2017/01/13

THANKS, PORKY

Tutilis mangis, tutilis yes” horixe zen nire aitonak ingelesez esaten zekien bakarra. Garai hartan eskoletan ingelesez “nothing de nothing”  ikasten zuten eta baten batek zer edo zer bazekien, goseak bultzatuta edo arrazoi politikoak tartean erbesteratu izanagatik zen.

Aitak eta amak ere eskola gutxitan zapaldu zuten, oinarrizko gauzak ikasita, hori bai … ondo ikasita, lanera. Garai hartan ez zegoen “txorakerietan” ibiltzeko denborarik eta etxera eraman ahal zuten diru apurra beti ongi etorria zen. 

Nik  zorte handiagoa izan nuen eta eskolan Shakespeareren hizkuntza hainbat urtetan (hamar baino gehiago) izan nuen ikasgai. Zorte esan dut, baina benetan sufrikario izan nuen. Txarra baino txarragoa nintzen horretan eta urteak pasa ahala hobetu arren, oraindik badut zer ikasi.

Porky, ingeleseko lehenengo irakaslea, gogoratzen dut bereziki. Emakumea gizagaixoak,  klasean sartu zen lehenengo egunetik, ezin izan zuen izengoiti hori bizkar gainetik kendu. Porky goitizenaz ezagutu genuen bere eskuetatik pasatako garai hartako inglesberri guztiok. Ez dakit zein ikaskide izan zen, baina delinkuente koadrila horretako batzuek txispa handia zuten. Horrela, haietako batek, egun hartan emakume hori atetik azaldu orduko, aurpegia ikusi eta ingelesez esan zuen lehenengo hitza: Porky. Porky txerri famatua bezalakoa zen, benetan.

Porkyrekin ez genuen golperik ematen eta klasea, txerritokia, anarkia zen, egun bakar batean izan ezik. Hilearen azken egunean kontrola genuen. Formal eta isilik egonez gero, hamar bat hitz galdetzen zizkigun eta kito! Denok gai. Egun horretan denok formal formal, isil-isilik. Eta horrela EGB osoan. Orain ulertzen dut zergatik zen hain baxua garaiko hartako ikasleen ingeleseko maila.

Zergatik ikasten da hain txarto ingelesa eskoletan? Zer proposatuko zenukete hobetzeko? Nola ikasi zenuten? Beharrezkoa al da eskolatik kanpo zerbait egitea?

Por zierto, badakizu zer den “Tutilis mangis, tutilis yes”, zer uste duzue dela. Esan zuen iritzia eta datorren astean esango dizuegu zer den.

10 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

U B2 JB

Aupa lagunok!

Ingelesa, euskara… ikastearen modua antzekoak ziren, bestela zertarako gaude hemen euskera ikasten? Hemen esaten dudana, bi hizkuntzarako da, nahiz eta euskara nire gustukoa gehiago izan.

Nire kasuan ingelesa hamar urterekin ikasi hasi nintzen. Eta batxilerra bukatu nuenean hamazortzi urte neukan. Nire ustez denbora nahikoa hinkuntzak ondo ikasteko, baina ez da izan horrela. Gutxi gora behera A2 edo B1 gainditzeko.

Nik ikasten nuenean ingelesa eta euskara irakasgai batek gehiago ziren eta horrela ez da ikasten hizkuntza bat. Batzuk (etxean dirua bazegoen) udan Irlandara edo Ingaterrara joan ziren. Eta hauek ingelesa benetan ikasi zuten.

Hizkuntza bat ikasten da praktikatuz eta ez asteko bost ordurekin. Eusko Jaurlaritzakoak konturatu ziren eta Ikastolan D ereduan lortu zuten. Orain euskara ea ea gaindituta dagoela, trilingüe eredua agertzen da. Euskaraz, ingelesez eta erderaz. Gure umeak oso azkarrak aterako dira. Baina ez hain azkarrak. Batxilergo irakasle batek esan dit gaurko ikasleek ez dakitela ez euskaraz ez erderaz idazten. Kar, kar. Bizitzaren paradoxak; lehen ez genekien hitz egiten, eta orain ez dakite idazten. Zelako zoragarria!

Bueno lagunok, agur eta laster arte. Eta ez dakit zer den esaldi hori. Ze arraroa den!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo denoi!

Aste honetako gaiari interesgarria deritzot. Orokorrean hizkuntza bat ondo jakiteko, ikasten eskoletan gainera, egunez egun batean praktikatuko beharko litzateke. Orduan, ingelesa hobetzeko modurik onena urte batzuk Londresen zapatzen izango litzateke.

Egia esan zu izango banintz, Londreseko zentrura joan ordez, Londreseko herri batera eta espainiakorik gabe joango nintzateke. Izan ere niri hori gertatu zitzaidan, espainiako askorekin egoten nintzenez azkenean espainiakoz hitz egiten amaitzen nintzen. Hala ere, nire ingeles mailan hobekuntza asko nabaritu nuen.

Hizkuntza bat ikasi eta gero maila hori mantentzea beharrezkoa izango litzateke, bestela, maila hori azkar galduko duzu eta pena handia izango litzateke.

Lehen nire eskolako garaian ikasle guztiok ingelesa seigarren kurtsoan ikasten hasten ginen. Gainera bi ordu astero bakarrik ikasten genituen. Hain gutxi zen, ingeles maila ona lortzea ezinezkoa zela. Horregatik ingeles maila oso txarto zen. Gaur egun nahiz eta ikasleak ingelesa lehenengo kurtsotik ikasten hasi klase partikularretara ere joan behar izaten dute beren gurasoentzat nahikorik ez da eta. Azkenean emaitzak ikusi ahal dira, gaur egungo ingeles maila lehengoa baino asko hobea da.

Esaldi honek “Tutilis mangis, tutilis yes” ziurtatutakoa baietz esan nahi duela uste dut. Beno ez nago ziur.. baina hurrengo astean jakingo dut ezta?

Espero dut berriro laster idatzea

Ikusi arte

Helena B2 8-10 Idoia

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

kaixo!
besteok esan bezala, gure garaian, hizkuntzak urte asko ikasi arren, oso gutxi ikasi genuen. Niretzat erru handi bat zen irakasleek beti erderaz hitz egiten zutela, gainera entzumen gutxi egiten genuen eta horrela oso zaila da ikastea...

Guk ere izengoiti ipini genuen gure ingelesez andereinoari..."mozkortia" zen, seguraski bere azentuagatik....baita ere "Porki" bat geneukan, eta "borono" eta abar...ia irakasle guztiak bere izengoiti zeukaten.....gixajoak! Bai da gogorra irakaslea izatea!

Nik ingelesa ikastea saiatu nintzen Irlandan udan batean, baina beste espainiakoekin bizi nintzen eta desastre hutsa izan zen....hotel batean lan egiten nuen eta bakarrik ikasi nuen nola esaten ziren, giltzak, izarak, eskuoihalak,eta horrelako gauzak...
Egia esanez ez naiz oso ona hizkuntzeekin....

Eta hitz horiek, ez daukat ideiarik zer esan nahi dute!!

Sonia B1
Gero arte!!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

kaixo jendea!

Egia da ingelesa oso txarto ikasten dela eskoletan eta hori aldatu beharko litzateke, ingelesa oso importantea delako eta hizkuntza hau ezker, mundutik ibil zaitezkeelako arazorik gabe.

Ikastetxean nengoenean, ingeleseko klaseetan bakarrik ariketak eta itzulpenak egiten genituen eta azterketa heltzen zenean, ariketa berberak jartzen zizkigun irakasleak, beraz ingelesa ikasgaia gainditzea oso erraza zen eta maila handitu nahi bazenuen, akademia batera joan behar zenuen.

Hau ikustean, ingelesa ikasgaian irakasleek mintzamena gehiago egin beharko luketeela ikasleekin uste dut. Honela, ikasleek ingelesa gehiago ikasiko lukete ez dutelako ondo ikasten bakarrik ariketak eta itzulpenak egiten eta aspergarria dela iruditzen zait.

Bukatzeko, ingelesa ondo ikasteko bakarrik klaseko ingelesarekin ez duela balio pentsatzen dut hortaz, ingelesa ikasteari garrantzi handia eman beharko liokete bidaiatzeko edo lana aurkitzeko adibidez oso inportantea delako.

Ondo izan

Eneko B2 6-8 Fidel

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

kaixo denoi,

Aspaldian ingelesa irakasgia ez zen garrantzitsua, izan ere, 50 urteko-edo pertsonek ez zeukaten ingelesa irakasgaia, frantsesa ikasi zuten baino. Denboraz negozioetarako hizkuntza unibersala ingelesa izan zen, beraz, gaur egun gazteak ingelesa gogorekin ikasten ahalegintzen dira eta gazte batzuek ere beste hizkuntza gehiago ikasten dituzte. Batez ere, orain ez dagoelako mugarik beste herrialdekin eta lanerako hizkerak jakin beharra delako.

Beste aldetik, argi daukat edozein hizkuntza hobetzeko oso ona dela hizkuntza bizitzea, adibidez, ingelesa ikasten baduzu eta denbora pasa bazaitezke nonbait mintzamenaren ingelesa, ondo baino hobeto.

Bestalde, nire garaian lagun askok hizkuntzak ikasi zituen eta atzerrira joan ziren beren hizkera hobetzeko. Ia denek ingelesa ikasi zuten, baina batzuek alemanez edo frantsesez dakite, eta batek japonieraz daki, nahiz eta hizkuntzak ikasiz hura makina bat izan.

Bueno, amaitzeko esaldiaren esanahiari dagokionez, batek daki! Porky irakasleari galdetu behar izango diogu.

Besterik gabe, ondo ibili arratsaldera arte!!

Fidel EB2 6-8

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo lagunok!
Ni oraindik nago eskolan ikasten eta, egia esanda, oso gustura nago. Egia da asko ikasi behar dugula baina nire ikaskideekin oso ondo pasatzen dut.
Txikitatik eskolan bai euskara bai ingelesa ikasi dugu, baina ez neurri berean. Euskarari ingelesari baino garrantzi handiagoa eman diotenez, gure ingeles maila oso baxua dela pentzatzen dut. Horregatik normalean ikasle gehienek, ingeles akademietara joaten gara gure maila handitzeko eta zenbait titulo ateratzeko. Niri neuri ez zait ingelesa asko gustatzen, baina oso garrantzitsua dela dakidanez ikasi beharra daukat (gutxienez Advanced atera arte).
Beno besterik gabe, agur!

Mirari B2

kurni74 erabiltzaileak esan du...
Egileak iruzkina kendu du.
kurni74 erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Nire ustez guztiz txarto ez da ikasten ingelesa ikastolan. Bizpahiru ordu astero izanez, nire ustez maila ona izaten da (behintzat nire ikastolan).

Ingelesa maila igotzeko ikastolako klaseetan proposatuko nuke txango bat egitea, betiko txango bezalak non barnetegietara joaten gara euskaraz hitz egiteko, ingelesez egun guztian zehar hitz egiteko. Horrela, benetako ingeles maila on bat lortzen da.

Hori dela eta, eta maila on bakarrik izanez, etorkizunerako maila oso ona edukitzeko beharrezkoa da klasetik kanpo ingeles gehiago ikastea, bai akademia batean edo bai hizkuntz eskola batean. Era honetan, gure maila hobetuko da eta lan bat bilatzerakoan errezago edukiko dugu.

Fidel B2. 18-20

Learning is better than house and land.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo, guztiok:

Orain dela hamabost urte eskoletan ingelesa txarto irtakusten zen. Beste gai bat zen eta gainditzeko buruz ikasi behar zuen. Ariketak ziren hutsuneak betezea, multiple choice aukeratzea eta abar. Inork ez zuen pentsatzen hizkuntza bat jakiteko eta ezagutzeko beharrezkoa zela hitz egitea eta jakitea nola defendatu.
Gehienok egiten genuena zen akademia batera joatea ingelesa ikasteko. Baina ez zela nahikoa uste dut. Gaur egun, helduagoa izanez, akademiara eta hizkuntza eskolara joan behar dugu eta hitz egitea kostatzen zaigu. Zerbait edukiko dute gure geneek?

Ondo izan!
MF

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi:

Egia da lehen ikastola guztietan igelesa ez zen garrantsitsua, horregatik oso simplea zen eta jendea ez zekien esan ezer ingelesez. Hasi nintzenean ikastolan, nahiz eta ingelesa garratsi handiagoa zeukan, gure ingeleseko maila oso simplea zen.
Nire kasuan asko gustatzen zitzaidan ingelesa, eta txikitan joaten nintzen ingeleseko akademiara gehiago ikasteko. Orain bi ingeleseko tituloak dauzkat baina ez dira ikastolari ezker.
Uste dut ikastola guztietan igeleseko maila igo behar dutela, orain hizkuntza garrantsitsuena da, gainera gehienetan beharrezkoa da lan aurkitzeko.

ondo izan.
Javi-B1 Idoia