2017/02/17

LEIALAK ETA POLITAK

Gero eta gutxiago gustatzen zaizkit txakurrak. Animalia politak eta leialak dira. Gure lagunik onenak omen dira baina, esan bezala, gero eta gutxiago gustatzen zaizkit.

Ulertu ahal dut animalia hauek maite izatea, baina ez dut ulertzen animalia hauek pertsonak bezala maite izatea. Ezin dut txakurra bikotekidea maite dudan bezala maite. Eta, are gehiago, ezin dut ulertu  txakurra inguruko pertsonak baino gehiago maite izatea. Ez. Ez da posible. Animaliak animaliak dira eta pertsonak pertsonak.

Horregatik ez dut ulertzen nola tratatzen dituzten zenbait pertsonak bere maskotak pertsonak izango balira bezala. Jantzi, “ile-apaindegira” eraman, musuak muturrean eman... gauza hauek pertsonok egiten ditugun gauzak dira eta, animaliak horrela tratatzea, ez dakit “tratu txartzat” hartu dezakegun.

Zer deritzozue animaliei horrelako tratua emateari? Ezagutzen al duzue bere maskotari tratu berezia ematen dionik? Nolakoa da tratua?

3 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

UB2 JB

Aupa lagunok!

Hasteko, gustatuko litzaidake esatea gizakiak animaliak ere garela. Horrela ulertuko duzue hobeto nire iritziak gai honi buruz.

Asko gustatzen zaizkit animaliak eta batez ere nola ziren, edo nola diren haien portaerak. Bai, nik beste personak bezala pentsatzen dut normalean animaliak pertsonak baino hobeagoak direla, zintzoagoak, naturalagoak…
Eta uste dut gizakiok orokorrean munduko jainkoak uste garela eta animaliekin ez garela ondo portatzen. Batzuetan uste dugu mundua, natura menderatu ahal dugula, eta beste modu batetik haiek gu irakasi beharko lituzkete.

Nik ikusi dut nola laguntzen dituen txakur batek adinekoei, eta nola maite duten adinekoek txakurra. Pasada bat da, eta asko baloratzen ditut.

Baina ados nago idazlearekin. Jende askoei gustazen zaizkie animaliak, baina uste dut asko maitea eta pertsonak bazala tratatzea okertzen dutela. Eta nahiz eta asko maite, argi behar dugu animaliak direla eta gu baino gaixotasun gehiago duzkatela. Horregatik, lagunak bai, baina ondo zainduta eta buruarekin. Bestela eta aibidez txakurra zure ohean sartzen da eta ezinezkoa da ateratzea.

Beste alde batetik pentsatzen dut gustatzen ez bazaizkigula, agian gero eta finoagoak eta dotoreagoak bihurtzen ari garela.

Ez dakit. Baina ados nago baita ere batzuetan pertsonak bezala tratatzen ditugula. Eta ez dira pertsonak. Horrela pentsatzen dutenak dotoreagiak dira ere.

Bueno lagunok, laster arte.



kurni74 erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!!

Txakurrak pertsonak balitz bezala tratatzen duen jendea ezagutzen dut eta, benetan, harrituta geratzen naiz. Ez bakarrik maitasun hori haiengan edukitzeagatik, baizik eta nola tratatzen dutelako.

Txikitan, ni jaio baino lehen, nire gurasoek txakur bat izan zuten, ni urte bat edo bi gozatu nuen berataz. Beti gogoratzen didate behin nire aitak esnatu zenean gau batean ni ikusi nuela kartoiak ahoan sartzen (ez neukan ezta urte bat ere) eta txakur gixajoa nire aitari begira kriston aurpegi tristearekin... kar kar

Baina, nahiz eta animali bat eduki etxean, eta asko maite, animali bat da eta ezin da pertsona bat bezala hezitzea. Arau batzuk jarri behar dira, adibidez, sofa gurea da, ez da berarena. Behin sofa batera igotzen direnean, gero hortik kendu nahi duzunean "grrrr" egiten dizu. Eta hori ezin da jasan. Haiek janariaren unea errespetatzea ere jakin behar dute.

Lehen esan dudan bezala, ezagutzen dut jende mota hori zein horrelako tratua ematen dien eta, azkenean, okerrago. Ez asko mimatzeagatik oreka gehiago edukiko du. Txakurrek disziplina behar dute eta haiek eskertzen dute.

Fidel B2. 18-20

Beste lekuetan ere txakurrak oinutsik ibiltzen dira.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo jendea!

Animalia eduki baino lehen ondo pentsatu behar duzu animalia edukitzea ardura bat delako eta bere zainketak dauzkalako baina ez dakit zergatik jendeak animaliak pertsona izango balitz bezala maite dituzten.

Egia da pertsonok maitasuna hartzen diegula animaliei eta bakarrik bazaude konpainia ematen dizute baina animaliak dira eta horregatik pertsona bezala tratatzeari txarto deritzot.

Esan dudanez zainketak dauzkate baina animaliak dira beraz bakarrik zainketa inportanteak jarri beharko litzaizkiekeela uste dut eta honekin esan nahi dut txertoak eta tratamendua arkakusoak ez hartzeko jarri, beste tratamenduak soberan daudela uste dut.

Bukatzeko, animaliak oso azkarrak dira eta pertsona bezala tratatzen baditugu ohitzen dira, horregatik ikasteko diziplina behar dutela pentsatzen dut.

Ondo izan

Eneko B2 6-8 Fidel