatea baina beno, gabonetako erosketak egiteko hobeto horrela ezta? Jeje.

Hurrengo astera arte!

Javi B2 Idoia

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

kaixo jendea,

Gabonak familiarekin ospatzea ohituta gaude baina gero eta jende gehiago oporretara joan nahiago du. Gainera, Gabonak familiarekin egoteko direla uste dut eta nire kasuan adibidez familiarrak urrunetik dira eta bakarrik Gabonetan elkar ikus dezakegu, beraz berahiekin egon nahiago dut.
Baina egia esaten badizuet, ondo egon behar izango du beste leku batean Gabonak ospatzea urte osoan zehar lan egin behar dugulako eta urtean daukagun atsedenak oso laburrak direlako opor onak edukitzeko.
Bukatzeko, hondartzazale amorratua naiz eta eguraldi ona ere izugarri gustatzen zait, hortaz Gabonako oporrak lagunekin ospatuko banitu kanariar irleetara joango nintzateke eguraldi ona egiten duelako eta neguan jende gutxiago dagoelako udan baino.

Beno lagunok, oso gutxi falta da berriko hasteko, beraz ondo pasa astuburuan!

Eneko B2 Fidel

kurni74 erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!:

Urtero gabonak nire familiarekin ospatu ditut, bai gabon gaua, bai gabon zaharra eta bai erregen gaua. Baina, esan beharra daukat, pasadan urteko gabon zaharra Frantzian igaro nuela. Urtero, elurra dagoen epean, lagunok joaten gara Frantziara alokatzen dugun pisu batera. Horrela, pistak gertu ditugu eta snowboard-ean aritzen gara menditik gora eta behera egun osoan zehar.

Baina, beste leku bat hautatu beharko banu, agian artikuluak esaten duen bezala "mulatoen" artean egongo nukeen leku bat izango zen, Caribean adibidez. Gabonak leku bero batean igarotzea harraro xamar izan beharko da. Beti parkarekin eta jertsearekin, eta leku hauetan gabonak ospatzea tirantedun kamiseta batekin barregarria izango litzateke.

Ordu gutxi falta direnez astelehena hasteko, banoa ordu horietaz aprobetxatzera.

Fidel. B2. 18-20

Urte berri, bizitza berri.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Nik beti ospatzen dut gabonak familiarekin, hau da nire ohitura, baina urte honetan desberdina izan da. Aurten lan egiten behar nuen gutxi gorabehera egun guztiak, gainera eguberri egunean eta urtezahar gauean ere. Hala ere, ondo pasatu nuen lan egiten ospitalean.

Beste egunak bereziagoak dira, familia elkar geunden eta gure bilerak, bazkariak eta afariak oso dibertigarriak dira. Horregatik niri ez zait importa eguraldia. Garrantsitsuena da guztiok elkar egotea.

Laster arte lagunak, urte berri on!

Javi B1-Idoia

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

kaixo lagunok!
nik urtearen arabera, gauza desberdinak egiteko gogoak dauzkat. Batzuk familiarekin egotea gustatzen zait eta beste batzuk ihes egitea nahiago dut. Niretzat importantea da familiarekin egotea, baina urte osoan zehar sarritan elkar ikusten gara, horregatik oporrak badaukat bidaiak egitea gustatzen zait. Adibidez pasa den urtean Eurodisneysen pasa nuen gabonzaharra nire umeekin, eta orain dela urte batzuk Marruekosen egon nintzen lagun batzuekin....gabon desberdinak dira baina interesgarriak ere!
Oraindik gabon asko gehiago jasotzea espero dut!

Sonia B1

Unknown erabiltzaileak esan du...

Urte berri on denoi!
Gabonak amaitu dira eta gezurra ez esateko pozik nago! Bi egun janaria prestatzen, erosketak egiten...Egia da familiarekin egotea gustatzen zaidala eta oso ondo pasatzen dugula abesten, dantzatzen, baina, bere etxera joaten direnean eta nirea antolatuta dagoenean pozik ipintzen naiz.
Ondo egongo litzateke urte batetan, adibidez, Punta Canara joatea, eguzkitan, hotel on batean, ezer egin gabe, oporretan bezala. Proposatuko dut ia zer pentsatsen duten.
Beno, utzi behar dizuet, klasean elkar ikusiko dugu ordu erdian.
Agur!

Raquel B2 Fidel

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Urte berrion guztioi:

Gabonak amaitu dira, urte honetan niretzat oso arraroak izan dira. Normalean ilusioarekin pasatzen dut gabonak( uste dut handitu naizelako kar-kar).
Egun hauek familiarekin pasatzen ditut eta elurretara joaten naiz. Orain arte oporrak eduki ditut,horregatik gabonak gehiago aprobetxatzen ditut.
Baina esaten dute umeekin gehiago disfrutatzen direla, hortaz espero dut etorkizunean ados egotea.
Agur!

Marina B2Fidel

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo lagunok! Nahiz eta ia ia hilaren erdian egon....Urte berri on!!!

Gabonak beti nire senideekin ospatu ditut, nire gurasoen etxean edo nire izeba-osaben etxean. Askotan neure buruari galdetu diot nola izango zen Gabon zaharra ospatzea leku urrun eta berotsu batean, eta agian egun batean jakingo dut.

Momentuz, egun hauetan nire lagunekin eta senideekin elkartzearekin konformatuko naiz, beno opariak eta janari gozoak badauzkat askoz hobeto!!

Laster arte!
VEI Ohi-B2Fidel



Anonimoa erabiltzaileak esan du...

U B2 JB.

Kaixo lagunok eta urte berri on guztiei!

Normalean Gabonak familiarekin ospatzen ditut. Gabonetan ezin naiz joan oporretatik, garai honetan nire emaztea eta biok lan handia daukagu eta. Lehengo egunean nire auzokoak esan zidan urte zahar gaua kanpora joango zela eta betiko gabonetan oporrak hartzen zituela. Oporrak urte zehar banatzen ditu. Egia da nire auzokoaren inbidia dudala.
Gustatzen zait nire anaiak elkartzea, baina gustatuko litzaidake ere adibidez Punta Canara joatea nire emaztearekin eta nire alabekin egun osoa eguzkian egotea, hotel on batean, ezer egin gabe.

Agian datorren urtean bi gauza egin ahalko ditut; egun bereziak nire familiarekin janariak egitea, eta beste aldetik oporretan joatea.

Bueno lagunok, laster arte.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo lagunok!
Nik betidanik pasatu izan ditut Gabonak familiarekin eta horrela jarraitu nahiko nuke; Gabon gauan aitaren familiarekin, eta Gabon zaharrean amarenarekin. Dena dela, egia da aurten gauzak pixka bat aldatu direla Gabon zaharrean, familiarekin mahatsak (bueno nik olibak) jan eta gero, nire lagunekin irten naiz-eta. Gabon zaharrean irten naizen lehen aldia izan da aurten eta oso ondo pasatu dudala esan beharra daukat.
Beste alde batetik, badago familiarekin etxean egoten gustatzen ez zaion jendeari eta Gabonetan oporretara joaten dena. Gainera, normalean, leku beroetara joaten dira urteberria ospatzera. Haiek horixe nahi badute eta gustura badaude guztiz errespetatuko dut, baina, nire ustez, Gabonak leku hotzetan eta familiarekin pasatzeko dira. Betiko tradizioa izan baita.
Beno, laster arte!

Mirari B2