2017/02/24

I´M THE WINNER

Aktore ona ez naiz, baina ziur aski Oscar saria irabaztea merezi dut. Edo, igual, batzuk. Oscar sariak ez dira zinema munduan soilik banatu behar, bizitzako arlo guztietan egon beharko lirateke.

Ez dut zalantza izpirik. Arrazoi  asko ditut urrezko estatutxoa irabazteko. Zein baino zein hobea. Seme ona, bikotekide ona, lagun ona, amorante ona … baina, batez ere, irakasle ona, oso ona. Azken hau nahiko arrazoia izango litzateke Oscar sarien galan banatzen diren sari guztiak irabazteko. Ez dakit ados egongo zareten, baina hori  ere gertatzen da benetako irabazleekin. Oscarra irabazten duen filma ez da mundu guztiaren gustukoa eta, badakizue, mundu honetan inbidia leku guztietan dago.

Txantxa da, benetan, baina ez guztiz. Badaude arrazoi batzuk Oscarra irabazteko eta beharbada ez dira lehen aipatutakoak izango, beste batzuk baizik. Baina egon badaude eta zuen kasuan ere egon egongo dira.

Zer arrazoi egongo litzateke zuek Oskar bat irabazteko?

Asteburu honetan benetako Oscar sariak banatuko dira. Amerikarren gauzak, baina gauza politak. Badakigu Super bowlaren ostean Oscarrak datozela. Urtearen hasierako hilabete hauetan futbol amerikarra eta zinema dira izarrak. Zer deritzezue Oskar sariei?

Ez dakit aurten hautatuta dauden filmik ikusi duzuen. Ikusi baduzue, egin ahal diguzue baloraziorik? Eta, bukatzeko, zein izango litzateke ikusi dituzuen filmen artean gomendatuko zeniguketena? Zergatik?

1 iruzkin:

kurni74 erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Asteburu honetan Oskar sarien banaketa ez dut ikusi, baina astelehenean berri guztietan atera egin da izandako kriston desastrea. Warren Beatty eta Faye Dunaway-ren hanka sartzea mundu osoa ikusi duela dirudi. Warren-ek, gizon azkarra, hirutan gutunaren barruan begiratuz Fayeri eman dio papera sariduna nor den esateko. Nahiz eta gauzak ondo ez zihoala jakin aurrera egin du, hau da ulertu ez dudana. Zergatik ez gelditu? Zergatik ez galdetu ea emandako papera ona zela ala ez jakiteko? Amazing!!

Hautatuta zeuden film bat ere ez ez dut ikusi, horregatik ezin dizuet gomendatu ezer.

Gainera, ez daukat film bat gomendatzeko, bakoitza entretenigarria da bere erara eta erakargarria bere erara ere.

Fiel B2. 18-20

Auziaren ondoren, galtzen duena larru gorrian eta irabazten duena, alkondara hutsean.